Zertarako bizi aseguru bat? Pentsatu duzu inoiz zer gertatuko litzatekeen hemen egongo ez bazina?

Gauza batzuei ez diegu aurre egin nahi izaten. Bizia gure altxor handiena denez, asegura ezazu zureen lasaitasun ekonomiko eta emozionala, zure proiektuekin eta ordainketa konpromisoekin jarraitzeko estaldura ekonomiko baten bidez. Babes itzazu zure ingurukoak edozein ezustekoren aurrean, dela heriotza, dela ezintasuna edo dela beste edozein arrazoi.

Lortzen horrenbeste kostatu zitzaizun hori arriskuan jarri behar duzu?

Gizarte Segurantzaren prestazioak

Gobernuak prestazioak ematen ditu zurztasun, alarguntasun eta laneko ezintasun kasuetan. Baina prestazio horien bidez, falta den edo gaixorik dagoen pertsonaren soldatari dagokion oinarri arautzailearen ehuneko bat baino ez da estaltzen.

Alarguntasuna

Arau orokorra zera da: oinarri gisa kobratzen duzunaren %52raino. Kasu berezi batzuetan, %70eraino iritsi daiteke. Eta tartean ezkontza bat baino gehiago balego, ehuneko hori zatituko litzateke ezkontide bakoitzarekin bizitzen emandako urteekiko proportzioan.

Zurztasuna

%20 seme edo alaba bakoitzeko, seme edo alaba horiek 18 urte bete arte (22 urte bete arte, baldin eta beren errentak gutxieneko soldata baino txikiagoak badira edo %33ko edo hortik gorako ezintasuna edukiz gero). Kontuan harturik hainbat seme-alaba edukiz gero, alarguntasun pentsioa, seme edo alaba bakoitzeko %20ari batuta, ez dela inoiz oinarri arautzailearen %100 baino gehiago izango.

Ezintasun iraunkor osoa

Zure ohiko lan jarduera betetzeko ezindurik bazaude baina beste jarduera batzuk egin ahal badituzu, %55eraino jasoko duzu, hori baita arau orokorra.

Ezintasun iraunkor absolutua

Lan jarduera oro egiteko ezindurik bazaude, %100eraino jasoko duzu.

Zure familiaren beharrei erantzuteko nahikoa izango dela uste duzu? Zer gertatuko litzateke ezindurik geldituz gero? Seguruenik, orain daukazun ondarea urte askoren eta ahalegin handiaren emaitza da. Ondare hori zure familiak hartuko luke, zu falta izango bazina. Zure hileroko soldata barik, eskuratzen horrenbeste kostatu zitzaizun ondare hori txikituz joango litzateke poliki-poliki. Eta are azkarrago txikituko litzateke, zure gaixotasuna dela-eta etxeko laguntza nahiz zainketa medikoak beharko bazenitu. Diru sarrera gutxiagorekin eta gastu gehiagorekin, zure familiaren bizi mailak okerrera egin lezake denbora gutxian.

Aldi baterako arrisku asegurua

(Aldi baterako urteko aseguru berriztagarria): kontratatzen diren aldi baterako arriskuko bizi aseguru gehienak urtero berritu daitezke. Aseguratzaileak asegurudunaren adin jakin bateraino mugatu ohi du halako aseguruen kontratazioa (65 edo 70 urte); bestalde, kobratu beharreko prima zehazterakoan, aseguruduna erretzailea den, bere jarduera profesionalak berez daukan arriskua norainokoa den eta holako faktoreak hartu ohi ditu kontuan. Jakin behar da bizi aseguruan (aldi baterako urteko aseguru berriztagarria) aseguruaren zenbatekoa handitu egiten dela honako arrazoi hauek direla eta: asegurudunaren adina eta kontratatutako kapitalen errebalorizazio posiblea.

Amortizazioko arrisku asegurua

Mailegu bat kontratatu, zor bat egin edo epekako erosketa bat egin duten pertsonei bereziki zuzenduta dago, pertsona horiek ordainketak egin behar izaten baitituzte aldizka, mugaegun jakin bat iritsi arte. Amortizazio aseguru batekin, zordunak xedatzen du bera behar baino lehenago hilez gero, zorra aseguru konpainiak hartuko duela bere gain. Maileguaren kapitala amortizatu ahala, aseguratutako kapitala proportzio berean murrizten da. Aseguruduna bizirik iristen bada aurreikusitako ordainketa aldiaren amaierara (maileguaren edo zorraren mugaeguna), asegurua ezereztu egingo da.

Badago eragozpen txiki bat: mailegua partzialki amortizatu ahal izanez gero, ezingo da aseguratutako kapital berria beherantz doitu.

Hipotekarekin kontratatzen ditugun bizi aseguru gehienek etxebizitzaren ordainketa baino ez dute estaltzen. Hala, zerbait gertatuko balitzaigu, banketxea babestuta geratuko litzateke.

Baina… ziur gaude guretzat garrantzitsua dena benetan babestuta dagoela?  Benetan uzten dugu bikotekidea edo familia inolako kargarik gabe?

Bizi osorako asegurua

Ez da aldi jakin batera mugatzen, aldi baterako aseguruarekin gertatzen den bezala. Kasu honetan, aseguruaren estaldura asegurudunaren bizialdi osoan dago indarrean. Aseguru iraunkorra da.

Aurrezki edo ‘biziraupeneko’ bizi asegurua

Aseguru honetan ezartzen denez, aseguruduna data jakin batera bizirik iristen bada, aseguratzaileak konpromisoa hartzen du aldi jakin batez kapital edo errenta bat ordaintzeko. Holako aseguruen oinarrian, azken finean, aurrezkiaren filosofia dago.

Mendekotasuneko bizi asegurua

Mendekotasuna esaten zaio pertsona bat bere kabuz moldatzeko gai ez den egoerari. Bizi itxaropena luzatzen ari denez, mendekotasuna duten pertsonen kopurua ere progresiboki ari da hazten; errealitate horri gehitu behar zaio gaixotasunen eta beste desgaitasun nahiz mugatze arrazoi batzuen ondoriozko mendekotasuna. Hori dela eta, mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko laguntzetan oinarrituta dagoen prestazio publikoen sistema bat ezarri dute legeek.

Aseguru honek indemnizazio bat bermatzen du errenta, kapital edo zerbitzu prestazio eran, baldin eta aseguruduna mendekotasun egoeran badago; zalantza barik, soluzio bikaina da epe luzerako babes ekonomiko bat ziurtatzeko.

Oinarrizko eta nahitaezko bermea:

Edozein arrazoirengatiko heriotza.

Berme osagarriak:

Istripuagatiko heriotza: onuradunek aseguratutako kapitalaren bikoitza kobratzen dute.

Zirkulazio istripuagatiko heriotza: onuradunek aseguratutako kapitalaren hirukoitza kobratzen dute.

Ezintasun iraunkor absolutua: edozein lan harreman edo jarduera profesional izateko ezintasuna.

Istripuagatiko ezintasun absolutua: asegurudunak aseguratutako kapitalaren bikoitza kobratzen du.

Zirkulazio istripuagatiko ezintasun absolutua: asegurudunak aseguratutako kapitalaren hirukoitza kobratzen du.

Ezintasun osoa edo profesionala: polizan adierazitako jarduera profesionalean irauteko ezintasuna; hau da, epaile batek irizpena eman eta ohiko lanbiderako –ez ordea beste batzuetarako– ezintasuna adierazi behar du. Estaldura hau bateraezina da ezintasun iraunkor absolutuaren estaldurarekin; bietako bat baino ezin da kontratatu, eta ez biak aldi berean, baina kontuan hartu behar da ezintasunean –osoa izan edo profesionala izan– sartuta dagoela ezintasun iraunkor absolutua.

Gaixotasun larriengatiko aurrerakin edo kapital gehigarria: asegurudunari gaixotasun larri bat diagnostikatzen badiote aurreneko aldiz, eskubidea izango du heriotza kasurako aurreikusitako kapitalaren aurrerakin bat jasotzeko, kontratazioan hautatutako aukeraren arabera. Konpainia guztiak ez datoz bat gaixotasun larrien definizioan; badira halako gaixotasunen tipologia gehiago edo gutxiago estaltzen dituztenak.

Kapital aurrerakina ehorzketa gastuetarako.

Kapital aurrerakina oinordetzen gaineko zerga gastuetarako.

Gaixotasun larri baten kasuan, bigarren iritzi medikoa.

Online testamentua: notario testamentu irekia egiteko behar den laguntza eta bizi testamentuaren gaineko aholkularitza juridikoa bermatzen ditu, asegurudunaren bizitza digitalaren ezabaketa kudeatzeko ardura hartzeaz gainera, heriotza kasuan.

Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Zure babesa planifikatzen lagunduko dizugu.

Abantaila hauek izango dituzu:

  • Estalduraren arabera onuradunak izendatzeko aukera.
  • Estaldura osagarrietako kapitalak heriotza kapitala baino bost aldiz handiagoak izatera iristen dira.
  • 80 urtera arte berritzeko modukoa heriotzan.
  • Bizi aseguruen prestazioek dauzkaten abantaila fiskalak.