Negozio arlo espezializatua: bizia, aurrezkia eta inbertsioa

Gero eta espezializatuago bizi, aurrezki eta inbertsio arloan.

Zer hartu behar dut kontuan finantza produkturik onena aukeratzeko? Inbertsio profila, fiskalitatea, likidezia, merkatuen egoera, koiuntura ekonomikoa…

Zergatik murriztu daiteke pentsioaren zenbatekoa datozen urteetan? Zer bilakaera izango du gure egungo pentsio sistemak?

Non inbertituko dut nire dirua? Burtsan, errenta finkoan, inbertsio funtsetan? Espekulazioa. Inbertsioa. Aurrezpena.

Zein dira kreditu kalifikazioaren eskalan arrisku txikiena daukaten produktuak?

Zer produktu interesatzen zait fiskalki?

Aseguru merkatuaren negozio arlo honetan daukagun esperientziari esker, aholkularitza aditu eta espezializatua eskaini dezakegu gure bezeroen aseguramendu, aurrezpen eta inbertsio premiei soluzioa emateko.

Aurrezkiekin loturiko soluzioek produktuen ezagutza eta espezializazio maila altua eskatzen dute. Etorkizuna planifikatzeko soluziorik onena aukeratzea egoerak eta beharrek baldintzatzen dute; batzuetan, beldurrak, euforiak eta informazio faltak erabaki okerrak hartzera bultzatzen gaituzte. Halakoak ekidingo baditugu, gure aurrezkiak zentzuz kudeatzen lagunduko digun finantza aholkulari profesional batengan jarri beharko dugu konfiantza.

Goienan, gure inbertsio aholkularitzak oinarrizko bost printzipio hauek dauzka:

  1. Larrialdi bati aurre egiteko likidezia edukitzea.
  2. Helburu argi bat edukitzea.
  3. Dibertsifikatzea; horra hor inbertsiogile on guztien urrezko arau bat. Dibertsifikatzea da inbertsio baten arriskua txikitzeko eta espero diren errentagarritasunak lortzeko modurik onena.
  4. Epe luzerako ikuspegia: balioan inbertitzea, eta ez espekulazio edo zurrumurruetan oinarrituta, errentagarritasun helburuak epe luzean jarrita.
  5. Gardentasuna: inbertsio estrategietarako, merkatu antolatuetan negoziatutako produktu ez-konplexu eta gardenak aukeratzea.

Zure etorkizuna planifikatzen lagunduko dizugu…