Kamioi guztiak ez dira berdinak, eta egiten duten jarduera ere ez da beti berdina izaten. Kamioi batzuek atzerrira bidaiatzen dute; beste batzuek, berriz, ez dute beren hiritik irteten. Batzuek salgai baliotsuak garraiatzen dituzte eta beste batzuek ez. Kamioi batzuk beren kabuz deskargatzen dira, beren garabia edo iraulkia erabiliz; beste batzuk, berriz, beste makina batzuen bidez deskargatzen dira. Zer jarduera egin, zer bidaia egin eta zer elementuk osatzen duten kamioia bera kontuan hartu, eta horiek guztiak estaltzen dituzten bermeak kontratatu behar ditu bakoitzak.

Bigarren kategoriako ibilgailuentzako aseguru espezifiko bat da; epigrafe honetan, honako ibilgailu hauek sartzen dira:

  • Berez kamioiak esaten zaienak, kamioi artikulatuen trakzio buruak.
  • Ibilgailu industrialak.
  • Nekazaritzako eta basogintzako traktoreak eta makina automatikoak.
  • Atoiak eta erdiatoiak.

Kamioi guztiak ez dira berdinak, eta egiten duten jarduera ere ez da beti berdina izaten. Kamioi batzuek atzerrira bidaiatzen dute; beste batzuek, berriz, ez dute beren hiritik irteten. Batzuek salgai baliotsuak garraiatzen dituzte eta beste batzuek ez. Kamioi batzuk beren kabuz deskargatzen dira, beren garabia edo iraulkia erabiliz; beste batzuk, berriz, beste makina batzuen bidez deskargatzen dira. Zer jarduera egin, zer bidaia egin eta zer elementuk osatzen duten kamioia bera kontuan hartu, eta horiek guztiak estaltzen dituzten bermeak kontratatu behar ditu bakoitzak.

Oinarrizkoak

  • Nahitaezko harpidetzako erantzukizun zibila (nahitaezko asegurua).
  • Erantzukizun zibil osagarria, 50.000.000 euroraino (borondatezko asegurua).
  • Gidariaren gorputz istripuetarako asegurua (kapitalak eta baldintzak konpainia bakoitzaren esku egongo dira; gure eskaintza pertsonalizatua baldintza horiek jasoko ditu).
  • Defentsa eta kalteen erreklamazioa.

Zabalak

  • Beiren haustura.
  • Lapurreta.
  • Sutea.
  • Bidaiako laguntza.
  • Defentsa, trafikoko zigor administratiboetan.
  • Kargaren, plataforma jasotzailearen, garabiaren –halakorik instalatuta edukiz gero– edo kamioiari atxikitako beste edozein mekanismoren erantzukizun zibila.
  • Kalte propioak (arrisku orotakoa), frankiziarekin edo gabe.

Kamioiaren asegurua garraiolariaren jardueraren atal garrantzitsu askoa da, oso baliagarria baita. Egunen batean kale egiten badu, gainontzeko guztiak jasaten du horren kaltea.

Goienakook badakigu dena neurrira egindako kontratu on batekin hasten dela. Garraio aseguruen sektorean daukagun esperientziari esker, zure ibilgailuari ondoen egokitzen zaion asegurua eskainiko dizugu. Eta hori guztia merkatuan aurki ditzakezun baldintzarik onenetan.