ERANTZUKIZUN ZIBILA

Arlo pribatuko ekintzarik itxuraz garrantzigabeenak ere kalte larrien ekarle izan daitezke hirugarrenentzat, eta horrek ekar dezakeen erreklamazioari ekonomikoki erantzutea zaila izan daiteke partikular batentzat.

Erantzukizun zibila arduratzen da kasu hauetaz.

Erantzukizun zibila bizitzako arlo guztietan dago presente (bizitza pribatua, enpresa edo merkataritza jarduera bat, etab.) eta pertsona orok dauka, legez, hirugarrenei eragindako kalteak konpontzeko betebeharra, tartean errua edo zabarbekeria badago; kalteen artean: kalte materialak, fisikoak eta ekonomikoak. Arlo pribatuko ekintzarik itxuraz garrantzigabeenak ere kalte larrien ekarle izan daitezke hirugarrenentzat, eta horrek ekar dezakeen erreklamazioari ekonomikoki erantzutea zaila izan daiteke partikular batentzat.

Zure jarduera zein den kontuan hartuta, aseguramendu modalitate desberdinak daude.

  • Familiaburua
  • Higiezinen jabea
  • Maizterra
  • Jabekideen komunitatea (urbanizazioak, mankomunitateak, etab.)
  • Ehiza edota arrantza barrutiak
  • Animalien jabea
  • Ganadu jabea
  • Urpekaritza

Bermeak

  • Erantzukizun zibil orokorra
  • Erantzukizun zibil patronala
  • Erantzukizun zibil lokatiboa
  • Erantzukizun zibil subsidiarioa
  • Laguntza juridikoa

Egitez edo ez-egitez besteri kaltea eragiten dionak –tartean errua edo zabarkeria egonik– egindako kaltea konpontzeko betebeharra dauka, indarreko legeen (kode zibilaren 1902. art. eta hurrengoak) eta erruaren nahiz zabarkeriaren ondoriozko betebeharren arabera.