Hamar urterako eraikuntza asegurua

Eraikuntza Legearen arabera, hamar urterako eraikuntza asegurua derrigorrezko aseguru bat da. Aseguru honek 10 urtean eraikuntzak izan ditzakeen eta eraikinaren erresistentziari zuzenki eragin diezaioketen akatsen ondoriozko kalte guztiak bermatzen ditu.

Ziurta ezazu zure lasaitasuna obra amaitu osteko 10 urteetan.

Hamar urterako eraikuntza aseguruaren estaldurak aplikatu dakizkieke bai eraikuntza berriko familiabakarreko etxebizitzei eta etxebizitza eraikinei, bai azken horien berritze lanei. Funtsean, hauek dira lanak:

  • Funtsezko obra multzoa
  • Obra sekundarioa
  • Eraikinaren instalazioak eta ekipamendua.

Sustatzaileek eta eraikitzaileek erantzun egin behar dute entregatzen dituzten etxebizitzen eta eraikinen egiturazko elementuei eragiten dieten kalteak direla eta.

Bi estaldura mota bereizten dira: oinarrizkoa eta zabala.

OINARRIZKOA

Egiturazko kalteetarako bermea

Aseguratutako eraikinean eragindako kalte materialak indemnizatzen edo konpontzen dira, baldin eta kalte horien jatorrian dauden akats edo okerrek zimenduei, euskarriei, habeei, forjatuei, karga hormei edo beste elementu estruktural batzuei eragiten badiete, eta eraikinaren erresistentzia mekanikoa eta egonkortasuna arriskuan jartzen badituzte..

Era berean, eraikinaren funtsezko obra hondoratzeko arriskua ezabatzeko egin beharreko konponketa eta errefortzu kostuak bermatzen dira, bai eta estalitako ezbehar baten ondoriozko eraispen gastuak eta hondakinak kentzeko gastuak ere.

ZABALA

Inpermeabilizazioak (estaldurak, terrazak, teilatuak, fatxadak)

Kontratatuz gero, inpermeabilizazioa bermatzen duten elementuak konpondu edo birjartzearen kostuak indemnizatzen dira.

Sostenguzkoak ez diren fatxaden erresistentzia mekanikoa eta egonkortasuna

Halako fatxaden erresistentzia mekanikoari eta egonkortasunari eragiten dieten kalteen konponketa estaltzen du.

Sotoen estankotasuna

Estankotasuna bermatzen duten elementuak konpondu edo birjartzearen kostuak indemnizatzen dira. Kasu jakin batzuetan bakarrik ematen da, arriskuaren ezaugarri teknikoen arabera.

Lehendik dauden ondasunak

Berritu, birgaitu edo aldatu beharreko eraikinak jasaten dituen kalteei ematen zaie estaldura. Egin beharreko obrak eta lehendik dagoen eraikinak baldintzatzen dute kontratazioa.

Kalitate kontrol baten onuradun izan zaitezke, kontrol teknikoko erakundeen bitartez. Horien bidez, obraren prozesu guztiei jarraipen zorrotza egiten zaie, barne kostuetan aurrezten lagunduz.

Gainera, berreskaera eskubidearen ukazio posible bati ere heldu ahalko diozu.