Zergatik artekaritza bat?

Aseguruen sektoreak berebiziko garrantzia duen rola betetzen du herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoan. Gaur egun badago 5.000 profesionalek osatutako kolektibo bat asegurudunei beren aseguru kontratuen gaineko kontu guztietan laguntzen diharduena. Aseguru artekaritzen negozioak ikaragarrizko garrantzia dauka aseguruen industriaren barruan.

GOIENA Aseguru Artekaritza, SL sozietatearen Identifikazio Fiskaleko Kodea B20805347 da. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 2019. Liburukian, 8. Sekzioan, 1. Inskripzioan, SS-22082 Orrian, 152. Folioan, J-2714 baimen gakoarekin Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorreko Aseguru artekari eta Artekaritzen Erregistro Berezian inskribatuta dago, eta aseguru artekaritzaren barruan legeriak xedatzen duen kategoria profesionaletako bat ordezkatzen du, zeinaren misioa konpainien eta aseguru hartzaileen artean bitartekaritza lanak egitea baita, gidari espezializatu gisa, eskaintzaren eta eskaeraren mundu konplexuaren erdian.

Legeak ahalmena ematen dio aseguru artekariari edo artekaritzari bere bezeroa konpainiaren aurrean ordezkatzeko, aseguru erakundeekiko afekziorik ekar lezakeen lotura edo seinalerik batere ez edukitzera behartzeaz gainera.  Beraz, aholkulari inpartzial eta independentea da, eta aseguruduna, berriz, artekariaren ezagutza eta zerbitzuen onuraduna.

GOIENA Aseguru Artekaritza aseguruen artekaritzako kide anitzeko sozietate bat da, eta 72645 zenbakia dauka. Goienak aseguruen artekari elkargoek sustatzen dituzten profesionaltasunaren eta praktika onen printzipioei jarraitzen die.  Praktika on hori bermatzeko, Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoaren Euskal Kontseiluak, EAEko Aseguru Artekarien Kontseiluarekin koordinatuta, zerbitzu hau ahalbidetzen du: Bezeroen Arretarako Departamentua eta Bezeroaren Defendatzailea Aseguru Artekari eta Artekaritza kolegiatuetarako.  Bezeroen Arretarako Zerbitzuak aseguru artekaritza honek ematen duen zerbitzuaren inguruko kexa eta erreklamazioei erantzuten die, erreklamaziook aurkezten diren egunetik zenbatzen hasi eta gehienez ere bi hilabeteko epean. Bezeroa ez bada ebazpenarekin gustura geratzen, Aseguratuaren Defentsarako Mandatariarengana jo dezake; horretarako, gure aseguru artekaritzako Bezeroen Arretarako Zerbitzuan idatzizko kexa edo erreklamazio bat egin izana egiaztatu beharko da nahitaez.

GOIENAk konfidentzialtasun, integritate eta eskubideen erabilgarritasunaren oinarrizko printzipioak beteko direla bermatzen dizkio gure enpresarekin edozelako harremana daukan edozein pertsona fisikori. Indarreko araudia betetzen dugu kapital zuriketaren prebentzioaren arloan (36/2006 Legea, azaroaren 29koa, iruzur fiskala prebenitzeko neurriei buruzkoa) kapitalen zuriketa prebenitzeko, eta Datu Pertsonalak Babesteko Legea (15/1999 Legea, Datuak Babesteari buruzkoa eta Segurtasun Neurrien Erregelamendua – 99/99 Errege Dekretua).

Kalifikazio profesionala eta legeriak aseguru artekaritzei jarduteko ezartzen dizkien eskakizunen konplexutasuna, zalantza barik, profesionaltasunaren berme eta hautaketa prozesu zorrotza dira berez.

“Aseguru artekari” diploma, Aseguruen Zuzendaritza Orokorrak eman eta erregistratua, gaitasunaren hautazko proba edo prestakuntza ikastaroa gainditu ondoren finantza gaietan eta aseguru pribatuen arloan.

Fidantzaren ekarpena Aseguruen Zuzendaritza Orokorraren esku eta banku abal gisa utzia edo kauzio aseguru baten kontratazioa; Legearen araberako gaitasun finantzarioa, Compañía Española de Seguros y Reaseguros de Crédito  y Caución, SA-rekin aseguratua; poliza zk.: 383227.

Erantzukizun zibileko aseguru baten kontratazioa 3.750.000 €-ko estaldurarekin. Erantzukizun zibil profesionala Generalin harpidetua, RF-G-394000075 poliza zenbakiarekin.

Aseguruen Zuzendaritza Orokorrari edo Departamentu Autonomikoari aurkeztutako jarduera programa, non adieraziko baitira aseguruaren arloak eta landu nahi diren arrisku motak, eta, era berean, erakundearen egitura, baliabide material eta pertsonalak, eta enplegatu eta kolaboratzaileei exijitzeko moduko etengabeko prestakuntzako programa bat.

Zintzotasun komertzial eta profesionalaren eta frogatutako esperientziaren errekonozimendua administrazioaren eskutik.

Independentzia.  Aseguru konpainiekin ez daukagu konpainia horiekiko afekziorik ekar lezakeen kontratuzko erlazio edo loturarik batere, eta horrek gure erabateko independentzia eta inpartzialtasuna bermatzen du gure bezeroek dituzten beharretarako egokien ikusten ditugun aukerak hautatzeko orduan.  Gure bezeroen interesen alde lan egiten dugu.

Aholkularitza objektiboa. Analisi objektiboa da aseguru artekariek daukaten ezaugarri esklusibo eta bakar bat. Aseguru bat kontratatu aurretik, bezeroei informazio aski arrazoitua eman behar diegu hautatutako aseguru aukerei buruz, beren irizpide profesionalari jarrai diezaioten.

Eskaintza zabala. Bezeroei merkatuan diharduen edozein aseguru konpainiaren produktuak eskain diezazkiekegu. Hala, bezeroak ziurtatuta dauka merkatuko edozein aseguru produktu eskuratzeko askatasuna, eta bere beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzen du.

Gure bezeroak ordezkatzeaz gain, haien interesak defendatzen ditugu aseguru erakundeen eta hirugarrenen aurrean. Legeak ahalmen hori ematen digu, eta erabateko gaitasuna daukagu gure bezeroen izenean konpainiekin negoziatzeko aseguru kontratuekin lotutako kontu guztiak.  Asegurudunak ordezkatuz betetzen dugun rol hori hain da inportantea, ezen artekari batek bere bezeroaren izenean aseguru konpainia bati zuzentzen dion edozein komunikazio asegurudunak berak egindako komunikazio baten parekotzat jotzen baita ondorio guztietarako, kontratu berri bat izenpetu edo lehendik zegoena aldatu edo deuseztatu egin behar denean izan ezik.

Kudeaketa integrala. Gure bezeroei etengabeko laguntza ematen diegu kontratuaren bizialdi osoan zehar. Aurreneko aldiz egindako kontratuak kudeatu eta gauzatzeko tramiteetan laguntzen dugu, baita geroko berritzeetan ere, aztertuz ea kontratuok bezeroen beharretara egokitzen jarraitzen duten eta aseguru konpainiek ondo betetzen dituzten. Gure asegurudunei laguntzen eta aholku ematen diegu beren ezbeharrak tramitatzeko kudeaketetan, hasi ezbeharrari buruzko partea osatzetik eta aseguru erakundeari erreklamazioak egiteraino.