D&O administratzaileak eta zuzendariak
Zure enpresaren norabideari eragiten dioten erabakiak hartzea eguneroko zeregin bat delako!
Ezustekoren bat gertatuz gero, ez jarri kolokan zure ondarea.
Erabaki estrategiko bat, indarreko legeei behar bezala egokiturik ez egotea, barne legeen inguruko politika ez-bidezko bat, urteko kontuen onarpen soila; egoera horiek guztiak arriskugarriak izan daitezke administratzaile, gerente edo zuzendari batentzat. Baliteke administratzaile, gerente edo zuzendariok beren kontrako demandei aurre egin behar izatea eta, ondorioz, beren ondarea, eta baita gidatzen duten enpresaren bideragarritasuna ere, arriskuan jartzea. Administratzaileen eta zuzendarien (D&O) erantzukizun zibileko aseguruak garrantzi berezia hartzen du gure ondare pribatiboa babestu nahi badugu.

D&O aseguruak (directors & officers) edozein sozietateren administrazio organoko kideak eta enpresan zuzendaritza karguetan dauden pertsonak babesten ditu, kontuan izanik aipatutako horiek hartzen dituzten erabakiek arriskuan jar dezaketela enpresa hirugarrenen aurrean. Arrisku horrek enpresa txiki, ertain eta handiari eragiten die, non ondarea arriskuan egoten baita, bereziki arriskuan egon ere, hartzen diren erabakiek zuzenki eragiten baitiete enpresaren aktiboei eta emaitzei.
Azal dezagun kontua adibide batekin: enpresa bateko administrazio kontseiluak planta berri bat eraikitzea erabaki du negozioa handitzeko. Informazioa eskuratzean arduraz jokatu ez zela eta, kostuek gainditu egin dute kontseiluak bazkideei aurkeztu zien proiektuaren aurrekontua, eta bazkideek ardura falta horrengatik jasandako kaltea erreklamatzen hasi dira.
Kapital Sozietateen Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuak pertsona horien erantzukizun eremua zehazten du 236. artikuluan eta hurrengoetan: erantzukizunaren oinarriak, erantzukizunaren izaera solidarioa, erantzukizuneko ekintza soziala, gutxiengoaren legitimazio subsidiarioa, hartzekodunen legitimazio subsidiarioa ekintza sozialerako eta erantzukizuneko ekintza indibiduala.
Pertsonentzako estaldurak eta enpresarentzakoak bereizten dira; baita berme nagusiak eta berme osagarriak ere.
Pertsonentzat: halakoek ematen dituzten estaldurei esker, zuzendariek behar adina lasaitasun daukate erabakiak hartzeko eta eragin litzaketen kalteak mugatzeko.
Enpresarentzat: asegurudunen kudeaketa txarrarengatik jarritako erreklamazioen ondorioz enpresek kalte ekonomikoak izatea saihesten dute. Enpresak izan behar du polizaren hartzailea (enpresa txiki, ertain edo handia).
BERME NAGUSIAK
Aseguru hartzailea den sozietatearen zerbitzura beren eginkizunak betez jardun duten administratzaile sozialen erantzukizun zibilagatiko indemnizazioak babesten ditu, baldin eta beren kargua betetzean errudun izan badira edo arduragabekeriaz jardun badute.
Honako hauek hirugarrentzat hartzen dira: enpresa bera edo aseguru hartzaile den sozietatea; akziodunak, bazkideak eta partaideak, edo horietako batzuk; langileak edo enplegatuak; hartzekodunak, esaterako, hornitzaileak; eta interesak urratu zaizkien beste hirugarren batzuk.
Kanpo erakunde, sozietate partaidetu edo filialetan egindakoen ondoriozko erantzukizun zibila.
Enplegu praktika okerrengatiko erantzukizun zibila (EPL).
Ezkontidearen, izatezko bikotekidearen, oinordekoen eta abarren kontrako erreklamazioak.
- Defentsa juridikoa: asegurudunaren defentsa bermatzen du bere lan jardunaren ondorioz sor litezkeen erreklamazioen aurrean, bai kostu eta gastu judizial nahiz judizioz kanpokoak bai bezeroari eskatzen zaizkion fidantza judizialak barne.
- Sozietatearen erantzukizun penalagatiko defentsa gastuak.
- Fidantzak.
BERME OSAGARRIAK
Honako hauek sartzen dira:
- Zigor administratiboak (aseguragarriak izan behar dute).
- Irudia leheneratzeko gastuak eta arriskuak kudeatzeko gastuak: komunikazio enpresa bat kontratatzeko gastuak eta polizak estalitako erreklamazio bat galarazi edo arintzeko edozein neurri hartzeko gastuak.
- Konkurtso abalaren gastuak: asegurudunaren kontra agindutako enbargo baten ordez, kreditu erakunde baten abala eratu eta mantentze aldera, Konkurtso Legearen 48.3 artikuluarekin bat etorriz (22/2003 Legea, uztailaraen 9koa).
- Defentsa gastuak eta ingurumen kalte bategatiko erreklamazioaren ondoriozko erantzukizuneko ekintza soziala.
- Laneko eztabaidak: kaleratze deusez, laneko diskriminazio, mobbing… edo dena delakoagatiko gertaera oker baten ondoriozko erreklamazioak estaltzen ditu.
- Erantzukizun zibil subsidiarioa eta tributu erantzukizuna: pertsona asegurudunek, enpresa txiki edo ertainaren tributu zorraren erantzule subsidiario gisa, ordaindu behar dituzten galerak eta defentsa gastuak.
- Ikuskapen edo kontrol eskumenak dituen erakunde publiko batek egindako edozein eginbide, ikerketa ofizial edo ikuskapen formalen ondorioz pertsona asegurudunei ezarritako isun eta zehapen administratiboak.
- Administratzaile erretirodunak (6 urte). Aseguruaren mugaegunetik edo ezerezte egunetik aurrerako aldi informatibo efektiboa, data horren aurretik egindakoengatiko erreklamazioei erantzuteko, goi kargudun batek bere eginkizunak utzitakoan.
- Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa edo Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legearen nahi gabeko urraketa: pertsona asegurudunen defentsa gastuak, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa edo Laneko Arriskuak Prebenitzeko Legearen –edo enpresa txiki edo ertainen merkataritza jardueraren inguruan edozein jurisdikziok dauzkan pareko legeen– nahi gabeko urraketa argudiatzen duten erreklamazioetan.
- Laguntza psikologikoaren ondoriozko gastuak
- Estradizioagatiko gastuak: larrialdia eta krisia.
Aseguru honekin, poliza kontratatu aurretik eta poliza indarrean dagoen bitartean gertatutakoen aurrean erantzuteko aukera izango duzu; gainera, poliza ezereztu eta ondorengo bi urteetan ere luzatu egiten da babesa.
Gainera, munduaren edozein lekutan emango dizu estaldura.