OSASUN ASEGURUA
Osasun aseguruak zuretzat baliotsuena dena babesten du: zure eta zure familiaren ongizatea; horretarako, osasun arretarik onena eta medikuarenera zoazenean edo klinika batera sartzen zarenean jasotzea espero duzun tratu pertsonalizatua ziurtatzen dizu.
Pertsona bakoitza desberdina denez, osasun aseguruari esker, zure beharretara ondoen egokitzen den modalitatea aukera dezakezu: koadro mediko bidezko ospitale estaldura eta estaldura anbulatorioa (koordainketarekin edo gabe) eta gastuak itzultzeko aseguruak.
Koadro medikoa
Konpainia bakoitzak itundutako ospitale medikoen eta zentro propioen sare zabal bat izango duzu eskura.
Gastuen itzulketa
Aukera ezazu medikua eta ospitalea munduaren edozein lekutan. Erabateko askatasuna izango duzu une bakoitzean behar duzun osasun arloko profesionala edo ospitalea aukeratzeko, eta gerora, zehaztutako mugen arabera, egindako gastuen portzentaje bat berreskuratuko duzu.
Estaldurak eta oinarrizko zerbitzuak
- Lehen mailako arretako medikuntza, medikuntza orokorra, pediatria, erizaintza zerbitzuak, larrialdiak, etab.
- Espezialitate mediko guztietarako sarbidea, murrizketarik gabe: kardiologia, dermatologia, endokrinologia, traumatologia, ginekologia, oftalmologia, onkologia, psikiatria, etab.
- Ospitaleratzea.
- Ebakuntza kirurgikoak, ospitaleratzearekin edo gabe.
- Proba diagnostikoak: analisi klinikoak, ekografiak, erradiografiak, erresonantzia magnetikoak, endoskopiak, eskanerra, etab.
- Errehabilitazio eta fisioterapia saioak, tratamendu onkologikoak, arnas terapiak, logofoniatriako saioak, litotrizia, erradioterapia, transplanteak, protesiak, etab.
- Orientazio mediko eta pediatrikoko zerbitzuak. Nutrizio orientazioa.
- Laguntza psikologikoa
Estaldura eta zerbitzu osagarriak
Hortz estaldura: hortz zainketa medikoak lehenengo egunetik, dohaineko zerbitzuekin eta zerbitzu itunduekin, Espainiako lurralde osoan barreiaturik dagoen mediku koadro zabal baten bitartez.
Ospitaleratzeagatiko subsidioa: ospitaleratuta egoteagatik zure bizi kalitatea murrizten bada, eguneroko indemnizazioa jasoko duzu.
Medikuntza alternatiborako estaldura: zuk aukeratutako profesionalarengana joateko aukera izan dezazun eta diru itzulketen onuradun izan zaitezen homeopatia, akupuntura, osteopatia eta kiropraktikan.
Farmaziarako estaldura: medikamentuak merkeago eduki ditzazun.
Optikarako estaldura: laguntza izan dezazun optikako materialek, ukipen lente graduatuek eta kristal graduatuek dakartzaten gastuetan.
Bigarren iritzi medikoa: nazioartean ospetsu diren espezialistek kudeatua.
Prebentziozko medikuntza zerbitzuak, hala nola azterketa ginekologikoa, aho garbiketa eta azterketa medikoa, eta bularreko minbiziaren, urologikoaren eta kolonekoaren diagnostiko goiztiarra, besteak beste.
Laguntza bidezko ugalketa: ugalkortasun azterketa, in vitro ernalketa eta intseminazio artifiziala.
Zilbor hesteko zelulen kriokontserbazioa.
Elikadura nahasmenduengatiko ospitaleratzeak: anorexia, bulimia, etab.
Mediku gastuen estaldura trafikoko eta laneko istripu kasuetan.
Azken berrikuntza teknologikoak: OTA, DMD, PET OTA, 3Dko mamografia, ekoendoskopia, etab.
Psikologiako kontsulta, psikiatra batek aginduta.
Bidaiako laguntza.
Asistentzia hitzordu lasterra emateko konpromisoa.
Idatzizko konpromisoa, lehenengo egunetik hasita, zure osasun poliza ez deuseztatzeko, zuk ez baduzu nahi (zure adina edota gastu sanitarioa gorabehera).
Munduko ospitale publiko eta pribatu on eta ospetsuenetarako sarbidea.
Konpainia batzuek lehenengo egunetik sartzen dute ume jaioberria edo adoptatua,gabealdirik eta aurrexistentziarik gabe, lehen 30 egunetarako estaldura bermatuta; baldin eta aldi horretan bertan jakinarazten bada, aitak edo amak 8 hilabeteko antzinatasuna badauka eta erditzea baimendutako ospitale batean izan bada.
Laguntzailearentzako mantenu osoa kirurgian eta erditzean.