ELBBA (Epe Luzerako Banakako Bizi Asegurua)
ELBBA (Epe Luzerako Banakako Bizi Asegurua) produktuaren xedea da aurrezki bat eratzea, prestazioaren unea iristen denean kapital gisara jasotzeko, abantaila fiskal bikainekin. Bizi aseguru honekin, errentagarritasun potentziala eta bermea uztartuz inbertitu ahalko duzu, kapital bat sortu eta zure erretiroari nahiz etorkizuneko beharrei erantzute aldera.
Sor ezazu kapital bat zure erretiroan pentsatuz.

ELBBA aseguruak, ekarpen malguak eginez, mugaegunera iritsitakoan oso errentagarritasun erakargarria eskuratzeko aukera ematen du; gainera, errentagarritasun hori hobetu ere egin liteke irabazietan partaidetza lortuz. Edonola ere, mugaegunera iristean jarritako primen %85 bermatzen du; hori guztia inbertsioan inolako arriskurik hartu barik.
Daukaten erakargarritasun nagusia zera da: kapital higigarriaren errendimendu gisa salbuetsirik egongo dira zergak ordaintzetik, baldin eta PFEZren 35/2006 Legearen Erreformarako 26/2014 Legean epe luzerako aurrezki planetarako (ELAP) eskatzen diren baldintzak betetzen badira:
- Gutxienez 5 urte irautea.
- Urtean 5.000 euroko ekarpena gehienez ere.
- Pertsona bera kontratu baten titularra baino ezin da izan.
- Prestazioa zenbateko osoaren kapital gisara jasotzea.
- Mugaeguneratzean, ekarritako primen baturaren %85 gutxienez bermatzea.
- Hartzailea, aseguruduna eta onuraduna pertsona bera izan behar da.
- Interes tasa teknikoa bermatuta.
- Heriotza kasuan, kapital gehigarria barne.
- Aldizkako primak modu sistematikoan, edo prima bakarrak aldi bakar batez kontratatzean. Gainera, baldintza teknikoek horretarako aukerematen badute, aurreztera bideratutako hasierako zenbatekoa aparteko ekarpenen bidez osatu ahalko da. Nolanahi ere, produktu honetarbidera daitekeen gehienezko zenbatekoa urteko 5.000 euro dira.
- Primen ordainketa gelditu egin dezakezu aldi batez (behin lehenengo urteko gutxieneko prima ordaindu ondoren).
- Zure ELBBA beste entitate baten beste edozein ELBBAtara nahiz Epe Luzerako Banakako Aurrezki Kontutara (ELBAK) intsuldatu dezakezu, salbuespen fiskalerako eskubidea galdu barik.
- Mugaeguneratzean, kontratua luzatu egin daiteke une horretan indarrean dauden baldintzen arabera, edo bestela kapitala jaso.
Zure ELBBA beste entitate baten beste edozein ELBBAtara nahiz Epe Luzerako Banakako Aurrezki Kontutara (ELBAK) intsuldatu dezakezu
Malgutasuna: ELBBA produktua zure aurrezpen gaitasunera egokitzen da; daukan malgutasunari esker, aldizkako prima baten bidez egin ahal izango dituzu zure ekarpenak, modu konstantean edo urtero handituz, aparteko ekarpenak eginda, edo aukera biok urteko 5.000 euroko maximora iritsi arte konbinatuz. Gainera, prima ordaintzeko modua aukeratu ahalko duzu, zatikapenagatiko errekargurik gabe.
Errentagarritasuna: aldika bermatutako interes tasak (igoerak aprobetxatu eta beherakadetan mantendu egiten da). Zenbait konpainiak inbertsioaren kudeaketa dinamikoa eskaintzen dute, zure kapitala interes tasa hobetu batez errentagarri egiteko edo irabazietako partaidetzaren bidez.
Likidezia: lehenengo urtea igarota, erreskate partziala edo osoa egiteko aukera hartzen du kontuan.
Fiskalitatea: prestazioa 5 urte bete baino lehen jasoz gero, aurrezkiak sortutako errendimendua ez da zergak ordaintzetik salbuetsiko; kapital higigarriaren errendimendu gisa ordainduko dira zergak.
Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan; hori dela eta, kontratazio bat egin aurretik, aurrezki aseguruen ezaugarriak ezagutzea gomendatzen dizugu, eta, hola, zure etorkizuna zure beharretara ondoen egokitzen den eran planifikatzen lagunduko dizugu.