Ekitaldiak eta ikuskizunak

Edozein ekitaldi egiten denean, dela kirol edo kultur ekitaldi bat, edo bestelako bat, hirugarrenei kalteak eragiteko posibilitatea hor dago.

Antola itzazu ekitaldiak erantzukizunez.

Ekitaldi eta ikuskizunen antolatzaile, sustatzaile eta babesleek kalte pertsonal edo materialen bat izandako norbaiten erreklamazioa jasotzeko arriskua izaten dute.

Aseguratzeko moduko ekitaldiak:

  • Kirol lasterketa eta lehiaketak.
  • Azokak, erakusketak, konbentzioak eta biltzarrak.
  • Kultur ikuskizunak: kontzertuak, emanaldiak eta birak.
  • Girotze ekitaldiak, jaiak eta ospakizunak.
  • Sustapen jarduerak.
  • Prozesioak, desfileak, etab.

Herri lasterketak

Legeak ezartzen dituen aspektu guztiak estalita edukitzeko, parte hartzaileek izan dezaketen edozein kalte estaliko duen erantzukizun zibileko aseguru bat eduki beharra dago; horrez gain, klub batek edo elkarte batek antolatutako kirol ekitaldia dela-eta eragindako zuzeneko kalte pertsonal eta materialengatik nahiz hirugarrenei nahi barik eragindako kalte ekonomikoengatik kirol elkarte edo klub horrentzat erator litekeen erantzukizun zibila bermatzen da.

Birak, kontzertuak eta jaialdiak

Ekitaldiaren erantzukizun zibila

Ikuskizun, jaialdi eta kontzertu bakoitzean poliza espezifiko bat kontratatu beharra dago, hala ekitaldian zehar nola prestaketan hirugarrenei eragindako kalteengatik eta kalte pertsonal eta materialengatik sustatzaileei jarritako erreklamazio posibleak bermatzeko. Hona hemen erreklamazio batzuk:

  • Sustatzailearekiko erreklamazio solidarioak.
  • Erabilitako materialek eragindako kalteengatiko erreklamazioak.
  • Esku hartzaileen zuzeneko eta nahi gabeko ekintzak eragindako kalteengatiko erreklamazioak.
  • Birarako kontratatutako langileen erantzukizun zibil patronala, autonomoak barne. Berme honen estalduraren mugak autonomia erkidego bakoitzean indarrean dauden legeek zehazten dute, eta, era berean, kontratatutako barrutiaren edukierak baldintzatzen ditu mugok.

Ekitaldia bertan behera uztea

Aseguratzaileak bermatu egiten du aseguratutako ekitaldi edo ikuskizuna planifikatu, prestatu eta gauzatzean asegurudunak egindako gastu eta ordainketa finko eta berreskuraezinak ordaintzea, baldin eta ekitaldi edo ikuskizun hori bertan behera uzten bada edo atzeratu egiten bada.

Estalitako arriskuak

  • Kontrako klimatologia:

Berme honen bitartez, ekitaldia bertan behera uztea bermatzen da, ekitaldi hori egitea galarazten duten kontrako baldintza klimatologikoak direla eta. Artistentzat eta ikus-entzuleentzat arrisku fisikoa egotea ezbehartzat joko da, baita argiak eta soinua probatzeko aldian ere.

  • Aseguratutako artista ez agertzea:

artista nagusia edo nagusiak, taldea edo banda. Ez agertzeko arrazoiak: aseguratutako edozein pertsonaren heriotza, istripua edo gaixotasuna.

  • Beste arrazoi batzuk:

Beste arrazoi batzuk izango dira aseguru hartzailearen borondatetik kanpo dauden eta ekitaldiaren garapen normala galarazten duten gorabeherak, hala nola grebak, materiala daraman garraiobidearen istripua, hornidura elektrikoaren hutsegiteak, lokalak su hartzea, muntaketa akatsak, etab.

  • Kontzeptu aseguragarriak:
    • Klimatologia: kontrako arrazoi klimatologikoen ondorioz ekitaldia bertan behera utzi behar izanez gero, kaxetaren zenbatekoa eta produkzio gastuak bermatuko dira.
    • Ez agertzea: agertu ezean, artistak kaxeta itzuliko du eta produkzio gastuak bermatuko dira.
    • Beste arrazoi batzuk: ekitaldia estaldura honen bidez bertan behera utziz gero, kaxeta eta produkzio gastuak bermatuko dira.

Erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea, obligazio bat izateaz gain, hirugarrenei eragindako kalteei erantzuteko diru kopuru handiak ordaintzea –horrek zure negozioaren jarraitutasuna arriskuan jar lezake– saihesteko bidea da.

Ekitaldiak bertan behera uzteko aseguruak, arlo ekonomikoari dagokionez, merezi du, kontuan hartuta ikuskizun bat egiteari utzi behar izateak dakarren zama ekonomikoa.