Komunitateen eta higiezinen asegurua

Komunitateen eta higiezinen asegurua premisa honetatik abiatzen da: bizi garen eraikina ere gure etxearen atal bat da. Hori dela eta, soilik eraikineko bizilagun guztien segurtasuna eta lasaitasuna bermatzen direnean izango da posible bizikidetza.

Komunitateen eta higiezinen asegurua arrisku anitzeko aseguru bat da. Aseguru honen helburua da bai jabekide komunitateen bai jabekide unitarioen ondarea babestea, etxebizitza eraikin batek –lokal komertzialekin edo barik–, familiabakarreko etxebizitza multzo batek edo erabilera pribatuko aparkaleku komunitario batek izan ditzakeen arriskuen aurrean.

Bizi garen eraikina ere gure etxearen zati bat da, zeren gure etxea gure bizilagunekin partekatzen ditugun guneetara hedatzen baita.

Oinarrizko bermeak

  • Sutea, leherketa eta tximista.
  • Euria, haizea, txingorra eta elurra.
  • Urak eragindako kalteak, matxuraren konponketa bilaketarekin edo gabe.
  • Keak eragindako kalteak.
  • Kalte elektrikoak.
  • Ibilgailuen talka eta aireontzien erorketa.
  • Soinu uhinak.
  • Ekintza bandalikoak.
  • Salbamendua, eraispena eta hondakinak kentzea.
  • Suteak itzaltzea.
  • Alokairuen galera.
  • Derrigorrezko kaleratzea edo eraikinaren habitaezintasuna.
  • Artxiboak eta dokumentuak birjartzea.
  • Beira, kristal, ispilu eta loza sanitarioaren haustura.
  • Beira, kristal, ispilu eta loza sanitarioaren haustura.
  • Kalte estetikoak
  • Giltzak ordeztea, lapurreta edo galdu izana dela eta.
  • Banakako erantzukizun zibila.
    • Jabekideena edota erabiltzaileena.
    • Defentsa juridikoa eta fidantzak.
  • Erantzukizun zibil orokorra eta higiezinena.

Hautazko bermeak

  • Kanpotik ura iragaztea
  • Ur gehiegi kontsumitzearen ondoriozko gastuak
  • Makinen matxurak
  • Erantzukizun zibil orokorra
    • Enplegatuen ekintzengatik.
    • Patronala.
    • Zuzendaritza Batzordea.
    • Defentsa juridikoa eta fidantzak
  • Laguntza juridikoa eta lege laguntza.
  • Enplegatuen leialtasunik eza.
  • Ez ordaintzeagatiko erreklamazioak egitea jabekideei
  • Eraikinaren berritako balioa.
  • Kapitalen errebalorizazio automatikoa.
  • Aparteko arriskuak.
    • Pribatiboak edota komunitarioak
    • Sua itzaltzeko instalazioen isurketa edo ihesa.
  • Iturgintza urgentea kalterik gabe.
  • Beroagatiko kalteak.
  • Ohiko altzarien zaharberritze estetikoa.
  • Altzarien lapurreta lorategi, patio eta terraza komunitarioetan.
  • Izurriteen kontrola.

Goienakook aholkularitza espezializatua eskaintzen dizugu aseguru arlo honetan, izan ere, esperientzia luzea daukagu eraikinen aseguramenduan.