Osasun aseguru kolektiboak

Hobetu ezazu enpresaren aktibo nagusiaren osasuna.

Osasunak ez dauka preziorik; zerbitzurik onenak berehala eskuratzea ahalbidetzen duen eta zenbait beharri estaldura ematen dien osasun laguntza bat edukitzeak, berriz, bai.

Osasun aseguru kolektiboak aseguru mediko komun bat kontratatzeko aukera ematen die enpresei, langileei eta beren familiei kalitate handiagoa eta osasun prestazio hobeak bermatzeko. Gainera, halako aseguruek onura sozial eta fiskalak dauzkate.

Motibazio handiagoa eta absentismo txikiagoa. Sanitate pribatua da enplegatuek gehien baloratzen duten onura soziala.

OSASUN ASEGURU KOLEKTIBOA HAINBAT MODUTARA KONTRATA DAITEKE:

  • Kolektibo ireki bezala kontratatzea: kasu honetan, enpresak aukera ematen du langile guztiei aseguru medikua eskaintzeko, baldintza berezi batzuekin; dena den, langileek erabakitzen dute asegurua kontratatu ala ez.
  • Kolektibo itxi bezala kontratatzea: enpresak bere langile guztientzat kontratatzen du aseguru medikoa, enpresak ordaindutako ordainagiri bakarra sortuz. Kasu honetan, gainera, aseguruaren ordainketa enpresak finantza dezake, edo bestela langileari nominatik deskontatu dakioke.

MODALITATEAK:

  • Osasun laguntzako asegurua: osasun laguntzako aseguru hau, konpainiek itundutako zerbitzuen bitartez, asegurudun bakoitzaren beharretara egokitzen da, eta kontsulta, ospitaleratze eta diagnostiko zerbitzuen estaldurak bermatzen ditu
  • Gastuak itzultzeko aseguruak: Osasun laguntzako aseguru honen bitartez, aseguratzaileak bermatzen dio asegurudunari gaixotasun baten edo istripu baten ondorioz eta sendatzeko beharrezkoak izaki ordaindutako gastuen portzentaje bat itzuli egingo zaiola, adosten diren kontzeptu, portzentaje eta kalte-ordain mugen arabera.

OINARRIZKO ESTALDURA ETA ZERBITZUAK

  • Lehen mailako arretako medikuntza, medikuntza orokorra, pediatria, erizaintza zerbitzuak, larrialdiak, etab.
  • Espezialitate mediko guztietarako sarbidea, murrizketarik gabe: kardiologia, dermatologia, endokrinologia, traumatologia, ginekologia, oftalmologia, onkologia, psikiatria, etab.
  • Ospitaleratzea.
  • Ebakuntza kirurgikoak, ospitaleratzearekin edo gabe.
  • Proba diagnostikoak: analisi klinikoak, ekografiak, erradiografiak, erresonantzia magnetikoak, endoskopiak, eskanerra, etab.
  • Errehabilitazio eta fisioterapia saioak, tratamendu onkologikoak, arnas terapiak, logofoniatriako saioak, litotrizia, erradioterapia, transplanteak, protesiak, etab.
  • Orientazio mediko eta pediatrikoko zerbitzuak. Nutrizio orientazioa. Laguntza psikologikoa.

ESTALDURA ETA ZERBITZU OSAGARRIAK

  • Hortz estaldura: hortz zainketa medikoak lehenengo egunetik, dohaineko zerbitzuekin eta zerbitzu itunduekin, Espainiako lurralde osoan barreiaturik dagoen mediku koadro zabal baten bitartez.
  • Ospitaleratzeagatiko subsidioa: ospitaleratuta egoteagatik zure bizi kalitatea murrizten bada, eguneroko kalte-ordaina jasoko duzu.
  • Medikuntza alternatiborako estaldura: zuk aukeratutako profesionalarengana joateko aukera izan dezazun eta diru itzulketen onuradun izan zaitezen homeopatia, akupuntura, osteopatia eta kiropraktikan.
  • Farmaziarako estaldura: medikamentuak merkeago eduki ditzazun.
  • Optikarako estaldura: laguntza izan dezazun optikako materialek, ukipen lente graduatuek eta kristal graduatuek dakartzaten gastuetan.
  • Bigarren iritzi medikoa: nazioartean ospetsu diren espezialistek kudeatua.
  • Prebentziozko medikuntza zerbitzuak, hala nola azterketa ginekologikoa, aho garbiketa eta azterketa medikoa, eta bularreko minbiziaren, urologikoaren eta kolonekoaren diagnostiko goiztiarra, besteak beste.
  • Laguntza bidezko ugalketa: ugalkortasun azterketa, in vitro ernalketa eta intseminazio artifiziala.
  • Zilbor hesteko zelulen kriokontserbazioa
  • Elikadura nahasmenduengatiko ospitaleratzeak: anorexia, bulimia, etab.
  • Gastuen estaldura trafikoko eta laneko istripu kasuetan.
  • Azken berrikuntza teknologikoak: OTA, DMD, PET OTA, 3Dko mamografia, ekoendoskopia, etab
  • Psikologiako kontsulta, psikiatra batek aginduta.

Aseguru honek abantaila ugari ematen ditu:

  • Enpresaren edo norbanakoaren behar espezifikoetara egokitua.
  • Enplegatuak fidelizatzen ditu, eta enpresako lan giroa hobetzen.
  • Enplegatuen motibazioa handitzen du, eta laneko absentismoa txikitzen.
  • Abantaila fiskalak enpresentzat: beren enplegatu eta familiartekoentzat osasun edota gaixotasun aseguru kolektiboren bat kontratatzen duten enpresek kontzeptu honengatik ordainduko duten zenbatekoa gastu kengarria izango da sozietateen gaineko zergan, baldin eta familiarteko horiek bizileku berean bizi diren ezkontidea eta seme-alabak baino ez badira.
  • Abantaila fiskalak enplegatuentzat: enplegatuarentzako abantaila fiskalei dagokienez, esan behar da enpresak aseguru erakundeari gaixotasun estaldurarako ordaintzen dituen primak edo kuotak ez direla gauzazko lan etekintzat joko.

Baldintzak:

  • Gaixotasun estaldurak langilea bera barne hartzea; estaldura horrek ezkontidea eta ondorengoak ere barne hartu ahal izango ditu.
  • Ordaindutako primak ez izatea urtean 500 euro baino gehiago, lehenago aipatutako pertsona bakoitzari dagokionez. Pertsonako ordaintzen diren primek 500 euroren zenbatekoa gainditzen badute, gehiegizko zatia gauzazko lansaritzat joko da.