Eraikuntzako arrisku orotako asegurua

Edozein obratan badaude erabat zorigaiztokoak izan daitezkeen arriskuak. Eraikuntzako arrisku orotako asegurua kontratistaren edo sustatzailearen aliaturik onena da balizko ezustekoei aurre egiteko.

Produktu honen izateko arrazoia zera da: edozein obra egitean benetako eta orotariko arriskuak agertzea, dela obran bertan, dela ekipamenduan edo dela eraikuntzako makinetan.

Ausazko arrisku horiek hainbat kalte eragin ditzakete eta horrek eragina izan dezake obrarako aurreikusi den garapenean, hala aurrekontuan nola planifikazioan. Obra amaitzeko data atzeratzeak, jakina, kalte ekonomikoa ekar dezake.

Kalte posibleen zenbatekoa ezin da a priori kalkulatu, hain zuzen ere, arriskua ausazkoa delako.

Aseguruaren kostua, ordea, kuantifikatzeko modukoa da. Hau da, dena delako arriskua asegurua ematen duen erakundeari transferitzea zenbat den jakitea badago.

Eraikuntzako arrisku orotako asegurua, berez, arrisku orotako aseguruen multzokoa da: berariaz salbuetsirik ez dagoen guztia estalirik dago, baldin eta izandako kalte eta galera materialak aurretik jakin ezin den istripuzko arrazoi baten zuzeneko ondorio badira.

Eraikuntzako arrisku orotako aseguruan, oinarrizko estaldurak eta estaldura zabalak bereizten dira.

Oinarrizkoa

Kalte materialak

Estaldura honen bidez, obra bera osatzen duen obra zibileko eta instalazioetako lan multzoa bermatzen da edozein kalte material zuzeneko, istripuzko eta aurretik jakin ezindakoaren aurrean. Hona hemen horren adibide aipagarri batzuk:

  • Naturaren arriskuak: haizea, txingorra, euria, elurra, izoztea, ekaitza, urakana, zikloia, uholdea, gainezkatzeak, itsas enbatak, hondoratzeak, lur jausiak, harri jausiak, lurrikarak, sumendiak, etab.
  • Sutea, tximista eta leherketa.
  • Lapurreta.
  • Obrak egiteak berez dauzkan arriskuak: giza hutsegiteak, materialen akatsak, lanen gauzatze akastunak, diseinu okerren ondorioak, etab.
  • Ekintza bandalikoak.
  • Kanpotik etorritako kalteak, hala nola garabi bat erortzea edo ibilgailuen arteko talkak.
  • Inoren kolektoreak apurtu eta horrek obrari kalte egitea.

Zabala

Mantentze edo kontserbazio estaldura

Kontratistak halako lanak egitean eragindako kalteak estaltzen ditu. Estaldura hau hedatuz gero, berma daitezke, halaber, jatorriz gauzatze aldikoak izan baina gerora mantentze aldian agerian geratutako eraikuntza kalteak.

Eraikuntzako makinak eta ekipamenduak

Honen bidez, arrazoi berberengatik erakuntzari berari eragin dakizkiokeen kalteak estaltzen dira, hala nola garabi, hondeamakina, hormigoi makina, pala kargatzaile eta halako makinei eragindako kalteak eta aldamio, ponpa, karga jasogailu, ur andel, zementu silo eta halako ekipamenduei eragindakoak.

Eraispen gastuak eta hondakinak kentzeko gastuak

Polizaren bidez indemnizagarri den ezbehar batek eraginda, obran eraispenak egiteko eta hondakinak kentzeko egin behar diren gastuak estaltzen dira.

Aparteko orduengatiko gastu gehigarriak

Ezbehar batek eraikuntza obrak atzeratzea ekar dezake. Estaldura honen bidez, langileek, estalitako ezbehar batek eragindako kalteak konpontzeko lanean aritzeko, beren ohiko ordutegitik kanpo jarduteak dakartzan aparteko kostuak bermatzen dira, atzerapenak ekiditeko eta obra amaitzeko aurreikusitako egutegia betetzeko.

Alboko ondasunak

Estaldura honen bidez, aseguratutako obra (berritze, handitze, aldatze edo birgaitze obrak) egiten ari den lekuko ondasunak eta lehendiko nahiz alboko jabetzak bermatzen dira. Ezbeharra indemnizagarria izango bada, aseguratutako eraikuntza obrak egitetik etorri beharko du arrazoiak.

Erantzukizun zibila eta ondoriozko galerak

Erantzukizun zibilak bermatzen du indemnizazioak ordaintzea asegurudunak hirugarrenen aurrean izan ditzakeen erantzukizunengatik, eta baita aseguratutako obra egitean nahi gabe eragin ditzakeen gorputz kalteen eta kalte materialengatik ere.

Bereziki diseinatuta dago eraikuntza enpresa eta enpresa sustatzaileentzat; bai eta beren inbertsioa babestu nahi duten jabe-sustatzaileentzat ere.

  • Eraiki bitartean izandako istripuzko kalte eta galerak berreskuratzeko aukera ematen du.
  • Kreditu, mailegu eta hipoteketara jo beharrik ez izateko.
  • Kalte handiak gertatuz gero, egoera gainditzen laguntzen du.
  • Enpresak irautea bermatzen du.