Autokarabanak eta karabanak

Goza ezazu kanpinaz eta autokarabana bidaiez.

Aseguru bat edukitzeak lasaitasunez bidaiatzeko aukera ematen dizu, errepidean ezbeharren bat edo ustekabekoren bat gertatuz gero ere berme batzuk izango dituzula jakinda. Zure lasaitasunerako, bidaiatzean aseguruaren dokumentazioa beti eskura edukitzea gomendatzen dizugu. Hala, bidaiaz gozatzeaz baino ez zara arduratuko.

Autokarabanak

Hirugarrenentzako oinarrizkoa

  • Nahitaezko eta borondatezko erantzukizun zibila (SSO eta SSV)
  • Defentsa juridikoa eta zirkulazio gertaerengatiko kalteen erreklamazioa
  • Bidaiariak
  • Bidaiako laguntza
  • Beiren haustura

Hirugarrenentzako zabala

Hirugarrenentzako oinarrizkoa, hauekin batera:

  • Lapurreta.
  • Sutea eta naturako fenomenoak.

Arrisku orotakoa

Hirugarrenentzako aseguru zabalaren estaldura guztiak eta autokarabanan izan ditzakezun kalteak barne hartzen ditu.

Karabanak

Atoian eramatekoak eta modulu finkoak.

  • Sutea, leherketa, soinu uhinak, tximista, bandalismoa, lurreko ibilgailuen talka edo inpaktua, fenomeno atmosferikoak (euria, haizea, txingorra eta elurra) eta gainezka egindako urak.
  • Suteak itzaltzea, ondasunak salbatzea, hondakinak kentzea…  (sute edo uholde kasuan).
  • Aseguratutako ondasunen lapurreta eta espoliazioa
  • Kristalen apurketa
  • Karabanak (geldi dagoela) hirugarrenei eragindako kalteak
  • Erantzukizun zibila karabanaren edo moduluaren jabe nahiz erabiltzaile gisa.
  • Fidantza judizialen eraketa.
  • Kalteen erreklamazioa.

750 kg-tik gorako karabana baten jabea bazara edo halako bat eskuratu nahi baduzu, asegura ezazu lasai eta legea betez zirkulatzeko pentsatutako nahitaezko estaldurekin.

Goienan aholku emango dizugu zure behar partikularretara ondoen egokitzen diren estaldurei buruz, eta jakinaraziko dizugu zein konpainiak eskaintzen duen aseguru on bat halako arriskuei dagokienez.