EHORZKETA ASEGURUA

Ehorzketa aseguruek soluzio espezializatua ematen dute behar materialei erantzuteko eta familiaren alderdi emozionaletan laguntzeko, maite den pertsona bat hiltzen denean.

Kasuen arabera, zerbitzuetan honako hauek sar daitezke: kutxa, lekualdaketa, koroak, laguntza erlijiosoa, hilobia, hilarria, eskela eta tramitazio administratiboa.

Prima bakarra

Ordainketa bakarra egiten da poliza kontratatzerakoan. Edozein adinetan kontrata daiteke.

Prima orekatua

Urteko prima baten ordainketa sartzen da, eta ordainketa hori zatikatua izan daiteke. Prima orekaturik mantentzen da polizaren bizialdi osoan, baina hazkunde txikiak ditu urtero, hileta zerbitzuen kostua handitu egiten da eta.

Prima erdinaturala

Urteko prima erdinaturala sartzen da, eta ordainketa zatikatua izan daiteke. Prima handitu egiten da urtero adinaren arabera eta hileta zerbitzuen kostuak izandako hazkundearen arabera.

Oinarrizko estaldurak

  • Hileta zerbitzua:
    • Zerbitzuaren eta hil kaperaren muntaketa.
    • Hilotzaren prestaketa.
    • Egiaztagiri ofizialak.
    • Ehorzketa edo errausketa gastuak.
    • Lagun egiteko autoa.
    • Lore koroa.
    • Zerbitzu erlijiosoak.
    • Beilatokia.
    • Hilobia edo nitxoa, aldi baterako.
    • Hilarria eta inskripzioa.
  • Garraio nazionala: heriotza gertatu den lekutik (lurralde nazionalaren barruan) polizan jasotzen den helbidera.
  • Nazioarteko garraioa: heriotza gertatu den lekutik (lurralde nazionaletik kanpo) polizan jasotzen den helbidera.
  • Hautazko garraioa: heriotza gertatu den lekutik –munduko edozein toki– Espainia barruan libreki aukeratutako hilerri edo errausketa plantara.
  • Legezko gastu medikoak (autopsia)
  • Doluaren kudeaketa
  • Lege aholkularitza
  • Bidaiako laguntza

Estaldura osagarriak

  • Etxeko telelaguntza: medikuaren aginduz etxean 10 egunetik gora immobilizatuta egotea dakarren istripu edota interbentzio kirurgiko baten ondorioz.
  • Istripu osagarriak: istripu baten ondoriozko heriotza edo ezintasun iraunkorragatiko indemnizazioa. Indemnizazio bikoitza zirkulazio istripu baten kasuan.
  • Telefono bidezko arreta medikoa.
  • Ehorzketa kapitalen errebalorizazio automatikoa.
  • Hileta zerbitzu bereziak.

Zure familiaren beharretara eta zure herriko ohitura eta usadioetara egokitzen da. Asegurudun bakoitzaren nahietara egokitua.