GIDABAIMENA KENTZEAGATIKO ASEGURUA

Gaur egun, uneoro gidabaimena erabilgarri izatea beharrezkoa da eguneroko bizimodurako: lanera joateko, aisialdirako edo edozein ezustekotarako. Aseguru hau autoak eta bestelako ibilgailuak gidatzeko baimena kentzeak edo puntuak galtzeak eragindako kalte ekonomikoa saihesteko pentsatuta dago.

Gidabaimena beti erabilgarri.

Izenduna

Lanerako edo ohiko desplazamenduetarako ibilgailu bat baino gehiago erabiltzen baduzu, aukera ezazu modalitate hau eta beti edukiko duzu estaldura, edozein ibilgailu gidatzen duzula ere.

Matrikula (eramailearentzat)

Zure familian edo enpresan baldin badago pertsona batek baino gehiagok erabili ohi duzuen automobil bat, ibilgailu hori aseguratzea komeni zaizu, hala eginez gero gidari guztien gidabaimena babestuko dugu eta.

Itundutako hileko subsidioaz gain, aparteko zerbitzu hauek eskuratuko dituzu:

  • Birziklatze ikastarorako eta gidabaimena ateratzeko egin behar diren gastuetarako diru laguntza.
  • Puntuak berreskuratzeko ikastarorako diru laguntza
  • Puntu bidezko gidabaimenak indarrean egoteari uzten dionean eta Legeak ezarritako erreferentziazko aldirako “etenda” geratzen denean kontratatutako zenbatekoa ordaintzeko.
  • Defentsa juridikoa (abokatuaren eta prokuradorearen gastuak eta ordainsariak ordaintzea polizan zehaztutako mugaraino), eta, puntuen galera ekar dezaketen zigorretan, administrazioarekiko auzi errekurtsorako aukera.
  • Ibilgailuaren immobilizazioa: une zailetan, zerbitzu honen bidez, aginpidea duenak ibilgailua immobilizatzen badizu alkoholemiako kontrol batean, taxi bat bidaliko zaizu zeuk esaten diozun lekura eraman zaitzan.

Hileko indemnizazio baten kobraketa bermatzen da, hauetarako:

  • Edozein baimen motatarako.
  • Edozein ibilgailu motatarako.
  • Ibilgailuaren edozein erabileratarako: partikularra edo profesionala.