ISTRIPU ASEGURUA

Zauden lekuan zaudela, beti seguru.

Istripu aseguruek babestu egiten dituzte bai erabiltzaileak bai horien familiartekoak edozelako istripu baten ondoriozko ezintasun egoeraren aurrean, istripua lanbide jardueran edo bizitza pribatuan gertatuz gero.

Egunero gerta dakiguke gure bizitza errotik aldaraz dezakeen ezustekoren bat; hori dela eta, lehentasunezkoa da gure eta gure familiaren ongizatea behar bezala babestea.

Istripu aseguruen atalaren barruan dagoen terminologiaren esanahi zehatza argitu egin behar da.

Gizarte Segurantzaren inguruko kontzeptuak

Ezintasun iraunkor partziala ohiko lanbiderako: dena delako lanbidean, errendimendu normala txikiarazten dio langileari. Errendimendu hori %33tik gorakoa izango da, eta horrek ez dio lanbide horretan edo beste batean jardutea galaraziko.

Ezintasun iraunkor osoa: ezintasunak dena delako pertsonari bere lanbidean jardutea galarazten dio, baina beste batean jardun dezake.

Ezintasun iraunkor absolutua: asegurudunaren egoera fisikoa atzeraezina eta kontsolidatua da; ondorioz, ezin dio inongo lan harreman edo jarduera profesionali eutsi.

Ezintasun handia: pertsonak, dauzkan galera anatomiko eta funtzionalen ondorioz, beste pertsona baten laguntza behar du egunerako oinarrizko jarduerak egiteko.

Istripu aseguruaren inguruko oinarrizko kontzeptuak

Istripu baten ondoriozko ezintasun iraunkorra: halaxe esaten zaio asegurudunaren egoera fisiko atzeraezin eta kontsolidatuari, baldin eta egoera fisiko hori  istripu batek edo arrazoi bortitz, bat-bateko eta asegurudunaren intentzionalitatetik kanpoko batek eragin badu.

Indemnizazioa exijitu daiteke ezintasuna behin betiko onartutakoan, sendaketa osoa egin ondoren edo tratamendu oro eten ondoren, asegurudunaren egoera fisikoa medikoki behin betikotzat jotzen duen egiaztagiri mediko baten bidez.  Indemnizazioaren zenbatekoa izango da kontratatutako kapitalari dagokien tauletan adierazitako portzentajea aplikatzearen ondorioz ateratzen dena.

Zirkulazio istripu baten ondoriozko ezintasun iraunkorra: halaxe esaten zaio asegurudunaren egoera fisiko atzeraezin eta kontsolidatuari, baldin eta egoera fisiko hori zirkulazio istripu batek edo arrazoi bortitz, bat-bateko eta asegurudunaren intentzionalitatetik kanpoko batek eragin badu eta egoera hauetan gertatu bada: oinezko gisa, ibilgailu batek eragina, lurreko ibilgailu bateko gidari edo bidaiari gisa, edo lehorreko, uretako nahiz aireko garraiobideen erabiltzaile gisa.

Istripu baten ondoriozko aldi baterako ezintasuna: konpainiak eguneko subsidio bat ordainduko dio asegurudunari polizak estalitako istripu batekin zuzenki loturiko aldi baterako ezintasunagatik medikoki bajan dagoen egunetan. Eguneko kopuru hori aseguruduna istripuaren ondorioz ezinduta gelditu den egunaren biharamunetik aurrera sortuko da, baldin eta medikoki ezinduta dagoela onartu bada. Hala, polizan jasotzen den frankizia itundua aplikatuko da.

Banakako istripu asegurua: beharrak aldatuz doaz zure egoera pertsonalaren arabera. Hori dela eta, erabat pertsonalizatutako istripu aseguru bat kontratatzeko aukera daukazu, zure egungo egoeran eta premietan oinarrituz.

Ziklistentzako istripu asegurua: bizikletan ibiltzean, garrantzitsuena ibilbideaz gozatzea da, hala landa inguruan nola hirian. Hori dela eta, ahalik eta segurtasun handiena bermatzen duten osagarriak eraman beharra dago. Bizikletentzako aseguruak ez dauka pisurik apenas, eta ez du lekurik okupatzen; baina zurekin joango da zoazen lekura zoazela, bai zuri eta bai zure bizikletari gehieneko babesa emanez.

Uretako jarduerak: modalitate hau bereziki diseinatuta dago halako jarduerak maite dituztenentzat, izan ere, mundu osoan dabiltzan uretako jardueren zaleei lotutako estaldurez ari gara nagusiki (ontziratu, lehorreratu, nabigatu eta kirol hauek egin: igeriketa, urpeko igeriketa, urpekaritza 60  metrorainoko murgilketetan, arrantza, surfa…).

Junior: bizi duten garaia dela eta, 18 urtetik beherako gazteak oso egoera zaurgarrian daude, etengabe ibiltzen baitira jarduera eta kirol desberdinak egiten, bidaiatzen…; hori dela eta, babestu egin behar ditugu.

Familiako istripu aseguru kolektiboa: babes ezazu familia nukleoko kideen segurtasun pertsonala, istripu bat gertatuta ere.

Hezkuntza, kultura eta aisialdiko istripu aseguru kolektiboa: aseguruaren xede den jarduera bat egitean eta munduko edozein lekutan istripuren bat gertatuz gero, segurtasun pertsonala bermatzeko sortua.

Bidaietarako istripu aseguru kolektiboa: berma ezazu zure segurtasun pertsonala bidaia batean istripu bat gertatuta ere.

Oinarrizko bermeak

  • Heriotza. Kapital bat, istripu batean hilez gero ere.
  • Ezintasun iraunkor absolutua edo partziala. Kapital bat, istripuagatiko ezintasun iraunkor baten kasuan (polizaren indemnizazio baremoaren arabera)
  • Istripuagatiko osasun laguntza. Asegurudunak sendaketarako behar dituen gastuak, laguntza medikoarenak, farmazeutikoak, lekualdaketarenak, ospitaleratzearenak, tratamendu eta errehabilitazioarenak, kontratuan adierazitako mugetaraino.
  • Ezintasun handia

Berme osagarriak

Miokardio infartu edo istripu zerebrobaskularragatiko heriotza eta ezintasun iraunkorra. Heriotzaren edo ezintasun iraunkor absolutuaren eragile diren afekzio horiek ere sartzen direla bermatzen dizu.

Istripuagatiko aldi baterako ezintasuna (istripu baja).

Ospitaleratzea. Eguneko kapital baten ordainketa bermatzen dizu, lehen egunetik hasita, istripu baten ondorioz aseguruduna ospitaleratu behar izanez gero.

Kirurgia estetikoa. Istripu baten ondorioz kaltetu edo deformatutako gorputz azalera zuzentzeko egin beharreko kirurgia estetikoak eragiten dituen gastu mediko, ordainsari profesional, egonaldi eta mantenu gastuen estaldura bermatzen dizu.

Laguntza pertsonala. Berme honen bitartez, honako estaldura hauek ziurtatzen dira:

  • Hildako asegurudunaren eta familiartekoen garraio nahiz aberriratze gastuak.
  • Aseguruduna ospitaleratuta egonez gero, laguntzaileak ospitalean edo hotelean egindako egonaldiaren gastuak.
  • Istripua izan duen asegurudunaren salbamendu gastuak.

Lapurreta, eraso edo bahiketagatiko heriotza.

Arrisku honen babesak zure eta zure familiaren lasaitasun ekonomikoa bermatzen dizu ezusteko egoeren aurrean.

Mundu osoa hartzen duen estaldura, egunaren 24 orduetan eta zure lan bizitzako nahiz bizitza pribatuko edozein arlotan.

Aseguruaren estalduran ez dago gabealdirik. Kontratuan zehaztutako eraginetarako datatik aurrera, polizak eta bermeak indarraldi betean egongo dira. Gainera, kontratatuko aseguru iraupenaren barruan egiten den edozein prestazio erreklamaziori erantzungo zaio.