Inbertsio funtsak, Unit Linked

Unit Linked inbertsio funtsa, izatez, funtsaren partaide deitzen zaien hainbat pertsonaren ekarpenekin eratutako ondare bat da. Hauek dira ondarea administratzen dutenak: alde batetik, kudeaketaz eta administrazioaz arduratzen den sozietate kudeatzaile bat; bestetik, entitate gordailuzain bat, inbertsioen aurrean tituluak eta eskudirua babesteaz gain, bermatze nahiz zaintza zereginak betetzen dituena.

Funts batean inbertitzean (inbertsio tresna kolektiboa) partaidetza kopuru bat eskuratzen da. Partaidetza horiek likidazio balio bat daukate egunetik egunera, zeina baloratutako ondarearen eta zirkulazioan dabilen partaidetza kopuruaren arteko zatidura baita.

Funtsaren etekina diru bihurtzen da partaidetzak saltzen diren unean, zeren berehalako likidezia emateaz gain, funtsen artean intsuldaketak inolako kosturik gabe egiteko aukera ematen baitu, eta hori partaidearentzat lagungarria da mugikortasunerako, eta merkatuak hala errenta finkoan nola errenta aldakorrean uneoro eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko.

Aseguru konpainiek, beren balio agentzien bitartez, inbertsio funtsak merkaturatzeaz gain, funts kategorien gama zabala eskaintzen dute, eta inbertsiogileen esku jarri.

Honako funts mota hauek bereizten dira:

  • Higigarrietako inbertsio funtsak. Finantza aktiboetan inbertitzen duten inbertsio kolektiboko funtsak dira.
  • Higiezinetako inbertsio funtsak. Inbertsio kolektiboko funts hauek, nagusiki, higiezinetan inbertitzen dute, higiezinok alokairu bidez ustiatzeko. Funts hauek, jeneralean, ez dira finantza funtsak bezain likidoak.

Higigarrietako inbertsio funtsak, era berean, hainbat motatakoak izan daitezke:

  • Arruntak, zeinak nagusiki errenta finkoan, errenta aldakorrean edota eratorrietan inbertitzen baitute.
  • Funtsetakoak, zeinak nagusiki beste inbertsio funts batzuetan inbertitzen baitute.
  • Menpeko funtsak, zeinak inbertsio funts bakarrean inbertitzen baitute.
  • Indize funtsak, zeintzuen inbertsio politikaren bidez, indize jakin baten erreplika egiten baita.
  • Funts kotizatuak, zeinak balioen burtsetan negoziatzen baitira –eta hori dute bereizgarri–; esaterako, akzioak.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (BMBN) otsailaren 4ko 1/2009 Zirkularrak –zeina otsailaren 4ko BOEn argitaratu baitzen– Inbertsio Kolektiboko Funtsen (IKF) kategoria berriak ezarri zituen beren inbertsio bokazioaren arabera. Ondoren, horietako bakoitzarentzat zehaztutako irizpideak deskribatuko dira.

  • Errenta finkoko inbertsio funtsak, Euro
  • Errenta finkoko inbertsio funtsak, nazioartea
  • Errenta finko mistoko inbertsio funtsak, Euro
  • Errenta aldakor mistoko inbertsio funtsak, Euro
  • Errenta aldakorreko inbertsio funtsak, Euro
  • Errenta aldakorreko inbertsio funtsak, nazioartea
  • Inbertsio funts globalak
  • Errendimendu aldakorreko inbertsio funts bermatuak
  • Errendimendu finkoko inbertsio funts bermatuak

Inbertsio funtsak zergak ordaintzetik salbuetsita daude dirua itzultzen denera arte. Dirua itzultzeko unean, PFEZren konturako atxikipen bat aplikatuko da lortzen diren gainbalioetan, indarreko araudi fiskalaren arabera (%19, %19,5 edo %20ko atxikipena PFEZren kontura 2015ean salmenta unearen arabera), aurrezki produktu guztiekin gertatzen den bezala.

Partaidetzen itzulketan lortutako errendimendu positiboak eta negatiboak ondarezko irabazitzat eta galeratzat jotzen dira. Urtebetetik beherako sorrera aldia daukaten irabazi eta galerak, zerga oinarri orokorrean integratzen dira. Sorrera aldia urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, aurrezkiaren zerga oinarrian integratzen dira.

UNIT LINKED

Bizi aseguru baten kontratua kontu unitatetan. Berehalako likidezia duten inbertsio funtsetan interesa edukiz gero, Unit Linked delakoa soluzio ezin hobea duzu zure ondarea epe ertain-luzera eratzeko; horretarako, nazioko eta nazioarteko finantza merkatuetako errentagarritasunetan parte hartuko duzu inbertsioaren bidez.

Unit Linked bizi asegurua bereziki aproposa da inbertsioaren arriskua beren gain hartuz errentagarritasunik handiena lortu nahi duten pertsonentzat.

Inbertsio funts bakoitzak arrisku/errentagarritasun profil desberdina dauka, eta horrek aukera ematen du inbertsioa dena delako arriskuarekiko aldez aurretiko jarrerara, zure inbertsio profilera eta errentagarritasun itxaropenera egokitzeko.

  • Heriotza bermea. Polizaren balioari gehitutako kapitala.
  • Inbertsioa osorik edo partzialki eta edonoiz erabilgarri. Likidezia hasieratik, finantza aktiboak merkatuan duen balioaren arabera.
  • Mugikortasuna inbertsio funtsen hautaketan, libreki, gastu barik eta inpaktu fiskal barik.

Modalitateak

Unit Linked aseguruen bi mota bereizten dira.

  • Unit linked. Kudeaketa babestua.
    Errentagarritasuna eta bermea konbinatzen dituzten bizi aseguruen belaunaldi berri bat. Bizi aseguru baten kontratua da, kontu unitatetan. Nota egituratuei lotutako inbertsio bat da, mugaeguneratzean kapitala babesten duena. Nazioarteko merkatu nagusietan inbertitzen du, inbertsioan errentagarritasuna lortuz eta kapitala aseguratuta. Merkatuetan gertatzen dena gertatzen dela, kapitalaren %100 bermaturik egongo da bermealdiaren amaieran. Produktu honen helburua finantza merkatuaren irabazi potentzialak aprobetxatzea da, kontratuaren amaieran kapital osoa bermatuz.
  • Unit linked. Kudeaketa dinamikoa.​
    Inbertsio funtsen dibertsitateari loturiko inbertsio bat da, non kapitala modu dinamikoan kudea daitekeen, uneoro funtsik erakargarrienak hautatuz, arrisku profilaren arabera erabat pertsonalizatuta dagoen zorro baten bitartez. Gainera, funts malguek handitu nahiz txikitu egiten dute arrisku aktiboekiko esposizioa, merkatuen baldintzen eta etorkizunera begirako aukeren arabera. Arriskua kontrolatzeko mekanismo bat da, uneoro, merkatuaren mugimenduen arabera, funtsen saskiarekiko esposizioa doitzeko aukera ematen duena.
  • Gainera, modalitate honen barruan, aseguru konpainia batzuek zera eskaintzen dute:
    • Gainbalioen kontsolidazioa. Saskietako edota zorroetako irabaziak zorro bermatu batera intsuldatzea, irabaziak kontsolidatuz.
    • Galeren muga (stop loss). Norberak aukera dauka galera koiunturalari zer muga jarri hautatzeko, burtsa ezegonkor egonez gero.

Fiskalitatea

Asegurudunak bizirik iraunez gero

Lortutako irabaziak, kapital higigarriaren etekintzat jotzen dira; hori dela eta, zure kapitala eta irabaziak eskuratzea erabakitzen duzunean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako atxikipena egingo du aseguruak. Indarreko legeriaren arabera, sortutako irabazien %19koa izango da atxikipena.

Unit Linked izeneko finantza produktuek, berez, honako hauek batzen dituzte: alde batetik, bizi aseguruen abantaila fiskalak, eta, bestetik, inbertsiorako helburu dituen inbertsio funtsek nahiz balio zorroek ematen duten likidezia.

Hainbat azterlanek frogatu dutenez, merkatuaren portaera aurresaten ahaleginduz gero, inbertsiogileak gehiagotan egiten du kale, asmatu baino (Dalbar txostena). Hola jardutea ez dela ona jakin arren, beldurrak nahiz euforiak halako erabakiak hartzera bultzatzen gaituzte. Halakoak ekiditeko, garbi eduki behar da zein diren inbertsio helburuak, eta gure aurrezkiak zentzuz kudeatzen lagunduko digun finantza aholkulari profesional batengan konfiantza jarri.

Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Hori dela eta, kontratazio bat egin aurretik, inbertsio aseguruen ezaugarriak ezagutzea gomendatzen dizugu, eta, hola, zure etorkizuna zure inbertsio profilera ondoen egokitzen den eran planifikatzen lagunduko dizugu.