ADMINISTRAZIO ETA ERAKUNDE PUBLIKOAK

Administrazio eta erakunde publikoetarako aseguruak sektore publikoko enpresei egokituta daude.

Administrazioek dauzkaten arrisku batzuek aurrekontu egonkortasuna kolokan jartzen dute eta eragina daukate zergadunarengan.

Sektore publikoko aseguru programek –administrazio zentrala, erkidegokoa, tokikoa eta enpresa publikoak barne– aholkularitza integrala ematen dute; baita ondare babes nahiz babes pertsonal egokia ere.

Gizarte aurreikuspena

Erantzukizun zibila eta ondare erantzukizuna

Erakunde publikoa kudeatu bitartean asegurudunaren erantzukizunpekoak diren ondorio ekonomikoak estaltzen ditu.

Ingurumen erantzukizuna

Administrazio publikoek aurrenekoak izan behar dute eredu izaten eta ingurumenaren arloan portaera arduratsua erakusten. Ingurumen erantzukizunari buruzko Europako direktiba berriari egokituta dagoen soluzio bat bete behar dute, baita kutsaduraren ondorioz hirugarrenei egindako kalteak estali ere.

Kalte materialak

Kalte materialen estaldura, jarduera publikoan inplikatutako ondasun guztietarako.

Istripu aseguru kolektiboak

Enplegatuen istripu pertsonalak aseguratzen dira. Poliza bakarra kontratatu daiteke denentzako, edo estaldura bereziak diseinatu erantzukizunen arabera: enplegatu konkretu batzuk babesteko, istripu poliza kolektibo izendatua, hau da, soilik beren izen eta karguaren bidez zehaztutako langile gutxi batzuentzat.

Beste aukera, berriz, istripu aseguru kolektibo izengabea da.

Flotak

Kontratu bakar baten bidez, aseguratutako erakunde publikoaren flotako ibilgailu guztiak babes daitezke.

Security & Privacy

Datuen eta ordenagailu eramangarrien kudeaketa desegokiagatik eta galdutako USBengatik administrazio publikoari eragindako galerak estaltzen dira.

Administrazio edota enpresa publiko desberdinei aholku ematea lehiaketa eta lizitazioetarako agirien diseinuan, aseguru programa zehaztuz eta arriskuak aseguru merkatuan nola ezarri negoziatuz, estaldura eta kostuetan baldintzarik onenak eskuratzeko.