GOIENA ABANTAILAK

3.500 bezero baino gehiagoren bermea daukagu

Goiena Aseguruak aseguruen artekaritzan diharduen enpresa bat da, bere bezeroei balioa erantsiz eta pertsonak, ondasunak eta ondarea babesteko soluziorik onenen inguruan aholku emanez.

Gure helburua

Pertsonei, profesionalei eta enpresei zuzendutako aholkularitza zerbitzu integralak ematea. Gure bezeroek arriskuei estaldura emateko dituzten premiei soluzio integralak emateaz arduratzen gara, gertuko eta kalitatezko arreta emateko konpromisoa hartuta, etengabeko prestakuntzaren bidez eta teknologia berrietara egokituz.

Gure giza taldearen balioa, esperientzia eta bezeroarekiko gertutasuna dira gure aktibo korporatibo nagusiak.

Balio proposamena

Merkatuen eboluzio azkarrak, lehiakortasun handiak eta gero eta zorrotzagoak diren bezeroen eskakizunek bultzatuta, gure enpresak zerbitzu hurbil eta garden batean oinarritutako estrategia baterantz jo du, negozio arlo desberdinei eta partikularren arriskuei buruzko aholkularitzan espezializatuta.

Gure jardueraren premisa zera da: orain dauzkagun bezeroei eta bezero potentzialei profesionaltasunez aholku ematea, beren beharrak erabat beteko dituzten aseguru planen bidez, merkatuko aukera desberdinen analisia egin ondoren.

Horren guztiaren oinarrian giza talde trebe eta zintzo bat dago. Talde horrek zorrotz betetzen du bai legaltasuna bai gizarte erantzukizuna, eta erabateko konpromisoa hartua dauka bezeroaren gogobetetzearekin, hala arriskuen planteamenduari nola ezbeharraren kudeaketari dagokionez.

Gure balioak

Gertutasuna

Gure balio eskaintza nagusi eta inportanteena da, eta gure identitatearen ezaugarria. Hurbiltasuna eta konfiantza gizon-emakumeen arteko tratuan. Zugandik eta zure familiarengandik gertu gaude.

Espezializazioa

Goi mailako aholkularitza Osasuna, Bizi, Aurrezki eta Inbertsio arloetan.

Osotasuna

Erantzukizuna, gardentasuna eta zintzotasuna.

Independentzia

Gure bezeroen interesak defendatzen ditugu aseguru konpainien nahiz hirugarren erantzuleen aurrean.

Talde lana

Erantzukizun partekatua. Negozio fluxuak eta kolaborazioa sortzen ditugu gestoria administratibo, aholkularitza eta finken administratzaileekin.

Pasioa

Egiten dugun horretan sinesten dugu.