Ibilgailu bakoitzak erabilera desberdinak dauzka; hori dela eta, Goienan era guztietako turismo automobilentzako aseguru gama oso bat jartzen dizugu eskura.

Behar bakoitzerako aseguru modalitate bana.

Hirugarrenentzako oinarrizkoa

Modalitate honek, hirugarrenentzako auto aseguru baten estaldurak ez ezik (nahitaezko erantzukizun zibila, erantzukizun zibil osagarria, kalteen indemnizazioa, kalteen erreklamazioa, gidariaren gorputz istripuak eta pertsonentzako nahiz ibilgailuarentzako laguntza) honako hauek era barne hartzen ditu: trafikoko isunen, gidabaimena kentzearen eta kristal apurketen inguruko aholkularitza.

Hirugarrenentzako osoa

Aurreko modalitateak jasotzen dituen estaldura berberak jasotzen ditu, honako hauek eragindako kalteak barne: sutea, lapurreta, naturako fenomenoak (tximista, haizea, txingorra, etab.) eta abere zinegetikoekiko talkak.

Arrisku orotakoa frankiziarekin

Auto aseguru honek estaldurarik zabalenak eskaintzen ditu, bai ibilgailua bai ibilgailuaren gidaria babesteko. Frankiziarekin kontratatuz gero, aseguruaren kostua merkeagoa da, zure autoak izan ditzakeen kalteen aurrean babestuta egoteari utzi barik; horien artean: ibilgailuari eta bere osagarriei istripuz eragindako kalte materialen konponketa, erantzulea zein izan den kontuan hartu barik. Asegurudun gisa, frankizia modura ezarritako zati finkoa baino ez duzu zure gain hartuko.

Arrisku orotakoa frankizia barik

Frankiziarik gabeko arrisku orotako aseguruak estaldurarik, abantailarik eta prestaziorik onenak dauzka, zure gain hartu beharreko inolako frankiziarik gabe

Auto aseguru asko eta askotarikoak eskaintzen dizkizugu, zure beharren arabera aukeratu ahal izan dezazun; estaldurarik oinarrizkoenetik hasi eta berme paketerik osoenetaraino kontratatu ahalko duzu; hori guztia gehieneko malgutasunarekin.

Gainera, aukeratutako konpainia zein den, zure ibilgailuaren garbiketa eta kortesiazko auto baten aukera ere erabat dohainik izango dituzu.