BIDAIAKO LAGUNTZA

Lana, plazera edo ikasketak direla-eta bidaiatzen dugunean, bidaia zapuztuko digun ezusteko baten aukera hor egoten da; hori dela eta, lasai bidaiatzea eta gure eta gure familiaren ongizatea behar bezala babestea funtsezko lehentasuna izaten da.

Zuri laguntzeko modurik onena, zure beharrei aurrea hartzea da.

Bidaietarako asegurua, berez, ikasketa, aisia eta lanagatik bidaiatzen duten pertsonei egokituta dago, eta berme ugari eskaintzen ditu ohiko bizilekutik kanpoko desplazamendu batean jazo litekeen ustekabeko gertaera baten aurrean. Desplazamenduaren estaldurak izango duen eremu geografikoa aukeratu egin daiteke, izan Europa edo izan munduaren gainerako zatia.

Bidaiako laguntza aseguruak modalitate eta estaldura ugari barne hartzen ditu.

Aldi baterakoa

Neurrira egindako bidaia aseguru hau partikularrei nahiz taldeei zuzenduta dago. Aseguru honetan sartzen dira negozio desplazamenduak, biltzarrak, aisia bidaiak eta atzerriko egonaldiak munduko edozein lekutan.

  • Zaurituak, gaixoak eta hildakoak aberriratu eta garraiatzeko gastuak
  • Gastu mediko, kirurgiko eta farmazeutikoak
  • Hoteleko egonaldiaren luzapena
  • Ekipajeen atzerapena, lapurreta edo galera
  • Heriotza eta ezintasunagatiko estaldura
  • Erantzukizun zibila

Bidaiak bertan behera uztea

Kontratatutako bidaia bat deuseztatzeagatik egindako gastuak itzultzea eskaintzen dio asegurudunari.

Ikasketak – Erasmus

Aseguru hau, besteak beste, ikasbidaia, hizkuntza bidaia, udako atzerri bidaia eta prestakuntza bidaietara egokituta dago, bai norbanakoei bai taldeei zuzenduta.

Txangoak

Espainia eta Europan zehar bidaiatzen duten haur, gazte talde eta elkartekideentzat antolaturiko txango, kanpaldi, kultura eta prestakuntza jardunaldietarako diseinatuta dago.

Eskia eta snowboarda

Espainia, Andorra, Europa eta munduaren gainerako zatian eskia eta snowboarda olgetarako edo modu amateurrean egiteko asegururik osoena da.

Gozatu elurraz arrisku barik:

  • Erreskate gastua pistetan
  • Eski eskolen gastuen ordainketa
  • Erabili gabeko forfaitaren itzulketa
  • Zaurituak, gaixoak eta hildakoak aberriratu eta garraiatzea
  • Gastu mediko, kirurgiko eta farmazeutikoak
  • Hoteleko egonaldiaren luzapena
  • Ekipajeen atzerapena, lapurreta edo galera

Ehiza eta safaria

Ehiza bidaiak erabateko lasaitasunez antolatzea eta safariez bermerik onenekin gozatzea ahalbidetzen du.

Abentura

Espainian, Europan, Mediterraneoko itsasertzean eta gainerako munduan egiten den edozein abentura kiroletan jarduteko.

Eski eta snowboard aseguruak aukera ematen dizu Europako edozein tokitan, denboraldi osoan, gehieneko segurtasunarekin eta berme guztiekin babestuta egoteko.

Ezerezteko asegurua eraginkorra da kasu hauetan:

  • Tartean familia eta osasun arrazoiak daudenean.
  • Tartean errekerimendu ofizialak daudenean.
  • Tartean laneko arrazoiak daudenean.
  • Eta tartean ezohiko beste arrazoi batzuk daudenean.

Bidaian zure ekipajea galtzen baduzu, zure dokumentuak galtzen badituzu edo lapurtzen badizkizute, Goienak horien bilaketa eta indemnizazioa kudeatzen lagunduko dizu, behar izanez gero.