goiena aseguruak

talla-en-madera

Goienak zurezko tailuen erakusketa bat babestu du

Kulturarekiko eta tokiko elkarteekiko konpromisoa SEGUROS GOIENAren balioetako bat da, eta hainbat ekitaldiren babesaren bidez gauzatzen da. Kasu honetan, gure ekarpena jarri dugu Arrasateko Tailagilen Elkartearen 40. urteurrenaren erakusketarako. Erakusketa martxoaren 17ra arte egongo da zabalik, Arrasateko Kulturate aretoan. Elkarte honek 50 bazkide baino gehiago biltzen ditu, eta zurezko tailak egiten dituzte, bai Euskal Herriko […]

Bulegoen ordutegia abuztuan

Abuztuan Arrasateko bulegoa itxita egongo da soilik 8tik 12ra eta beste egun guztietan zabalik egongo da goizez, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara. Bergarako bulegoa, oporrak direla-eta, itxita egongo da 1etik 26ra eta, 27tik aurrera, goizez egongo da zabalik abuztua bukatu arte. Bergarakoa itxita egoten den bitartean, gustu handiz hartatuko zaituztegu Arrasatekoan, bigarren astean izan ezik. Opor […]

Jose Ignacio Rodriguez: “Bezeroekin aurrez aurre egoteak asetzen nau”

Goiena Komunikazio Taldea|k elkarrizketa egin dio Jose Ignacio Rodríguez Calvilla Goiena Aseguru Artekaritzako zuzendari teknikoari. Elkarrizketa hau ‘Goiena 0 km gida’ ekimen barruan kokatzen da eta, bertan, Goiena Aseguru Artekaritzako balioak azaltzen ditu Jose Ignaciok, bezeroekin dugun gertuko harremana azpimarratuz.Elkarrizketa online hemen irakur daiteke: https://lnkd.in/e9fe5PfY

horario-verano

Udako ordutegia

Arrasateko bulegoa abuztuan irekita egongo da – bigarren astean izan ezik , 9tik 13ra – , 09:00etatik 13:00etara . Telefonoa: 943 795981 Bergarako eta Gasteizko bulegoak, berriz, abuztuaren 2tik 30era itxita egongo dira oporrengatik . Hemen kontsultatu ditzakezu asistentzia telefonoak. Gure bezero eta lagun guztiei opor zoriontsuak opa dizkiegu. Ondo ibili!

videoconferencia

Orain, bideokonferentzia bidez ere

Goiena Aseguru Artekaritzan era guztietako erraztasunak eskaini nahi ditugu aseguru-artekariaren eta bezeroaren arteko komunikazioan. Horregatik, hemendik aurrera, bideokonferentzia baten bidez ere gurekin harremanetan jartzeko aukera emango diegu hala eskatzen duten guztiei. Bizitzen ari garen egoerak arduraz jokatzera behartzen gaitu, eta, testuinguru horretan, ulertzekoa da pertsona batzuek nahiago izatea pertsonen arteko harremana ahalik eta gehien murriztea, […]

Gure bulego guztiak, berriro zabalik

Alarma egoerak behartutako geldialdiaren ondoren, Goiena Aseguruak bere bulego guztiak ireki ditu berriro, astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 15: 00etara. Pozik egongo gara berriro ere arreta pertsonalizatua eta zerbitzu hurbil eta profesionala eskaintzeaz.