ERANTZUKIZUN ZIBILA

Zure lanbide, industria edo enpresa jardueran hirugarrenei kalteak eragin diezazkiekezu, esaterako, kalte materialak, gorputz kalteak eta galera ekonomikoak; hori dela eta, babes ezazu zure enpresaren ondarea hirugarrenen erreklamazioen aurrean.

Aseguru honen xedea hirugarrenen erreklamazioen aurrean ahalik eta babes handiena ematea da, ekonomia produktiboaren edozein sektoretan, lanbide, jolas eta aisialdi jarduerak barne.

Ustiapenaren erantzukizun zibila

Hemen sartzen dira asegurudunak dituen arriskuak jabe izateagatik, errentari izateagatik edo enpresa jarduera garatzera zuzendutako higiezin ondasunak erabiltzeko behar den beste edozein titulu izateagatik; ur, gas edo elektrizitate sare eta instalazioen jabe izateagatik edo halakoak edukitzeagatik; enpresa barrutietatik kanpo egin beharreko lanengatik; noiz edo noiz enpresaren barrutietan egon daitezkeen pertsonei eragindako kalteengatik; salgaiak kargatu, deskargatu, garraiatu eta banatzeagatik; makina nahiz tresneria industriala erabiltzeagatik; asegurudunaren enplegatuen egite eta ez-egite zabarrek eragindako kalteengatik, eta baita asegurudunak zuzenean, era solidarioan edo subsidiarioki izan lezakeen erantzukizunagatik ere, kontratistek, azpikontratistek eta mendekoak ez diren beste batzuek eragindako kalteak direla eta.

Laneko istripuen erantzukizun zibila

Laneko istripuen ondorioz jasandako gorputz lesioengatik langileek jarritako erreklamazioen aurrean aseguruduna babestea du xede, enpresaburuak zabarki jardun badu eta zibilki erantzukizunduna bada. Era berean, beste kontratista batzuek, azpikontratista propioek nahiz inorenek eta horien guztien langileek jasandako istripuetatik eratortzen den erantzukizun zibilari estaldura ematen dio.

Defentsa eta fidantzak

Defentsa gastuak –gastu judizialak eta judizioz kanpokoak barne– eta fidantza penalak sartzen dira.

Babes juridiko zabala

Aseguratuta daukazun lokalean, aldamenekoekin dituzun gatazketan, lan kontratu eta zerbitzu kontratuetan eragin diezazkizuten kalte eta galerak erreklamatzen direla.

Erantzukizun zibil profesionala

Erantzukizun zibil profesionalak berekin dakar, ezinbestez, pertsona batek titulazio akademiko egokia edukitzea estalitako lanbidean jarduteko: medikuak, abokatuak, arkitektoak, geologoak.

Lanbide liberal, elkargokide profesional edo enpresa jardueratik eratorria (administrazioa, osasungintza, irakaskuntza, aholkularitza eta bitartekaritza, ingeniaritzak, etab.)

Higiezinen erantzukizun zibila

Eraikinen eta lursailen jabetzatik edo eraikinean mantentze zein berritze lanak egitetik eratortzen den erantzukizuna.

Erantzukizun zibil lokatiboa

Erantzukizun hau enpresa jarduera egiten den eraikinaren errentatzaile izatetik datorkio asegurudunari –eraikin horren jabearen aurrean–, eraikinean izandako kalteak sute, leherketa edo uraren zuzeneko ondorio diren kasuetarako.

Erantzukizun zibil subsidiarioa

Asegurudunak bere gain hartzen duena –ez zuzenean– bere jarduera propioa daukaten hirugarrenen ekintzengatik eta, zehazki, asegurudunarekin mendekotasun harremanik ez daukaten pertsonen ekintzengatik (azpikontratistak), edo asegurudunaren enplegatuek haren jabetzako edo alokatutako ibilgailuak gidatzeagatik.

Aldamenekoei/ Eroanbideei eragindako kalteen erantzukizun zibila

Asegurudunaren jardueraren ondorioz aldameneko higiezinei edota lurpeko nahiz aire zabaleko eroanbideei eragindako kalteak.

Beroko lanen erantzukizun zibila

‘Beroko’ lanen ondorioz hirugarrenei egindako kalteak; lan horien artean: esmerilaketa lanak, erradial bidezko ebaketa, soldaketa biguna eta gogorra, soplete bidezko desizozte lanak, bero prozeduren bidez egindako itsaspen eta estaldurak, etab.

Hirugarrenen ondasunei egindako kalteen erantzukizun zibila

Bezeroenak diren eta aseguratutako enpresa barrutian gordeta dauden ondasun pertsonalak zaintzearen ondoriozko kalteak.

Ibilgailuek izandako kalteen erantzukizun zibila

Ibilgailu motordunen kalteak, lapurreta eta suntsiketa, osagarri finkoak barne, baldin eta asegurudunaren esku badaude eta kalteok zaintzan, konponketan, garbiketan edo enpresa barrutian desplazatu bitartean gertatzen badira.

Probagileen erantzukizun zibila

Ibilgailuek bide publikoan egiten dituzten probaldietan, ibilgailuok konpondu aurretik edo konpondu bitartean, bezeroaren etxetik tailerrerako eta tailerretik etxerako garraioa barne.

Patroien erantzukizun zibila

Asegurudunaren zerbitzura diharduten enplegatuak eta soldatapekoak hirugarrentzat jotzen dira; beraz, bermatuta dago aipatutako horiei eragindako kalteengatik asegurudunari eska dakiokeen erantzukizun zibila.

Erantzukizun zibil gurutzatua

Halakotzat jotzen da asegurudunari dagokiona, beretzat diharduten kontratista eta azpikontratisten enplegatuek izandako gorputz kalteengatik.

Enplegatuen ondasunen erantzukizun zibila

Enplegatuenak diren eta aseguratutako enpresa barrutian gordeta dauden ondasun pertsonalak zaintzearen ondoriozko kalteak.

Produktuen erantzukizun zibila

Produktuek –entregatu ondoren– edo egindako lanek nahiz zerbitzuek eragindako kalteen ondorioz asegurudunak izan dezakeen erantzukizun zibila.

Lanondokoen erantzukizun zibila

Asegurudunaren erantzukizun zibila, lanak edo zerbitzuak gauzatu ondoren eragindako kalteengatik.

Batzearen eta nahastearen erantzukizun zibila

Asegurudunaren produktuak hirugarrenen produktuekin nahastuta eta batuta, inoren ondasunei eragindako kalteen ondoriozko erantzukizun zibila.

Ordeztearen erantzukizun zibila

Berme honen bidez, aseguratzaileak bere gain hartuko ditu asegurudunaren produktuak ordezteagatik hirugarrenei eragindako gastuak, produktuok beste ondasun batzuetan txertatzen edo muntatzen direnean eta bereizi egin daitezkeenean, akastunak direla egiaztatuz gero.

Erretiratzearen erantzukizun zibila

Pertsonen osasun eta segurtasunerako aurrez ikusteko moduko arriskuak saihesteko beharrezkoak diren prozedura eta argibideengatik asegurudunari eragindako gastuak, asegurudunak emandako produktuek dauzkaten akatsen ondorioz.

GOIENAk, merkatuko aseguru erakunde onenekin egiten duen eskaintza oparoan, zerbitzuen programa bat eta arriskuak kudeatzeko oinarrizko analisi bat jasotzen duen proposamena aurkezten du, lau fase hauek oinarritzat hartuta:

  • Enpresak zer arrisku dituen eta bere jardueraren ondoriozko erantzukizunak zein diren identifikatzea.
  • Identifikatutako arriskuek eragin ditzaketen kalteak eta galera ekonomikoak ebaluatzea, lehentasunak ezartze aldera.
  • Identifikatutako arriskuak ezabatu, gutxitu edo kontrolatzea, ebaluatutako kalte eta galerak minimizatzeko.
  • Aseguru plan baten bidez, ekitaldiko ustiapen kontua edo, are gehiago, enpresaren jarraitutasuna bera arriskuan jar ditzaketen arriskuak aseguratzea.

Aseguru merkatuak eskaini ohi dituen baino askoz ere kapital handiagoak kontratatu behar dituzten asegurudunentzako bigarren tramoak. Kontratatzeko arrazoia, normalean, muga altuagoen beharra izaten da, kontratuarekin eta araudiarekin loturiko betebeharrak direla eta.