Zergatik artekaritza bat?

Aseguruen sektoreak berebiziko garrantzia duen rola betetzen du herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoan. Gaur egun badago 5.000 profesionalek osatutako kolektibo bat asegurudunei beren aseguru kontratuen gaineko kontu guztietan laguntzen diharduena. Aseguru artekaritzen negozioak ikaragarrizko garrantzia dauka aseguruen industriaren barruan.

GOIENA Aseguru Artekaritza, SL sozietatearen Identifikazio Fiskaleko Kodea B20805347 da. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 2019. Liburukian, 8. Sekzioan, 1. Inskripzioan, SS-22082 Orrian, 152. Folioan, J-2714 baimen gakoarekin Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorreko Aseguru artekari eta Artekaritzen Erregistro Berezian inskribatuta dago, eta aseguru artekaritzaren barruan legeriak xedatzen duen kategoria profesionaletako bat ordezkatzen du, zeinaren misioa konpainien eta aseguru hartzaileen artean bitartekaritza lanak egitea baita, gidari espezializatu gisa, eskaintzaren eta eskaeraren mundu konplexuaren erdian.

Legeak ahalmena ematen dio aseguru artekariari edo artekaritzari bere bezeroa konpainiaren aurrean ordezkatzeko, aseguru erakundeekiko afekziorik ekar lezakeen lotura edo seinalerik batere ez edukitzera behartzeaz gainera.  Beraz, aholkulari inpartzial eta independentea da, eta aseguruduna, berriz, artekariaren ezagutza eta zerbitzuen onuraduna.

GOIENA Aseguru Artekaritza aseguruen artekaritzako kide anitzeko sozietate bat da, eta 72645 zenbakia dauka. Goienak aseguruen artekari elkargoek sustatzen dituzten profesionaltasunaren eta praktika onen printzipioei jarraitzen die.  Praktika on hori bermatzeko, Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoaren Euskal Kontseiluak, EAEko Aseguru Artekarien Kontseiluarekin koordinatuta, zerbitzu hau ahalbidetzen du: Bezeroen Arretarako Departamentua eta Bezeroaren Defendatzailea Aseguru Artekari eta Artekaritza kolegiatuetarako.  Bezeroen Arretarako Zerbitzuak aseguru artekaritza honek ematen duen zerbitzuaren inguruko kexa eta erreklamazioei erantzuten die, erreklamaziook aurkezten diren egunetik zenbatzen hasi eta gehienez ere bi hilabeteko epean. Bezeroa ez bada ebazpenarekin gustura geratzen, Aseguratuaren Defentsarako Mandatariarengana jo dezake; horretarako, gure aseguru artekaritzako Bezeroen Arretarako Zerbitzuan idatzizko kexa edo erreklamazio bat egin izana egiaztatu beharko da nahitaez.

GOIENAk konfidentzialtasun, integritate eta eskubideen erabilgarritasunaren oinarrizko printzipioak beteko direla bermatzen dizkio gure enpresarekin edozelako harremana daukan edozein pertsona fisikori. Indarreko araudia betetzen dugu kapital zuriketaren prebentzioaren arloan (36/2006 Legea, azaroaren 29koa, iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzkoa) kapitalen zuriketa prebenitzeko, eta Datu Pertsonalak Babesteko Legea (15/1999 Legea, Datuak Babesteari buruzkoa eta Segurtasun Neurrien Erregelamendua – 99/99 Errege Dekretua).