Errenten aseguruaren helburu nagusia zera da: asegurudunek sarrera finko eta bermatuak edukitzea sarrerok gehien behar dituztenean. Izan ere, posible da kapital zehatz bat eraldatu eta aldi baterako edo betirako errenta bihurtzea, bezeroaren bizi kalitatea maila ekonomiko handiago baten bidez hobetuz. Era berean, errenten aseguruak aukera bikaina dira zergetan ordaindu beharrekoari dagokionez, eta errentagarritasun total altuagoa daukate, zeren eta beren salbuespen fiskalen ondorioz, kontratatutako errenta ia-ia garbia da, jasotzen denean.

Zure etorkizunean pentsatuz

Errenten aseguruak, berez, aurrezki batzuk dauzkaten eta aurrezkiok arriskurik hartu gabe errentagarri bihurtu nahi dituzten pertsonei zuzenduta daude, hala nola erretiratuei edo erretirotik gertu daudenei, modu diferituan jasotzeko, dela hileko sarrerak handituz dela erretiro pentsioa osatuz.

Halaber, ezkontidearen eta seme-alaben herentzia planifikatzera zuzenduta egon daitezke, edo mendekotasun egoera baten ondoriozko gastuak etengabe ordaintzera (egoitzak, etxez etxeko laguntza, zaintzaile eta tratamendu espezializatuak, medikazioa, etab.), zergen ordainketan salbuespen fiskal ezin mesedegarriago eta ezin hobeei onura ateraz (pentsio plan batetik, aseguratutako aurreikuspen plan batetik edo Euskadiko borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde batetik datozen errentak salbuetsiz, aipatutako horiek fiskalitate eta tipologia desberdinekoak baitira, zergak ordaintzeari dagokionez, lan errendimendu gisa ordaindu behar dira eta).

Bizi-aurrezki aseguru honek bi berme dauzka aldi berean: zenbateko bermatu eta konstanteko errenta bat bezeroa bizirik dagoen bitartean, eta aseguruduna hiltzen den unean onuradunak jasotzen duen kapital bat.

Produktu malgua da, bezeroak nahi duen indemnizazioa aukera dezakeelako heriotza kasuarentzat, pertsona bakoitzaren eta haren familia unitatearen beharretara egokituz. Hala, asegurudunak bi aukera hauek izango ditu: edo bere errentaren errentagarritasuna optimizatu heriotza kapital txikiago baten truke, edo alderantzizko aukera, bere polizan onuradunik baldin badago. Jarritako kapitalaren zati bat edo kapital osoa aseguratu ahalko duzu zure gertukoentzat.

Heriotza estaldura izan daiteke %70, %80, %90, %100 eta are %105ekoa ere, jarritako prima bakarrarekiko, edo kontsumitu gabeko prima bakarraren itzulketa.

Erreskatearen aukera. Zure poliza, kontratatutako modalitatearen arabera erreskatatu ahalko duzu, kontuan hartuta, modalitate horren arabera, erreskatearen balioa bi gauza hauek baldintzatuko dutela: kontratazioaren unean aukeratutako heriotza kapitalaren aukerak, eta polizari atxikitako aktiboen kopuruak, une berean. Erreskate aurreratuak berekin dakar aseguru erakundeak saldu behar izatea errenten aseguruaren errentagarritasun bermatuari eusten dioten inbertsio atxikiak, eta baliteke galerekin saldu behar izatea; kasu horretan, galerok bezeroari pasatzen zaizkio.

Errebertsioa: aukera honen bidez, asegurudun nagusia hilez gero, beste pertsona batek jarraitzen du errenta kobratzen. Bi titularrentzat kontratatzeko aukera hor dago. Kasu honetan, bietako bat bizirik dagoen bitartean ordainduko da hileko errenta.

Zatikapena: hilero, hiru hilero, sei hilero edo urtero jaso beharreko errenta bermatuaren zenbatekoa asegurudunaren adinaren arabera, interes tasaren berme epearen arabera eta aukeratutako heriotza estalduraren arabera zehazten da.

Geroramendua: poliza kontratatzen denetik hasita, errentarik kobratu gabe igarotzen diren urteen kopuru osoa. Gutxienez urtebetekoa izan behar du.

Biziarteko errentak

Goza ezazu bizi guztirako hileko errenta bermatu batez merkatuaren gorabeheren eraginik jasan gabe. Bizi guztian, aldizkako diru kopuru bat jasotzean datza. Errenta hau, berez, ordainketa bakar gisa egiten den inbertsio baten bidez eratzen da, errenta kontratua formalizatzen den unean.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, biziarteko errenta bat kontratatzeak abantaila erantsiak dauzka 65 urtetik gorakoentzat. Erreforma fiskalaren bidez sartutako neurri gisa, adin horretatik gorako pertsona batek ondarea saltzen duenean (ohiko etxebizitza, inbertsio funtsak edo akzioak), sortzen diren irabazi guztiak Errenta Zergatik salbuetsita geldituko dira, baldin eta ondarezko irabazi horrekin aseguratutako biziarteko errenta bat eratzen bada. Biziarteko errenta 6 hilabete igaro aurretik kontratatu beharko da, gehienez ere 240.000 eurorekin. Dena den, muga hori gaindituz gero, hau da, salmentaren bidez diru gehiago eskuratuz gero, diferentziak PFEZa ordainduko du.

Neurri berri honi esker, 65 urtetik gorakoek ez dute ordaindu behar izango salmentarekin eskuratutako gainbalioagatik, baldin eta diru hori biziarteko errentako finantza tresna batean berrinbertitzen badute. Pertsona hori hildakoan, kobratutakoaren eta gordailuan jarritakoaren arteko aldea haren oinordekoek jasoko dute.

Aldi baterako errentak

Epealdi jakin baterako sarrera osagarriak bakarrik behar dituzten pertsonentzat pentsatutako soluzioa. Urte batzuetarako errenta aseguratua ematen da, eta asegurudunak, bizirik dagoen bitartean eta kontratua mugaeguneratu bitartean, diru kopuru bat jasotzen du aldizka.

Errenta hau, berez, ordainketa bakar gisa egiten den inbertsio baten bidez eratzen da, errenta kontratua formalizatzen den unean.

Zehaztu daiteke asegurudun bat edo bi ezarriko diren, bai eta heriotza kasuan onuradunak jaso beharreko errentaren errebertsio portzentajea ere.

Jarritako primaren itzulketa mugaegunera iristean: aldi baterako errenta aseguruek baino ezin dezakete aukera hau eskaini. Kontua da sortutako eta mugaeguneratutako errentagarritasuna bakarrik ordaintzea bezeroari aldizkako errenta gisara, eta jarritako prima biziraupen kapital gisara itzultzea, geroratutako kapital gisara, halako eran non bezeroak nahi duen aurrezki produktuan edo inbertsioan berrinbertitu ahalko baitu kapital hori.

Aldi baterako errentaren tratamendu fiskala ere oso onuragarria da, errenta gehiago kobratzeko eta zerga gutxiago ordaintzeko. Eta errenta kontratatzean zenbat eta adinez nagusiagoa izan, orduan eta zerga gutxiago ordaindu behar.

Fiskalitate bikaina. Jasotako biziarteko errentak

Inbertsio segurua da, errentagarritasun optimoa izango duzu finantza eta zerga arloetan, bereziki 70 urtetik gorakoa bazara, zeren eta jasotako errentaren portzentaje bategatik bakarrik ordaintzen dira zergak kapital higigarriaren errendimendu gisa, baldin eta erreskatatzen ez bada.

Portzentaje hori kontratazioaren unean daukazun adinaren arabera zehaztuko da, eta beti berdina izango da errenta jasotzen duzun aldi osoan zehar, eskala honi jarraituz:

2016. urterako
Errenta jasotzailearen adina Zerga ordainketaren %, kapital higigarriaren
errendimendu gisa (KHE)
Benetako zerga ordainketaren % errendimenduarekiko
%19, lehen 6.000 euroak %21, 6.001etik 50.000 eurora bitartean %23, 50.001 eurotik aurrera
40 urtetik behera %40 %7,60 %8,40 %9,20
40 eta 49 urte bitartean %35 %6,65 %7,35 %8,05
50 eta 59 urte bitartean %28 %5,32 %5,88 %6,44
60 eta 65 urte bitartean %24 %4,56 %5,04 %5,5
66 eta 69 urte bitartean %20 %3,80 %4,20 %4,60
70 urtetik gora %8 %1,52 %1,68 %1,84

Kalkulatutako kapital higigarriaren errendimenduari, unean uneko indarreko atxikipen tasa aplikatuko zaio.

Aldeko fiskalitatea. Jasotako aldi baterako errentak

 

2016. urterako
Errentaren iraupena Zerga ordainketaren %, kapital higigarriaren
errendimendu gisa (KHE)
Benetako zerga ordainketaren % errendimenduarekiko
%19, lehen 6.000 euroak %21, 6.001etik 50.000 eurora bitartean %23, 50.001 eurotik aurrera
< = 5 urte %12 %2,28 %2,52 %2,76
> 5 urte eta < =10 años %16 %3,04 %3,36 %3,68
> 10 urte eta < = 15 urte %20 %3,8 %4,20 %4,60
> 15 urte %25 %4,75 %5,25 %5,75

Kalkulatutako kapital higigarriaren errendimenduari, unean uneko indarreko atxikipen tasa aplikatuko zaio.

Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Zure etorkizuna planifikatzen lagunduko dizugu.