Aurrezki aseguru kolektiboak

Aurrezki aseguru kolektiboak badauzka hainbat formula –bai ordainketa formula geroratuak bai aurreikuspen sozialekoak– enpresaren eta bere langileen artean zehaztutako konpromisoen ordainketa bermatzeko (gutxieneko aldia, bi urte); horien artean:  enpresan emandako denbora, produktibitatea, salmenta bolumenaren gehikuntza, erretiroa, etab. Tresna hau, akuilagarria eta pizgarria ez ezik baliagarria ere bada, enpresaren epe ertainerako helburuak lortzen laguntzeko.

Ordainsari sistema malguen bidez, erretirorako edo bi urtetik gorako aldi baterako kapital bat eratu nahi da. Sistema hauek enpresako langile-zuzendari-bazkideei zuzenduta daude, eta abantaila hau daukate: ez daukate urteko ekarpen mugarik, ezta beste aurreikuspen sistema batzuekiko baterako mugarik ere.

Aurrezki aseguru kolektiboak aukera ematen du langilearen erretiroari loturiko ordainsari geroratu bat kontratatzeko, eta bereziki diseinatuta dago enpresak pentsioengatik hartutako konpromisoak instrumentatzeko.

Ekarpen mugatu edo prestazio mugatu aldaeren pean, enpresaren edota langileen ekarpenen bitartez finantzatzen da.

Aurrezki aseguru kolektiboaren hainbat modalitate dago.

UNIT LINKED COLECTIVO

Gizarte aurreikuspeneko tresna berri bat eskaintzen dizu. Tresna hau bereziki pentsatuta dago enpresa barruko kolektibo gako batzuk sustatzeko, eta fidelizazio sistema eraginkor askoa izatera bideratuta dago. Unit linked kolektiboa pentsio planen osagarri izateko pentsatuta dago, eta aurrezki produktu bikaina da zuzendarientzat eta erdi mailako arduradunentzat.

Produktu honek aukera ematen dio enpresa bakoitzari inbertsio aukera desberdinen artean bere egoerari eta bilakaerari ondoen egokitzen zaiona hautatzeko.

Abantailak:

  • Enpresak polizari loturiko inbertsioa alda dezake eskaintzen diren aukeren arabera.
  • Zorroen gama zabala, %100 errenta aldakorretik diru merkaturaino.
  • Enplegatu bakoitzari zenbateko desberdina esleitzeko aukera, zenbatekoen muga barik.
  • Eratutako funtsen titulartasuna modu errebokaezinean noiz eta nola transferitu erabakitzeko aukera.

Estaldurak:

Produktu honen estaldura nagusia erretirorako aurrezkia da (aurrezki funtsaren balioa), baina betiere heriotzarako estaldura batekin. Modu osagarrian, estaldura bat kontratatu daiteke ezintasun iraunkorrerako, ezintasunaren maila edozein dela ere.

KAPITAL GERORATUETARAKO ASEGURUA

Enplegatuei, erretiroa eta halako kasuetan, lansari multzo geroratu bat emateko.

Kapital geroratuetarako asegurua bereziki diseinatu da enpresek lansari multzo geroratu bat eskain diezaieten beren enplegatuei. Lansari hori erretiroari edo data jakin bateko biziraupenari loturik egoten da.

Zure enplegatuek erretiroan kapital bat edukitzea nahi baduzu, eta, gainera, kapital hori abantailaz beteriko beste prestazio batzuekin osatu nahi baduzu (adibidez, geroratze aldiko heriotza edo ezintasunerako bermeak), edo zure enplegatuen leialtasuna saritu nahi baduzu enpresan aldi jakin bat eman dutelako, hauxe da, zalantza barik, zure eskaerari ondoen erantzuten dion produktua.

Abantailak:

  • Badago aukera operazioa inbertsioei loturiko interes tasa tekniko batekin kontratatzeko, hau da, matching bidez egiteko (akzioen, bonuen eta inbertsio funts kolektiboen lotura); bestela, operazioa egin daiteke gutxieneko oinarrizko interes tasa tekniko bat duen kontratu baten bidez, inbertsioen kudeaketatik sortzen diren irabazietako urteko partaidetza batekin.
  • Primaren zenbatekoa aseguruduneko zenbateko finko bat izan daiteke, edo adosten den beste edozein formula.

Estaldurak:

Produktu honen estaldura nagusia erretirorako edo data jakin baterako aurrezkia da. Erretirorako estalduraren osagarri, heriotza edota ezintasun iraunkor kasuetarako estaldurak kontratatu daitezke, ezintasunaren maila edozein dela ere.

ERRENTA GERORATUETARAKO ASEGURUA

Enpresa batzuek eskaintzen duten aukera bat, beren enplegatuei, erretiroa hartzen duten unetik aurrera, errenta bat ordaintzeko konpromisoa da. Zure enpresan halakorik egiten bada, badago kasu honetarako bereziki egokia den produktu bat. Errenta geroratuetarako asegurua da, zure enpresaren beharretara egokitzen den poliza bat, oso konfigurazio malgukoa.

Poliza hau ezinago aproposa da enpresa batek bere enplegatuekin hartu dituen pentsio konpromisoak errenta eran osatu direnean.

Abantailak:

  • Errenta mota desberdinen kontratazioa, alarguntasunagatiko edo zurztasunagatiko errenta itzulgarriak barne.
  • Heriotza eta ezintasun berme osagarriak kontratatzeko aukera geroratze aldian zehar, enplegatua jardunean dagoen bitartean.
  • Malgutasuna, aseguratutako errenten ordainketaren periodizitatean, enpresaren beharretara egokitze aldera.
  • Sarritan, errenta operazioetan prima kalkulatzeko, inbertsioen matchingari (akzioen, bonuen eta inbertsio funts kolektiboen lotura) lotutako interes tasa tekniko bat aplikatzen da. Era berean, daukaten bolumenagatik edo aseguratutako kolektiboarengatik bereziki garrantzitsuak diren errenta geroratuetan, operazioa xeheki aztertzen da, eta operazioaren neurrira egindako interes tasa tekniko bat eskain daiteke.

Estaldurak:

Estaldura nagusia asegurudunaren erretiroa da. Aukera gisa, honako prestazio hauek kontratatu ahalko dira:

  • Erretiro errentaren itzulketa (alarguntasuna eta zurztasuna).
  • Ezintasun iraunkorreko errentak –ezintasun maila guztietan–, enplegatua jardunean dagoen aldian.
  • Ezintasun errentaren itzulketa (alarguntasuna eta zurztasuna).
  • Enplegatuaren alarguntasun eta zurztasun errentak.