BGAE (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea)
Eragiten al dizute Euskal Autonomia Erkidegoko arau fiskalek?
BGAEa (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea) epe luzerako aurrezki eta inbertsio produktu bat da, erabat malgua, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnentzako esklusiboa. BGAEaren helburua hauxe da: Gizarte Segurantzako erretiro pentsioa osatzeko kapital bat eratzea eta, aldi berean, tratamendu fiskal bikain baten onuradun izatea.

5/2012 Legea, otsailaren 23koa, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzkoa.
Eusko Jaurlaritzaren definizioa: irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua, borondatezkoa eta izaera sozialekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko Gizarte Segurantzaren gizarte aurreikuspen osagarri izatea xede duena. Askotariko kontingentziak estaltzen ditu; horietan ohikoenak: erretiroa, ezintasuna, langabezia, osasuna, etxebizitzaren enbargoa, etab.
Hau da, gizarte aurreikuspen osagarriari lotutako tresnak eskaintzen dituzten erakundeak dira, pentsio funtsen nazioarteko figurarekin bat datozenak; izan ere, oso antzekoak dira, baina kontingentzia gehiago barne hartzen dute.
Eta Euskal Autonomia Erkidegoko pentsio plan propioak diren aldetik, beren arauketa eta ikuskapena Euskal Autonomia Erkidegoaren agintepean dago. BGAE batek duen diferentzia nagusia zera da: dirua 10 urtera erreskatatzeko eta unera arte inbertitutako diru guztia jasotzeko aukera ematen du.
Aurreikuspen plan bakoitzak zein aktibotan inbertitzen duen kontuan hartzen badugu, honelaxe sailkatzen dira planok:
- Errenta aldakorra
- Aldakor mistoa
- Errenta finko mistoa
- Epe luzerako errenta finkoa
- Epe laburrerako errenta finkoa
- Bermatuak
24. artikulua: kontingentzia pertsonalak
Erretiroa
Erretiroaren kontingentzia gauzatu egin dela ulertuko da bazkide arruntak erretiroa benetan eskuratzen duenean Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean eta antzekoetan, edo organo eskudunaren arabera. Ondorio hauetarako, erretiro aurreratua, malgua, partziala eta Gizarte Segurantzak onartutako beste formula baliokide batzuk erretirotzat joko dira.
Ezintasun iraunkorra edo lanerako ezintasuna
Gizarte Segurantzaren edozein erregimenetan eta antzekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, edo organo eskudunaren arabera.
Heriotza
Mendekotasuna
Mendekotasunaz ari garenean, ulertuko da egoera iraunkor batez dihardugula, zeinean pertsona batek, adinaren, gaixotasun baten edo ezintasun baten ondorioz, eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialaren falta edo galera dela eta, beste pertsona batzuen laguntza edo laguntza handia behar baitu eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko. Orobat, ezintasun intelektuala edo gaixotasun mentala daukatela-eta bestelako laguntzak behar dituzten pertsonen kasuan ere, mendekotasunaz ari garela ulertuko da.
Iraupen luzeko langabezia
Iraupen luzeko langabeziaz ari garenean, ulertuko da enplegua galtzeaz ari garela, edo, langile autonomoen kasuan, jarduera eteteaz, baldin eta honako irizpide hauek oinarritzat hartuz eta araudiaren arabera garatuko diren baldintzak betetzen badituzte:
- Urtebetez legezko langabezia egoeran eta ordaindutakoaren araberako prestazioa kobratzen egotea, prestazio hori lehenago amaitu ez bada behintzat.
- Ordaindutakoaren araberako mailari dagokion langabezia prestaziorik jaso ezean, dena delako prestazioa inolako eperi igarotzen itxoin barik jaso ahalko da, baldin eta enplegu eskatzaile gisa legezko langabezia egoeran egotea egiaztatzen bada.
Gaixotasun larria
Gaixotasun larri batez ari garenean, ulertuko da hiru hilabetetik gora luzatu den gaixotasun fisiko edo psikiko batez dihardugula, eta gaixotasunaren ondorioz interbentzio kirurgiko handi bat edo ospitaleko tratamendua egin behar zaiola bazkideari, bere ezkontideari, izatezko bikotekideari edo lehen graduko ahaideren bati, baldin eta horrek diru sarrerak gutxitzea edo gastuak handitzea badakar.
Intsuldatu daitezke bazkide baten eskubide kontsolidatuak aurreikuspen plan batetik bestera BGAE beraren barruan edo beste BGAE batera?
Bai. Legeek onartu egiten dute plan desberdinen arteko intsuldaketak egitea BGAE beraren barruan eta BGAE desberdinen artean, inolako penalizaziorik eta gasturik gabe onartu ere.
Erreserba guztiak edo zati bat intsulda daiteke; azken kasu horretan berezitasun honekin: BGAE lagatzailearen antzinatasuna ez da intsuldatzen.
PFEZ – Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa)
- Ekarpen propioengatiko murrizketa muga: 5.000 euro.
- Enpresa kontribuzioengatiko murrizketa muga: 8.000 euro.
- Baterako muga: 12.000 euro.
Argibideak:
- Ekarpen handiagorik ez adin arrazoiak direla eta.
- Murrizgarritasunik ez erretiro egoeraren ondorengo zerga aldiaren hasieratik aurrera.
- Ekitaldi batean ekarpenak edota kontribuzioak batera eta kapital gisara jasotzen badira, murrizketaren zenbatekoa, kasu horretan, jasotakoarengatik PFEZaren zerga oinarrian egiazki integratzen den zenbatekora mugatuko da, salbuespen hauekin:
- enpleguko BGAE bati egindakoak
- ezkontidearen alde egindakoak
- Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde egindako ekarpenak, diru sarrerarik eduki ez edo 8.000 eurotik beherako diru sarrerak dauzkatenean. Murrizketa muga: 2.400 euro.
- Gehiegizko enpresa ekarpen eta kontribuzioak:
- Mugak gainditzeagatik: hurrengo bost ekitaldietan murrizteko aukera, baldin eta murrizten diren ekitaldian bazkideak erretiro egoeran ebadaude.
- Zerga oinarriaren urritasunagatik: hurrengo bost ekitaldietan murrizteko aukera, baldin eta murrizten diren ekitaldian bazkideak erretiro egoeran ez badaude.
Prestazioen fiskalitatea
Prestazioen kalifikazio fiskala, berez, lan etekinena da, eta horien gainean aplikatuko da, betiere, dagokion atxikipena, foru aldundi bakoitzak onartutako PFEZaren atxikipen taulekin bat etorriz. Hainbat modutara jaso ahalko da, eta nola egiten den, inpaktu fiskala oso bestelakoa izan daiteke:
- Kapitala. Kobraketa kapital gisara egiten bada eta lehenengo ekarpenetik 2 urte baino gehiago igaro bada (ezintasun eta mendekotasukasuetan izan ezik), lan etekinari %40ko murrizketa aplikatzen zaio (300.000 euroraino). Gainerakoari %100.
- Errenta. Kobraketa errenta gisara egiten bada, ez da murrizketarik egongo; beraz, urtero jasotako prestazioaren %100 lan etekin moduan integratuko da.
Salbuetsita geldituko dira ezintasuna daukaten pertsonek errenta gisa jasotako prestazioen ondoriozko lan etekinak, lanbide arteko gutxieneko soldataren halako hiruko mugarekin.
Zer ezaugarri hartu beharko genituzke kontuan BGAE on bat aukeratzeko orduan? Dekalogoa:
- Nahitaezko ekarpenik egin beharrik ez eta gure erritmora aurrezteko aukera edukitzea.
- Aldizkako ekarpenak programatzeko aukera ematea, esfortzurik gabe aurreztu ahal izateko eta aldian-aldian egin beharreko ekarpenen zaiegon gabe.
- Kudeaketa kostuak ahalik eta txikienak izatea, zeren eta kostu horiek zuzenki eragingo baitiote gure aurrezkiei ateratzen dieguerrentagarritasunari.
- Gutxienez, etorkizunean gure eros ahalmenari eutsi ahal izatea… horretarako, BGAEak egindako ibilbideari eta errentagarritasun historikoaripini behar diegu arreta.
- Premia edukiz gero, eskubide kontsolidatuak erreskatatzeko aukera izatea, eta horretarako bermeak ematea.
- Bazkidearen defendatzaile bat edukitzea, gure eta erakundearen artean bitartekari zeregina betetzeko, edozein eztabaida gertatuta ere.
- Informazio gardena ematea, gure aurrezkien egoera zelakoa den uneoro jakin ahal izateko.
- Bezeroek eskura edukitzea plan bakoitzaren inbertsio politika.
- Ez egotea “desiragarriak ez diren” produktuetan inbertsioak egitera behartuko zaituen beste erakunde baten menpe (esaterako, banku bat).
- Eragiketa ohikoenak urrunetik egiteko aukera ematea; esaterako, bezeroaren atari baten bitartez.
Erreskatea: BGAEetako bazkideek, prestaziorako eskubidea izan aurretik, metatutako eskubideak kobratzeko daukaten aukera. BGAEei buruzko araudiaren arabera, gutxienez hamar urte igaro behar dira lehenengo ekarpenetik.
Aurrezpenerako diziplina: ilikidezia edo likidezia mugatua zu aurreztera ‘behartzeko’ modu bat da, zeren oso kasu konkretuetan baino ezin baituzu dirua atera (erretiroa, langabezia…) edo behin 10 urte igarota.
Abantaila fiskalak: finantza tresna honek aukera emango dizu tratamendu fiskal bikain bati etekina ateratzeko.
Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Hori dela eta, kontratazio bat egin aurretik, aurreikuspen eta pentsio planen ezaugarriak ondo ezagutzea eta zure etorkizuna planifikatzen lagunduko dizun profesional baten eskuetan jartzea gomendatzen dizugu.