AURREZKI SOLUZIOAK

Hala dirua aurrezturik duzunean nola inbertitzen hasi nahi duzunean, komeni zaizun soluzioa eskainiko dizugu, bizi, aurrezki eta inbertsioetan espezialista den aseguru artekaritza batean zaudela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin.

Guk proposatuko dizkizugun aurrezki soluzioek tratamendu ona emango diote zure ondareari, eta zure etekinak maximizatu egingo dira; hala, zure ongizate mailari eutsiko diozu etorkizunean eta betidanik egin nahi izan dituzun proiektuak gauzatu ahal izango dituzu.

Aukerarik interesgarriena da mentalitate zuhurra eduki, aurreztu egin behar dela ondo jakin baina modu eroso, erraz eta seguruan aurreztu nahi duten pertsonentzat.

Buruan darabilzuna zure familia bada, edo aurrezki batzuk, zure erretiroa, edo beste barik, hobeto bizi nahia; eta gogoan badarabiltzazu proiektuak, hala nola prestakuntzarik onena eskaintzea, ikasketa plana amaitzeko master bat egitea, etxebizitza bat erosteko laguntza bat izatea, lehenengo ibilgailua erostea… baina uste baduzu proiektu horiek, unea iritsita, diru asko ordaindu beharra ekarriko dutela, orduan zure beharretara ondoen egokitzen den aurrezki produktua aukeratzea izango duzu onena.

Aseguru honek errentagarritasuna eskaintzen dizu epe jakin batean ekarpen bakar baten edo aldizkako ekarpen batzuen truke; aldi berean, gainera, kapital bat bermatzen dizu heriotza kasuan.

Zergatik eduki halako aseguru bat?

Aurrezki aseguru batek oso errentagarritasun interesgarria eskaintzen duelako, hain zuzen ere banku gordailuek, kontu ordainduek eta halako finantza produktuek baino handiagoa, abantaila fiskal hobeak emateaz gainera.

  • Edozein profil aurreztaile eta inbertsiogileri doitutako soluzioak epe labur, ertain eta luzerako.
  • Malgutasuna: bai ekarri beharreko kopuruetan bai periodikotasunean. Aukera ematen dute erabat arrazoizkoak diren ekarpen minimoen bidekapital bat eratzeko.
  • Zu faltako bazina, onuradunek metatutako kapitala eta interesak jasoko lituzkete, heriotzagatiko kapital batez gainera.
  • Errentagarritasun bermatua eta likidezia: gomendatutako interes tasa arriskurik gabea har dezakezu, edo bestela zure aurrezkiak inbertsifuntsetara bideratu; zure inbertsio profilera ondoen egokitzen den aukera eskura.
  • Aseguruek onura fiskalak ere ematen dituzte: dirua berreskuratu arte ez da zergarik ordaintzen; beraz, interesak kapitalizatu egiten dira.
  • Aurrezki aseguruen xede nagusia zera da: aurreztu beharraz kontzientziatzea.

Nola jakin zein den gehien komeni zaidan asegurua?

Soluzioaren aukeraketa zure egoerak eta beharrek baldintzatuta egongo da. Merkatuan badaude aurrezki aseguruen modalitate desberdinak:

  • ASBP – PIAS (Aurrezki Sistematikoko Banakako Plana)
  • Unit Linked
  • ELBBA – SIALP (Epe Luzerako Banakako Bizi Aseguruak)
  • Errentak
  • BAP – PAG (Bermatutako Aurrezki Plana), etab.

Parametro horiek guztiak baloratzen laguntzeko, profesional baten aholkularitza edukitzea gomendatzen dugu.

Zer hartu behar dut kontuan produkturik onena aukeratzeko?

Produktu optimoaren aukeraketan hainbat aldagaik eragiten dute; horien artean:

  • Kontratatzailearen profila (kontserbadorea, neurritsua edo agresiboa).
  • Fiskalitatea.
  • Likidezia beharrak.
  • Merkatuen egoera.

Bizi-aurrezki aseguru produktuei –aseguratutako aurreikuspen planak barne– arrisku txikieneko maila eman zaie (N1) kreditu kalifikazioaren eskalan.  Arrisku adierazlea: 1/6.

Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Zure etorkizuna planifikatzen lagunduko dizugu eta aholku emango dizugu, zure profilerako aukerarik egokiena hauta dezazun.