Inbertitu ezazu inbertsio funtsetan aditua izango bazina bezala eta aseguru baten babesa aprobetxatuz, eta dibertsifika ezazu inbertsioa arriskua minimizatzeko.

Unit Linked, inbertsioaren eta babesaren arteko konbinazio perfektua produktu bakar batean.

Inbertsio Funtsei loturiko Bizi Asegurua, edo, ingelesez esanda, Unit Linked delakoa, bizi aseguru bat da. Aseguru honi esker, inbertsioko barne funts desberdinen bidez kapital bat eratzeko helburu nagusiarekin inbertitu ahal izango duzu epe labur, ertain eta luzera, likideziarekin eta inbertitutako primetatik ahalik eta errentagarritasun handiena eskuratzea xede.

Ohikoena inbertsio funtsetan inbertitzea da, baina funts saskietan, burtsa indizeetan, akzioetan edo akzio saskietan, egituratutako finantza aukeretan eta abarretan ere egitea badago, aseguru erakunde bakoitzak eskaintzen dituen modalitateen arabera.

Aseguruduna hiltzen bada, izendatutako onuradunei inbertsioaren likidazio balioa ordainduko zaie. Balio hori zehazteko, bezeroak aukeratutako funtsetan partaidetzak duen merkatu balioa hartuko da kontuan, eta horri kapital gehigarri bat gehituko zaio. Aukera gisa, gainera, ezintasun absolutuagatiko kapital bat ere sar daiteke. Inbertsioaren eta babesaren arteko konbinazio perfektua produktu bakar batean.

Inbertsio funtsak eskuratzen dituen pertsonak ez du hori partaide gisa egiten, baizik eta konpainia bateko asegurudun gisa, eta konpainia hori da, hain zuzen, funts horien partaidetzen titularra. Hala ere, bera izango da zein funtsetan inbertitu nahi duen erabakiko duena; beraz, inbertsioaren arriskua ere berak hartuko du.

Halako produktuen errentagarritasuna ez dago lotuta konpainiak bere oinarri teknikoetan bermatzen duen interes batekin, baizik eta funtson portaerarekin eta prestazioa kobratzeko unean daukaten likidazio balioarekin.

Unit Linked aseguru batek zera egin dezake:

Polizari atxikitako inbertsioak aldatzeko ahalmenik ez ematea hartzaileari. Esaterako, inbertsioa inbertsio funts bati edo funtsen saski itxi bati lotuta dagoenean; eta hartzaileak ezin du aldaketarik egin.

Polizari atxikitako inbertsioak aldatzeko ahalmena ematea hartzaileari (inbertsio funtsa edo saskia aldatzea). Orduan honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Hornidura matematikoen inbertsioak akzioetan edo Espainiako nahiz Europako Erkidegoko inbertsio kolektiboko instituzioen partaidetzetainbertitzea, eta partaidetza horiek 85/611/CEE Direktibara egokituta egotea.
  • Hornidura matematikoak aktiboetan edo aktiboen multzo bereizi batean –aseguru erakundearen balantzean bereizirik islatuta– inbertitzeabaldin eta, orobat, honako baldintza hauek betetzen badira
    • Inbertsioaren arriskua aseguru hartzaileak bere gain hartzea, kontratuan aurrez zehaztutako aktiboen artean aldatzeko ahalmenari eutsiz.
    • Aktiboak aseguruaren hornidura teknikoen inbertsiorako egokiak izatea (ondasun higiezinak eta higiezinei buruzko eskubide errealasalbuetsita).
    • Inbertsioetan aseguru araudiak ezartzen dituen dibertsifikazio eta sakabanatze baldintzak betetzea.

Inbertsio profila

Unit Linked aseguruak Saskiak izeneko funts eraketetan inbertitzea ahalbidetzen du, arrisku profil desberdinen arabera. Zuk zeuk aukeratzen duzu zer saskitan aurreztu nahi duzun, zure aurreztaile profila kontuan hartuz: kontserbadorea, neurritsua, ausarta eta dinamikoa; edo inbertitzaile zuhurra, neurritsua eta ausarta.

Horretarako, Europako MIFID direktibara egokitu beharra dago (Finantza Tresnen Merkatuei buruzko Direktiba), non bezeroak aurreko kategorien arabera sailkatzen baitira, bezero horiei maila bateko edo besteko babesa eskaintzeko. Baina, nola jakin zein den bezero baten esperientzia eta ezagutza maila, entitateek produktu jakin bat dena delako bezeroarentzat egokia den jakin dezaten?

Hori jakiteko, Direktibak egoera desberdinetan aplikatzen diren bi prozedura hauek xedatzen ditu:

  • Egokitzapen testa:
    Produktu konplexu bat kontratatu nahi duen bezero txikizkariak egin beharreko test bat da. Testaren emaitza jakinda, finantza eta aseguru erakundeak adieraziko dio bezeroari ea kontratatu nahi duen produktua beretzat egokia den ala ez.
  • Egokitasun testa:
    Test hau luzeagoa izaten da. Finantza eta aseguru erakundeek egiten dizkiete testok finantza arloan aholkularitza zerbitzuak eman edo zorroa kudeatzen dieten bezeroei.

Test honen bidez lortzen den bezero profilarekin, erakundeak gehien komeni den produktua edo zerbitzua gomendatuko du.

Inbertsio profilari buruzko galdetegia

Jakin ezazu, zure egoera pertsonala eta inbertsiogile gisa duzun esperientzia kontuan hartuta, zein den zure inbertsioaren banaketa egokia. Horretarako, galdera hauei erantzun:

  1. Zein da zure adina?
  • 35 urtetik behera
  • 35etik 45era
  • 46tik 55era
  • 56tik 65era
  • 65 urtetik gora
  1. Inbertsio bat egiterakoan, zein da zure helburu nagusia?
  • Erretirorako kapital gehigarri bat lortzea.
  • Helburu konkretu baterako aurreztea, 5 urtera begira gehienez ere.
  1. Zenbat denboran uste duzu eutsiko diozula inbertsioari?
  • 5 urtetik behera
  • 5etik 10 urtera bitartean
  • 10 urtetik gora
  • Ez diot nire buruari epe jakin bat jartzen
  1. Errentagarritasun potentziala hobetzeko inbertitzen da, baina horrek beti dauka galerak izateko nolabaiteko arriskua. Prest egongo zinateke arriskuak hartzeko errentagarritasun potentzial handiago baten truke?
  • Nire aurrezkiekin ez dut arriskurik hartu nahi: kontu ordainduak eta antzeko produktuak baino ez zaizkit interesatzen.
  • Gogokoak ditut bermatutako produktuak; hala ere, arrisku txikiak hartuko ditut, baldin eta hori eginez gero errentagarritasun potentzialak banku gordailu batenak baino handixeagoak badira.
  • Noizean behingo eta neurrizko oszilazioak onartuko nituzke errentagarritasun potentziala hobetzearen truke.
  • Epe luzerako errentagarritasuna bilatzen dut eta arriskuak hartzeak ez dit ardura.
  • Jabetzen naiz arriskuez.
  1. Nola erreakzionatuko zenuke zure inbertsioaren balioa, esaterako, %25 txikituko balitz bat-batean?
  • Beldurtu egingo nintzateke, eta produktua berehalaxe ezeztatuko nuke.
  • Inbertsioari eutsiko nioke, eta merkatuen eboluzioa ikusi arte itxoingo nuke.
  • Nik hori aukera gisa ikusten dut gehiago inbertitzeko, etor litekeen susperraldiaren zain.
  1. Zer aktibo motarekin duzu esperientzia luzeena?
  • Aurrezki kontuak/gordailuak, bermatutako produktuak (non kapital bermea dagoen, mugaegunera iritsita).
  • Errenta finkoko inbertsio funtsak (altxorraren letrak, estatuaren bonuak, obligazioak…), galera arrisku txikiarekin.
  • Errenta aldakorreko inbertsio funtsak (akzioak, etab.), galera arrisku handiarekin.

Aukera ematen dio bezeroari bere poliza finantza merkatuen egoeraren arabera egokituz joateko.

Profil aurreztaileari (aldizkako ekarpenak), inbertitzaileari (ekarpen bakarrak) nahiz mistoari egokitutako produktua da. Aldizkako ekarpenei esker, burtsaren ziklo negatiboak ziklo positiboekin konpentsatu ahal izango dituzu eta inbertsio arriskua txikiagoa izango da.

Inbertsio funtsen katalogo zabala.

Ekarpenen malgutasuna.

Aukerak prestazioa kobratzeko: errenta, kapitala edo mistoa.

Likidezia; zure inbertsioaren balioa beti eskuragarri eta inolako penalizazio barik.

Abantaila fiskalak, ez duzulako zergarik ordaindu beharko inbertsio aukera aldatzen duzun aldiro. Zergak ordainduko dituzu soilik kapitala kapital higigarriaren errendimendu gisa eskuratzen duzunean; honenbestez, zure kapitala eta irabaziak eskuratzea erabakitzen duzunean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako atxikipena egingo duzu, indarreko legeen arabera. 2016tik aurrera, atxikipena %19koa da.

Goiena Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan; hori dela eta, kontratazio bat egin aurretik, aurrezki aseguruen ezaugarriak ezagutzea gomendatzen dizugu, eta, hola, zure etorkizuna zure inbertsio profilera ondoen egokitzen den eran planifikatzen lagunduko dizugu.