Aisia ontzientzako asegurua

Itsasoaz eta zure ontziaz gozatzeko, sustorik eta ezustekorik gabe.

Zure jarduera egiteko behar dituzun estaldura guztiekin.

Aseguru honek era guztietako aisia ontzietarako balio du, izan ontzi motorduna izan beladuna, izan norberarena izan alokatua, baldin eta xedea jabeek eta erabiltzaileek gozatzea eta aisiarako erabiltzea bada; txalupa pneumatikoak eta erdizurrunak, eta uretako motoak ere aseguratzeko aukerarekin. Nahitaezko erantzukizun zibilaz gain, nabigatzean gustura eta seguru sentitzeko behar dituzun estaldurak kontratatzeko aukera izango duzu.

  • Borondatezko erantzukizun zibila
  • Babes juridikoa
  • Indemnizazioen aurrerapena
  • Telefono bidezko arreta juridikoa
  • Ontziak izandako kalteak.
  • Erabateko galera, lapurreta eta kalte partzialak istripuan.
  • Norberaren gauzak
  • Bidaiako laguntza pertsonentzat
  • Gastu medikoak eta ospitaleratze gastuak.
  • Ibilgailua eta hoteleko egonaldia, matxura baten edo istripu baten ondoriozko immobilizazio kasuan.
  • Bidaiako laguntza ontziarentzat
  • Atoi eta zaintza gastuak.
  • Istripu pertsonalak.
  • Heriotza, ezintasuna eta sendaketa gastuak.

Aukeratutako konpainia zein den, Goienak saldu osteko kontsulta zerbitzu bat sartzeko aukera emango dizu: nautikako peritu adituek 24 ordu baino gutxiagoan lagunduko dizute.

Nabiga ezazu edonon eta zure aseguruak babestu egingo zaitu Europar Batasuneko edozein herrialderen 200 miliatarainoko tartean (penintsula eta Kanariar Uharteen artean egindako itsasaldiak barne).

Zure ontzia belaontzia bada, parte hartzen duzun estropadak –klubeko estropadak– estalita izango dituzu berez, inolako gainkosturik gabe.