ALOKAIRUA ORDAINTZEN EZ DENERAKO ASEGURUA

Alokairua babesteko aseguruek, errentan dauden etxebizitzen jabeei ematen dieten estaldura zabalaz gain, maizterrarekin loturiko ezbeharren aurrean asegurudunaren esperientzia hobetzen duten onura eta abantaila gehigarriak ematen dituzte

Zure etxebizitza edo lokala alokatu nahi baduzu eta maizterrek hileko kuota ordaintzea ziurtatu nahi baduzu, hauxe da bilatzen ari zaren asegurua.

Alokairua ordaintzen ez denerako aseguruaren modalitate bat baino gehiago dago estaldura motaren arabera.

Alokairuak ez ordaintzea: alokatutako etxebizitzaren jabea babesten du, ordaindu gabe dauden hileko kuota kontratatuak barne hartuz.

Kalte materialak: maizterrak egindako ekintza bandalikoengatiko indemnizazio bat bermatzen du.

Errentatzailearen defentsa juridikoa kontratutik eratorritako gatazken aurrean –etxegabetzea barne–, kalte-galeren erreklamazioa, errentatzailearen defentsa penala eta jarduketa nahiz ordainsari profesionalak. Bermeetako bakoitzak itundutako muga bat izango du.

  • Jabearen erreklamazioa legezko arauen urraketengatik.
  • Jabearen defentsa eta erreklamazioa zortasunen inguruan.
  • Defentsa eta erreklamazioa, jabekideen komunitatearen aurrean.
  • Defentsa penala, jabekideen komunitateko batzordekide gisa.
  • Erreklamazioa, konpontze nahiz mantentze kontratuetan.
  • Telefono bidezko laguntza juridikoa

Alokairua ordaintzen ez denerako aseguruaren funtzionamendua benetako kasu baten bitartez azalduko dizugu.

Higiezin baten jabeak bere etxebizitza alokatu nahi du hileko 600 euroan; baina beldur da maizterrak etxea nahita kaltetuko ote dion. Gainera, arduratuta dago, maizterrak alokairua ordaintzeari utziko ote dion. Jabeek gero eta sarriago sufritzen dituzte halakoak.

Aseguru honekin, etxebizitzaren jabeak saihestu egingo ditu halako egoera desatseginak. 12 edo 18 hilabete denbora aski luzea da aseguruak polizaren hartzaileari eskaintzen dion talde juridikoarentzat maizterraren etxegabetzea tramitatzeko.