INBERTSIO SOLUZIOAK

Nola lortu maximoa zure diruarekin?

Hona hemen inbertsiogile guztien oinarrizko galdera: non inbertituko dut nire dirua? burtsan, errenta finkoan, inbertsio funtsetan? Zure inbertsio profila eta zure lehentasunak kontuan hartuta, bide egokia topatzen lagunduko dizugu, egun dauden inbertsio soluzio askotarikoen artean zure ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukera dezazun.

Aurrezkia

Kapitala babestea, diru merkatuarekin bat datozen errentagarritasunak eskuratuz eta arrisku txikia hartuz.

Inbertsioa

  • Diru merkatukoak baino pixka bat handiagoak diren errentagarritasunak eskuratzea, arrisku neurritsua hartuz (baliteke galera neurritsuaizatea).
  • Errentagarritasun handiagoak eskuratzea, inbertsioaren esposizioa handiagoa dela-eta errenta aldakorrean, arrisku handiagoak hartuz (baliteke galera handiagoak izatea).

Espekulazioa

Gehieneko errentagarritasuna bilatzea, arriskuak oso handiak eta galerak esanguratsuak izan daitezkeela jakinda.

Inbertsio aseguruak

  • Bermatutako inbertsio asegurua:
    Inbertsio aukera segurua eskaintzen dizun bizi aseguru bat da. Inbertsio produktu honek kapitala eta errentagarritasun jakin bat ziurtatuko dizu finkatutako epe batean, esate baterako, zure seme baten hezkuntza, alaba baten ezkontza, auto baten erosketa, finantza aktiboen erosketa, erretiroa, etab. finantzatzera bideratutako kapital bat lortzeko. Oso errentagarritasun handirik eskaintzen ez duen inbertsio produktu batez ari gara; hala ere, aurrez zehaztutako errentagarritasun bat bermatzen du, eta hori erakargarria da.
  • Unit-Linked:
    Inbertsio Funtsei loturiko Bizi Asegurua, edo, ingelesez esanda, Unit Linked delakoa, bizi aseguru bat da. Aseguru honi esker, inbertsioko barne funts desberdinen bidez kapital bat eratzeko helburu nagusiarekin inbertitu ahal izango duzu, inbertitutako primetatik ahalik eta errentagarritasun handiena eskuratzea helburu. Bizi aseguru baten bidez, merkatuko inbertsio funts onenetan inbertitzeko aukera izango duzu. Gainera, berehalako likidezia emateaz gain, funtsen artean intsuldaketak inolako kosturik gabe egiteko aukera ematen du, eta hori lagungarria da mugikortasunerako eta merkatuak hala errenta finkoan nola errenta aldakorrean une oro eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko.

Inbertsio funtsak

Inbertsio tresna kolektibo batez ari gara, eta tresna hori diseinatuta dago edozein inbertsiogilek eduki ditzan inbertsiogile handi batek edo inbertsiogile instituzional batek leuzkakeenen pareko abantailak eta onurak; horien artean, errentagarritasun erakargarri bat. Inbertsio Kolektiboko Funtsa (IKF), berez, inbertsiogile desberdinen –naturalak nahiz juridikoak– funtsak biltzean datza, funts horiek finantza tresna desberdinetan inbertitzeko, erantzukizun hori sozietate administratzaile baten esku utzita. Inbertsio funtsek likidezia osoa ematen dute; hala, edozein unetan izango duzu eskuragarri zure diru guztia edo zati bat.

Inbertsio funtsen artean intsuldaketak egin ditzakezu atxikipenik izan gabe eta zergarik ordaindu gabe dirua behin betiko itzuli arte; hala, merkatuan gerta daitezkeen aldakuntzetara egokituz joan ahal izango zara.

Nola jakin zein den niri gehien komeni zaidan inbertsio aukera?

Soluzioaren aukeraketa zure egoerak eta beharrek baldintzatuta egongo da. Zure profilerako aukerarik egokiena hautatzeko, inportantea da finantza aholkulari profesional batekin harremanetan jartzea, aholkulari horrek zehatz jakin dezan zein den zure ondare egoera, zure bizi, familia eta lanbide helburuak, eta zure likidezia beharrak, arrisku profila, etab., behar bezalako planifikazio pertsonalizatu bat egin ahal izateko.

Inbertsio profila

Unit Linked aseguruak Saskiak izeneko funts eraketetan inbertitzea ahalbidetzen du, arrisku profil desberdinen arabera. Zuk zeuk aukeratzen duzu zer saskitan aurreztu nahi duzun, zure aurreztaile profila kontuan hartuz: kontserbadorea, neurritsua, ausarta eta dinamikoa; edo inbertitzaile zuhurra, neurritsua eta ausarta.

Horretarako, Europako MIFID direktibara egokitu beharra dago (Finantza Tresnen Merkatuei buruzko Direktiba), non bezeroak aurreko kategorien arabera sailkatzen baitira, bezero horiei maila bateko edo besteko babesa eskaintzeko. Baina, nola jakin zein den bezero baten esperientzia eta ezagutza maila, entitateek produktu jakin bat dena delako bezeroarentzat egokia den jakin dezaten?

Hori jakiteko, Direktibak egoera desberdinetan aplikatzen diren bi prozedura hauek xedatzen ditu:

  • Egokitzapen testa
    Produktu konplexu bat kontratatu nahi duen bezero txikizkariak egin beharreko test bat da. Testaren emaitza jakinda, finantza eta aseguru erakundeak adieraziko dio bezeroari ea kontratatu nahi duen produktua beretzat egokia den ala ez.
  • Egokitasun testa
    Test hauek luzeagoak dira. Finantza eta aseguru erakundeek egiten dizkiete testok finantza arloan aholkularitza zerbitzuak eman edo zorroa kudeatzen dieten bezeroei. Test honen bidez lortzen den bezero profilarekin, erakundeak gehien komeni den produktua edo zerbitzua gomendatuko du.

Inbertitzeko 5 oinarri

  1. Larrialdi bati aurre egiteko likidezia edukitzea
  2. Helburu argi bat edukitzea
  3. Dibertsifikatzea da inbertsiogile on guztien urrezko arauetako bat. Dibertsifikatzea da inbertsio baten arriskua txikitzeko eta espero diren errentagarritasunak lortzeko modurik onena.
  4. Epe luzerako ikuspegia: balioan inbertitzea, eta ez espekulazio edo zurrumurruetan oinarrituta, errentagarritasun helburuak epe luzean jarrita.
  5. Gardentasuna: inbertsio estrategietarako, merkatu antolatuetan negoziatutako produktu ez-konplexu eta gardenak aukeratzea.

Hainbat azterlanek frogatzen dutenez, merkatuaren portaera aurresaten ahaleginduz gero, inbertsiogileak gehiagotan egiten du kale, asmatu baino (Dalbar txostena). Hola jardutea ez dela ona jakin arren, beldurrak nahiz euforiak halako erabakiak hartzera bultzatzen gaituzte. Halakoak ekiditeko, garbi eduki behar da zein diren inbertsio helburuak, eta gure aurrezkiak zentzuz kudeatzen lagunduko digun finantza aholkulari profesional batengan konfiantza jarri.

Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Hori dela eta, kontratazio bat egin aurretik, inbertsio aseguruen eta inbertsio funtsen ezaugarriak ezagutzea gomendatzen dizugu; hola, zure etorkizuna zure inbertsio profilera ondoen egokitzen den eran planifikatzen lagunduko dizugu.

Aseguruen Zuzendaritza Orokorra arduratzen da aseguru konpainiak kontrolatu eta ikuskatzeaz, eta Aseguruen Zuzendaritza Orokorra, era berean, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dago. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoaren (AKP) jarduera likidatzailearen funtsak babesten ditu bizi-aurrezki aseguruak, eta organo hori Aseguruen Zuzendaritza Orokorraren (AZO) mende dago.

6/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, aseguru pribatuak antolatzeko eta ikuskatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

II. KAPITULUA: Aseguru jarduera gauzatzeko baldintzak
Atala: Finantza bermeak
Artikulua: Hornidura teknikoak.

  • Aseguru erakundeek beren jardueretarako behar adina hornidura tekniko eratu eta mantendu beharko dituzte derrigorrez.
  • Bizi aseguruan, aseguru erakundeak interesdunentzat eskuragarri jarri beharko ditu hornidura teknikoak kalkulatzeko erabilitako oinarri etmetodoak, asegurudunek irabazietan duten partaidetzaren hornidura barne.