Goiena taldea

Goiena Aseguru Artekaritza 2003. urtean sortu zuen zure zerbitzura jarriko den eta aseguruen merkatuan esperientzia handia daukan talde batek.  Gure langileak, arlo honetan, gero eta adituagoak, espezializatuagoak eta erabakiak hartzeko prestuagoak direnez, bezeroen zorro handi eta askotariko bat ari gara sendotzen. Aseguruen inguruko zerbitzu profesionalak lantzen ditugu erabiltzaile eta enpresei zuzenduta, eta bulego desberdinetan dihardugu, kolaboratzaileen sare zabal eta bikain baten babesarekin.

 

 

Violeta Blanco Bejarano

Administrazioa / Bezeroarentzako arreta

Oso eroso sentitzen naiz neure larruan, naizena naizelako, garena garelako.  Konprometitua eta solidarioa, beti laguntzeko prest, baina adi!, ez edozein modutan. Serie on bat, rock kontzertu on bat, seme-alabak zoriontsu ikusi… zer gehiago eska daiteke? Badakit, rock and roll gehiago!

Mikel Madinabeitia Arando

Zuzendaritza komertziala

Gertukoa, detailezalea, lagunartekoa eta gogotsua, aurrez aurreko harremanetan sinesten dut.  Ipurterrea naiz izatez, beti darabiltzat proiektu berriak buruan eta patuak eramaten nauen lekuetara bidaiatzen dut… jakina, motoan eta lagun koadrila on baten konpainian; ahal bada, noski.  A, mesedez, telefonoz, beharrezkoa baino ez!

Juanjo Madinabeitia Arando

Gerentzia

Proiektu handi bati ekiteko, ausardia behar da; amaitzeko, ilusioa eta pertseberantzia.  Bidean, bidegabekeriek eta zailtasun arbitrarioek amorrarazten naute. Samurrena, gauzak erraz, eskuragarri eta denontzako ulergarri egitea da baina!  Tira, behintzat ahalegina egin behar da, bilatu eta jateko onddo erakargarri bat ez dagoen bitartean, jakina…

Jose Ignacio Rodríguez Calvilla

Zuzendaritza teknikoa

Izan naiteke dibertigarria, alaia, harroa, kementsua, baikorra.  Baina tira, ez diot mihiari eutsiko sentitzen dudana esateko, akats asko daukat, bertuteren bat ere bai, barkamena eskatzen dut benetan merezi duenean; bestela, jai.  Erronka handiek liluratzen naute… mugak non dauden jakin, baina beti muga horiek gaindituz.

estrella_zaldibar

Estrella Zaldibar Roldán

Merkataritza aholkularia

Datorrena datorrela, bizitzan zalapartarik gabe joaten saiatzen naiz, estutasunik gabe eta konplexurik gabe, adinak ematen digun eskarmentuarekin. Lagun arteko poteo bat, familiak eskaintzen didan harmonia eta Floridako Abesbatzarekin edo Amalur Abesbatzarekin egiten ditudan entsegu eta emanaldiak dira asko estimatzen ditudan gauzak. Atsegina naiz jendearekin eta, ahal denean, bidaiaria. Eta ezin denean, paseo batekin konformartu behar! Labur esanda, bizitzak eta astialdiak eskaintzen dizkigun une txiki eta handi horietaz gozatzen dut.

Alberto Ortega Anlló

Enpresa zuzendaritza

Gehien maite dudan kirolak nigan utzi duen arrastoarekin eta lortu dudan guztiarekin harro, ohituta nago erronkei eta presioari aurre egitera, nire bezeroekin batera borrokatu eta ahal dudan guztia ematera; maite ditut balioak eta leialtasuna, eta egiten dudan horretan sinesten dudalako lortzen ditut nire helburuak.  Eta, hori gertatzen den bitartean, jatordu gozo bat prestatzen dut nire familia eta lagunentzat, eta bizitzaren plazer txikiez gozatzen dut…

nerea_atxa

Nerea Atxa Abetxuko

Administrazioa / Bezeroarentzako arreta

Nire ordenagailuko pantailari itsatsita ez nagoenean, seme-alabekin eta familiarekin gozatzen dut, ahal bada mendian, urpekaritzan edo, besterik gabe, liburu on bat irakurtzen. Ez diezadatela kendu ostiraleko kafea adiskideekin, arren! Lanarekiko konprometitua, sentibera, zuhurra eta baikorra, baina lehenik eta behin pertsona ona izaten ahalegintzen naiz. Zertarako haserretu?, lasai biziz gero gure osasunak eskertuko du! baina ahotsa altxatu behar bada… ezustekorik ez, mesedez.

julen_madinabeitia

Julen Madinabeitia Serrato

Administrazioa / Bezeroarentzako arreta

Azkenean heldu da gure enpresak beha zuen bizigarria! Honez gero, agure hauek egur pixka bat behar zuten-eta. Hori bai, beti prest  guztiengandik ikasteko. Jakin badakit bide luzea dagoela egiteko, ausardiaz eta freskotasuna galdu gabe. Beti moldatzeko gaitasunarekin. Bide horretan, nire lagun leialak: gitarra, adiskideak, garagardo batzuk, musika ona… Eta, zergatik ez, motor-puska bat!

Sandra Martin Sillero

Administrazioa / Bezeroarentzako arreta

Irribarre batekin edozein lekutara irits gaitezke! Alaia, irribarretsua, etxekoa eta atsegina; nire sustraiak maite
dituen pertsona, bizitzari irribarre egiten saiatzen dena, bizitzak ere irribarre egin diezadana. Irakurketa eta eskulanak nire distrakzioa eta denbora-pasa dira. Nire pasioa: dantza. Gozatzeko eta lasaitzeko elixir ederra! Gozatzeko edabe bikaina! Egin diezaiogun irribarre bizitzari…