LAGUNTZA

Zer egin ezbehar bat gertatuz gero?

Gure esperientzia luzeari esker eta gure langileen prestakuntzari esker, Goienan ezbeharrak behar bezala tramitatzen ditugu, eta gure bezeroen interesak defendatzen ditugu aseguru konpainien nahiz hirugarren erantzuleen aurrean, indemnizazioak ahalik eta lasterren eskuratzen saiatuz eta bezeroei prozesu osoan zehar etengabeko babesa emanez.

Ezbehar bat gertatzen denean, berebiziko garrantzia dauka arin eta eraginkorki jarduteak, ezbeharraren ondorioz asegurudunak izan ditzakeen galerak minimizatzeko (kalte materialak, erantzukizun zibila, etab.).  Hori dela eta, ezbeharrak kudeatzeko alorra guretzat funtsezkoa da, gure bezeroei ematen dizkiegun zerbitzuen barruan.

Asegurudunaren betebeharrak:

  • Ondorioak murriztea. Ezbeharra gertatutakoan, ondorioak murrizten saiatu, salbamendu neurririk egokienak hartuz.
  • Ezbeharra jakinaraztea. Ezbeharra ezarritako epe barruan jakinarazi; inportantea da gehienez ere 7 eguneko epean jakinaraztea (ahal bada).
  • Tramitazioan zehar, asegurudunak bidean sortzen den dokumentazio berri guztia ekarri behar du (fakturak, txosten medikoak, kaltearen konponbide posibleak, etab.).
  • Kaltetuei aseguruaren berri ematea.  Betebehar hau betetzeak hirugarren kaltetuari egiten dio mesede. Asegurudunak, beraz, kalteak bermatuko dituen asegurua hor dagoela jakinarazi behar dio hirugarrenari.
  • Automobileko ezbeharra gertatuz gero, istripu partean jasotzen diren ahalik eta eremu gehienak bete beste gidariarekin batera, eta biok izenpetu –ados bazaudete–. (Gure webgunean adiskidetasunezko istripu jakinarazpenaren parte homologatua deskarga dezakezu).
  • Hirugarren pertsona batek erantzukizunik erreklamatzen badizu, onartu aurretik jakinarazi iezaiozu Goienaren ezbehar departamentuari. Ezbeharra ondo kudeatzeko, inportantea da gure argibideei segitzea.

Asistencia

Gainera, gu arduratuko gara:

  • Ezbeharra tramitatzeko prozedura espezifikoak martxan jartzeaz
  • Orientatzeaz eta behar den dokumentazio guztia biltzeaz
  • Aseguru konpainiari informazio zuzena jakinarazteaz
  • Peritu lana koordinatu eta ikuskatzeaz
  • Aseguru konpainiarekin negoziatzeaz
  • Ezbeharraren jarraipena egiteaz itxi arte / asegurudunak kobratu arte

Ezbehar bat gertatu eta aseguru konpainiekin gatazkarik sortuz gero, inpartzialtasunez, objektibotasunez eta independentziaz emango dizugu aholku.