MASKOTENTZAKO ASEGURUA

Zure maskota beste familiakide bat da eta ondo babestuta egotea merezi du. Zure maskota mimatzea maite baduzu, guk bidea erraztuko dizugu: maskotentzako aseguruarekin, lasaitasuna bermatuta edukiko duzu zure lagunik leialenaren edozein ezustekoren aurrean.

Maskotentzako asegurua

Lagun egiteko animalien jabeei zuzendutako asegurua da; zehazki, txakurren eta katuen jabeei zuzendutakoa.

Zaldientzako asegurua

Aseguru honek animalia eta jabea babesten ditu, bai paseoko zaldien kasuan bai kirol jardueretan ibiltzeko zaldien kasuan. Aseguruan sartzen dira gaixotasun edo istripuagatiko heriotza edo hilketa eta baita koliko baten ondoriozko heriotza ere. Estalita dago, gainera, errepide nahiz tren bidezko garraioak dakarren arriskua eta baita azoka, lehiaketa eta erakustetan izaten dena ere. Era berean, umetarako behorren kasuan, 6 hilabetera arteko moxalak sartzen dira, banakako kartarekin eta Cria Caballar-en kontrolpean.

Animalia exotikoentzako asegurua

Animalia exotikoak, hala nola hegazti exotikoak, sugeak, dortokak, muskerrak eta ugaztun txikiak (gero eta ohikoagoak etxeetan) dauzkaten jabeei animaliokin lotutako ezbeharren aurrean babestuta egoteko aukera ematen die aseguru honek.

Oinarrizko bermeak

  • Istripuak
  • Albaitaritzako laguntza gastuak.
  • Istripu baten ondoriozko heriotzagatiko indemnizazioa.
  • Lapurretagatiko indemnizazioa.
  • Txakur egoitza batean egonaldia egiteko estaldura, aseguruduna ospitaleratzen badute
  • Galtzea
  • Maskota bilatzeko laguntza, prentsan eta irratian iragarkiak sartuta.

Hautazko bermeak

  • Albaitaritza laguntza, gaixotasun kasuan
  • Nahitaezkoa bada, animalia hil eta gorpuzkiak desagerraraztea.
  • Erantzukizun zibila
    • Hirugarrenei eragindako kalteengatiko indemnizazioa.
    • Defentsa juridikoa.
    • Fidantzak
  • Egonaldiak egoitzetan
    • Jabearen istripu edo gaixotasunagatik.
  • Albaitaritza orientazioko telefono zerbitzua

Zalantzarik? Goienan aholku emango dizugu zure maskota etxe aseguruan sartzearen komenigarritasunaz, edo maskotentzako aseguru esklusibo bat kontratatzeaz.

Gogora ezazu txakurraren arraza kontuan hartu behar dela. ‘Arraza arriskutsutzat’ jotzen diren txakurren legeria espezifikoak, beste baldintza batzuen artean, erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzeko betebeharra ezartzen du, animaliak eragin litzakeen kalteak direla eta. Modu osagarrian, zenbait autonomia erkidegok gai hau araututa daukate, eta aseguramenduaren derrigortasuna txakur guztietara hedatu dute, ez bakarrik arraza arriskutsukotzat jotzen direnetara. Hala gertatzen da Euskadin eta Madrilen.