DEFENTSA JURIDIKOKO ASEGURUA

Edozein unetan sor daitezke arazo txiki eta ezustekoak. Eztabaida bat bizilagun batekin, erosi berria den baina ez dabilen etxetresna bat, gatazkak lanean, zergei buruzko zalantzak… halakoen aurrean, batzuetan, ez dugu ezer egiten, ez dakigulako nola eta noren aurrean egin behar den.

Imajina ezazu abokatu partikular bat daukazula zuretzat eta zure familiarentzat egunaren 24 orduetan.

Aseguru honek aukera ematen dizu, legean eta polizan ezarritako mugen barruan, prozedura administratibo, judizial edo arbitral batean esku hartzearen ondorioz izan ditzakezun gastuak zeure gain hartzeko. Horrez gain, aseguru honek arriskuaren estalduratik eratortzen diren laguntza juridiko judizialeko eta judizioz kanpoko zerbitzuak ematen dizkizu.

BESTE ASEGURU BATZUEN DEFENTSA

Kontratuen idazketa eta berrikuspena.

  • Defentsa juridikoa administrazio publikoaren aurrean: zigor bati aurre egin behar izanez gero edo herritar gisa zure eskubideak defendatu nahi izanez gero.
  • Online erosketak: iruzur elektroniko bati erremedioa jartzeko.
  • Defentsa, kontsumitzaile gisa: zerbait erosi baduzu eta ez bazara gustura gelditu, kudeaketa egokiak egiteko.
  • Express testamentua: zure azken nahiak utzi eta zure senideei bere garaian egin beharreko tramiteak errazteko.
  • Ziberbabesa: ziberjazarpena legez eta digitalki konpontzeko.
  • Babes digitala: behar ez den bat gertatu aurretik, estaldura honek aukera ematen die gurasoei beren seme-alabek zertan diharduten jakiteko eta babes digitalaren inguruan lege arloko zalantza guztiak argitzeko.

Oinarrizkoak

  • Erantzukizun penalagatiko defentsa
  • Kalteen erreklamazioa
  • Etxebizitzarekin lotutako eskubideen defentsa
  • Urraketa administratiboen aurreko defentsa
  • Telefono bidezko laguntza judiziala

Hautazkoak

  • Laneko defentsa eta defentsa fiskala
  • Erantzukizun zibilagatiko defentsa osagarria
  • Banantze edo dibortzioagatiko prestazioa
  • Peritu gastuak

Goienak, aseguru artekaritza gisa, ez da inolako kontratu harremanetan sartzen konpainia aseguratzaile batekin baldin eta horrek elkarren arteko afekziorik ekartzen badu. Horrek bermatzen du, hain zuzen ere, gure independentzia eta inpartzialtasuna.

Independentzia horren onuraduna zeu zara –bezeroa zaren aldetik– hala polizen kontratazioan nola ezbeharren kudeaketa eta tramitazioan; baita gure kolaborazioari esker ere, konpainia horien aurrean egindako erreklamazio adiskidetsu eta judizialetan.