IBILGAILU FLOTETARAKO ASEGURUAK

Ibilgailu flotetarako aseguruak ezinbesteko aurreikuspen bermea dira enpresa handi, enpresa txiki eta ertain, eta autonomo askorentzat. Zure ibilgailuak funtsezko tresnak dira negozioak ondo funtziona dezan..

Flotatzat jotzen da merkataritzako, industriako, nekazaritzako eta zuzendaritzako ibilgailuz osaturiko multzoa, hartzaile edo jabe bakarra duena, edo enpresa talde bereko hainbat jabe daukana.

Zure enpresak hamar ibilgailu baino gehiago badauzka, flota aseguruak zure behar espezifikoetara egokitutako babes programa kolektibo bat eskaintzen dizu, zure negoziora ondoen egokitzen diren prestazio, estaldura eta zerbitzuak bilatuz.

Berme nagusiak eta berme osagarriak bereizten ditugu.

Berme nagusiak

Bi mota hauetakoak izan daitezke:

  • Nahitaezko erantzukizun zibila. Hemen sartzen da hirugarrenei eragindako kalteengatik legez ezartzen diren indemnizazioen ordainketa.
  • Borondatezko erantzukizun zibila. Hirugarrenei egin beharreko ordainketen bermea zabaltzeko aukera emango dizu.
  • Defentsa penala, kalteen erreklamazioa eta isunen kudeaketa. Zirkulazio istripu baten ondorioz prozesu administratibo, judizial edo arbitrajezko batean parte hartzeagatik egin litezkeen gastuak bermatzen dira:
    • Abokatuen gastuak, gastu judizialak eta fidantza penalak. Zenbateko handiak izango dira, eta zenbatekook aldatu egingo dira askatasunez aukeratutako abokatuak izan edo aseguruak izendatutakoak izan.
    • Hirugarren batek eragindako kalteen erreklamazioa.
    • Indemnizazioaren aurrerakina. Talka baten ondorioz zure ibilgailuak izandako kalteengatiko indemnizazioaren aurrerakina jaso ahal izango duzu.
    • Salaketa deskarguen eta administrazio errekurtsoen kudeaketa eta tramitazioa.
  • Bidaiako laguntza (0 km). Zure ibilgailuarentzako eta bertan doazenentzako zerbitzu eta prestazioak, Espainian eta atzerrian egindako desplazamenduetan istripua, matxura nahiz lapurreta gertatuz gero.
  • Istripu pertsonalak. Gidariaren heriotza, ezintasun iraunkor eta osasun laguntzagatiko indemnizazioen ordainketa bermatzen du, aseguratutako ibilgailuarekin zirkulazio istripua izan ondoren, erruduna zein izan den kontuan hartu barik.

Berme osagarriak 11 mota bereizten ditugu:

  • Kargaren gaineko erantzukizun zibila: merkantziaren garraio eta zamalanetan izandako kalteak. Atoien eta garraiatutako objektuengatiko erantzukizun zibila.
  • Beirak: zure ibilgailuaren kristalak konpondu egiten dira, istripuz apurtuz gero.
  • Lapurreta: ibilgailua osorik edo partzialki lapurtzen bada, birjartzea edo kalte materialak konpontzea bermatuko da.
  • Sutea: sute baten ondorioz zure ibilgailuak eta bere osagarriek izandako kalteak daude estalita; baita honako hauek ere:
    • Sutea galarazi edo itzaltzean izandako kalteak.
    • Ibilgailua lekuz aldatzeko izandako gastuak edo sute batetik babesteko hartutako beste neurri batzuk
  • Kalte propioak: zirkulazio istripu baten ondorioz zure ibilgailuak izandako kalteak estaltzen dira. Frankiziarekin edo barik kontratatu daiteke.
  • Gidabaimena kentzea: hilero subsidio bat kobratzeko aukera, baldin eta gidabaimena aldi baterako kentzen badizute.
  • Aparteko arriskuak: Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari erreklamazioa egitea zenbait hondamendi naturalen, terrorismoaren edo indar armatuek eta estatuko segurtasun indarrek bake garaian egindakoen ondoriozko kalte pertsonal eta materialengatik.
  • Fenomeno atmosferikoak: eguraldi txarraren ondorioz gertatzen diren kalteei ematen zaie estaldura.
  • Kalte zinegetikoak: etxeko animalia bat edo espezie zinegetikoak harrapatzearen ondorioz edo talka egitearen ondorioz gertatutako kalteak.
  • Ordezko ibilgailua: ibilgailuak istripua izaten badu, lapurtu egiten badute edo mugitu ezinik uzten badute.
  • Indemnizazioa ibilgailua geldi egoteagatik: indemnizazio ekonomikoa aseguratutako ibilgailuaren kalteak konpondu bitartean

    .