ASBP (Aurrezki Sistematikoko Banakako Plana)

Amets bat errealitate bihurtu nahi duzu?

  • Erretiratutakoan hobekuntza ekonomiko bat gozatzea
  • Betidanik egin nahi izan duzun bidaia hori
  • Zure seme-alaben prestakuntza akademikoa
  • Zure etxebizitza berritzea, edo, zergatik ez, hobe bat erostea
  • Urteurren berezi bat

ASBP – PIAS aseguruak eroso, apurka-apurka eta errentagarritasun erakargarri bati uko egin barik aurrezteko aukera emango dizu.

ASBP aseguruak aurrezki bat osatzea du xede, prestazioaren unea iristen denean aurrezki hori biziarteko errenta gisara jaso ahal izateko eta abantaila fiskal bikainak eskuratzeko.

Zure inbertsio profila kontuan hartuz, modalitate hauek hautatu ahalko dituzu aurrezkiak bideratzeko:

ASBP bermatua

Aurrezki kapital bat eratzea du xede, aldizkako prima eta ekarpen osagarrien bitartez. Errentagarritasun on bat eskuratzea bermatzen du, inbertsioan inolako arriskurik hartu barik.

Aurrezkirik seguruena eta arrisku barik: modu eroso eta sistematikoan, etorkizunerako kapital bat sortzen du.

Gutxieneko errentagarritasuna bermaturik: produktua kontratatzerakoan, aldi jakin baterako interesa bermatzen da. Behin aldi hori amaituta, berritu egingo da beste aldi baterako eta interes tasa berri batekin.

Aurreztutako diruaren likidezia: dena delako datara arte metatutako saldo osoa edo zati bat eskuragarri, polizaren barne gastuak deskontatuta.

Malgutasuna: poliza indarrean dagoen aldi osoan, aurreikusitako primen eta prima osagarrien zenbatekoa eta maiztasuna aldatu egin ahalko dira, eta gainera, intsuldaketak egin ahalko dira antzeko produktuen artean.

Asegurua, heriotza gertatuz gero: aseguruduna hilez gero, onuradunek kapital gehigarri bat kobratuko dutela jasotzen da.

ASBP aldakorra

Aurrezki kapital bat eratzea du xede, aldizkako ekarpenen eta prima osagarrien bitartez. Errenta finko aldakor edo mistoko inbertsio funts baten bilakaerari lotuta dagoen errentagarritasun bat eskuratzen da, errentagarritasuna-arriskua binomioa maximizatuz.

  • Zure aurrezkien kudeaketa dinamikoa: inbertitzeko aukera desberdinak daudenez, zure aurrezkiak dinamikoki kudeatu ahal izango dituzu, errentagarritasun itxaropen handiz; zorrorik kontserbadoreenetik hasi eta agresiboeneraino, zure inbertsioa nahi adina bider aldatu ahalko duzu.
  • Errentagarritasuna: finantza merkatuetan parte hartzeko aukera. Zure inbertsio lehentasunak kontuan hartuz, funts desberdinetan aurreztu. Aseguru honetan, polizaren prestazioak eta balioak kontratuari lotutako inbertsioen merkatu balioaren mende daude, eta inbertsio horien arriskuak hartzaileak hartzen ditu bere gain.
  • Likidezia: osoki edo zati batean erreskatatu daiteke. Kasu honetan, erreskatea gertatzen den unean lotutako inbertsioak daukan likidazio balioa da berreskuratzen dena.

Bizi aseguru bat kontu unitateetan

  • Aseguruduna hilez gero, kontratuaren likidazio balioa gehi kapital gehigarri bat ordainduko zaie onuradunei.
  • Biziraupen kasuan, eskatzen den unean kontratuak duen likidazio balioa ordainduko da.

Operazioa erreskatatzen ez den bitartean, sortzen diren errendimenduak ez dira egongo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari lotuta.

Hartzailea, aseguruduna eta onuraduna pertsona bera badira, prestazioa biziarteko errenta aseguru gisara jasotzen bada eta ordaindutako lehen primak 10 urtetik gorako antzinatasuna badauka errenta eratzeko unean, produktuak indarrean egon den urte guztietan sortu duen errendimendua zergak ordaintzetik salbuetsiko da; baldin eta ekarpenek ez badituzte legezko mugak gainditzen (urtean 8.000 euro eta 240.000 euro kontratuaren bizialdi osoan). Biziarteko errenta eratzean dena delakoak daukan adinaren arabera, murrizketa fiskalak aldatu egiten dira: %60tik %92ra bitartean.

Eskubide ekonomikoak erreskatatzen badira biziarteko errenta sortu baino lehen, abantaila fiskalak galdu egingo dira eta kapital higigarriaren errendimendu gisa ordainduko dira zergak.

Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Zure etorkizuna planifikatzen lagunduko dizugu.