Goienak eskura jartzen dizkizu motozikleta eta ziklomotorrentzako hainbat aseguru askotariko estaldurekin, zure moto asegurua soluzio erabat pertsonalizatua izan dadin eta zure beharretara ondo egokiturik egon dadin.

Ziklomotorrarentzako asegurua

Ziklomotorrentzako moto aseguruak asegurudunaren erantzukizun zibil osagarria, defentsa juridikoa, gidariaren asegurua, bidaiako laguntza 0 kilometrotik eta aparteko estaldurengatiko indemnizazioa estaltzen ditu.

Hirugarrenentzako moto asegurua

Oinarrizko bermeak barne: nahitaezko erantzukizun zibila, erantzukizun zibil osagarria, defentsa juridikoa, gidariaren asegurua eta bidaiako laguntza 0 kilometrotik.

Hirugarrenentzako moto aseguru zabala

Zure moto aseguruaren estaldurak zabaldu nahi badituzu, suteagatiko kalteak, lapurreta eta naturako fenomenoak sartuta kontrata dezakezu. Oinarrizko bermeak barne hartzeaz gainera, modalitate honek nabarmen handituko du zure babes maila.

Arrisku orotako moto asegurua frankiziarekin

Modalitate honek, oinarrizko bermeak eta sute, lapurreta eta natura fenomenoengatiko kalteak ez ezik, inpaktu eta bandalismoagatiko kalte materialak ere estaliko dizkizu.

Kontrata itzazu soilik behar dituzun bermeak eta eskura ezazu zure neurrira egindako moto aseguru bat.

Zure moto asegurua zure beharren neurrira.