Bermatutako inbertsio asegurua
Modu seguruan inbertitzea ere posible da.
Aurrezkiak modu seguru eta errentagarrian inbertitzea, norberaren eta familiaren ondarea handitzeko biderik naturalena da.
Finantza merkatuak garatutako produktu ugariek hainbat abantaila dauzkate, baina betiere arriskuarekiko esposizio handiago edo txikiagoarekin. Hain zuzen ere, eskaintzen ugaritasuna arazoa da batzuetan inbertsiogilearentzat; hori hala, inbertsio aseguru bat giltzarria da berme handiagoa izateko.
Prima bakarreko bizi-inbertsio aseguru honek inbertitutako kapitalaren %100 gehi urteko errentagarritasun metagarria bermatzen ditu iraunaldiaren arabera. Arriskurik gabeko inbertsio honek, epea zenbat eta luzeago, interes handiagoa ematen du, eta bezeroak likidezia dauka. Bermatutako inbertsio asegurua epe labur, ertain eta luzera inbertitu nahi duten pertsonei zuzenduta dago, bermatutako errentagarritasunarekin eta bizi aseguru baten estaldurarekin.

- Inbertsioaren likidezia eta eskuragarritasuna.
- Errentagarritasun garbia bermatuta.
- Inbertsio arriskurik gabeko kapital bermea.
- Segurtasuna. Heriotzagatiko estaldura.
- Ordaindutako primaren %100en itzulketa
- Ordaindutako prima kapitalizatuaren %100en itzulketa
- Beste kapital gehigarri batzuk…
- Urtebeterako gordailua: inbertsio formula honen ekarpena epe finkorako ezarpenarenaren antzekoa da; bermatutako interes tasa dauka –aurrez zehaztua eta kontratazio unean jakina–, 12 hilabeteko gehieneko iraupenarekin.
- Iraupen mugagabeko gordailua: aurrezki-inbertsio formula hau epe labur/ertainera orientatuta dago, iraupen mugagabekoa da eta bermatutako errentagarritasun garbia du (interes efektiboa): bezeroak jasotzen duen informazioan interes tasak agertzen dira etekin garbi urtekotu gisara, bankuko urteko tasa baliokideen antzera, eta seihilekoko edo urteko aldi minimoetarako bermatzen dira, efektiboki kobratutako interesak kapitalizatuz.
- Gordailua irabazietako partaidetzarekin: askotariko iraupenak dituzten gordailu batzuek aukera ematen dute etekin gehigarri bat jasotzeko irabazietako partaidetzaren bidez. Partaidetza hori urtero esleitzen da eta kontuko saldoa, hots, kapitala, handitzen du. Ekarpen garbiak, kontuan esleitutako etekinak eta irabazietako partaidetza erabat bermatuta daude.
- Finantza plangintzako gordailua: aurrezkiaren kobraketa modu malguan planifikatzeko diseinatua. Aurrez zehaztutako errentagarritasuna bermatuta dago lehen urterako, hurrengo aldietarako berriztagarria eta informatua izateaz gain. Itundutako disposizioak kobratzea, kontuko saldo erabilgarriak aukera ematen duen bitartean:
- Hasierako inbertsioaren portzentajearen aukeraketa, portzentaje hori aldizka jasotzeko.
- Disposizio horien periodikotasuna.
- Kobratzen hasteko unea zehazten da.
Bizirik iraunez gero
Zehaztutako aldizkako disposizioak honelaxe osatuko dira:
- Jarritako primaren zati bat
- Sortutako etekinaren zati batek kapital higigarriaren etekin gisa ordainduko ditu zergak PFEZn, eta %19ko atxikipena aplikatuko zaio (indarreko legeriaren arabera)
Heriotza kasuan
Bizi aseguru batez ari garenez, onuradunari ordaindu beharreko prestazioengatik –onuraduna hartzailea ez denean– Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari dagozkion zergak ordaindu beharko dira, eta ordaindu beharreko kopurua handiagoa edo txikiagoa izan daiteke zergaren aitorpena zein autonomia erkidegotan egiten den.
Finantza produktu mota honekin, inbertitutako kapitalaren %100 babesten zaie inbertsiogileei; hau da, kapital hori itzuli egingo zaiela ziurtatzen diete.