Orain, bideokonferentzia bidez ere
Goiena Aseguru Artekaritzan era guztietako erraztasunak eskaini nahi ditugu aseguru-artekariaren eta bezeroaren arteko komunikazioan. Horregatik, hemendik aurrera, bideokonferentzia baten bidez ere gurekin harremanetan jartzeko aukera emango diegu hala eskatzen duten guztiei.
Bizitzen ari garen egoerak arduraz jokatzera behartzen gaitu, eta, testuinguru horretan, ulertzekoa da pertsona batzuek nahiago izatea pertsonen arteko harremana ahalik eta gehien murriztea, batez ere establezimenduen barruan.
Aurrez aurreko kontaktua ordezkazina dela jakinda ere, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da egoera berriei egokitzea eta, ahalegin honetan, bideokonferentziak telefono dei hotz batek baino esperientzia hurbilagoa eta pertsonalagoa eskaintzen du.
Hemendik aurrera, edozein kontsulta, argibide edo informazio-eskaera egiteko, harremanetan jar zaitezke gurekin bideokonferentzia baten bidez.
Prozedura erraza da: telefonoz deitu (Arrasateko bulegoa: 943 79 59 81; Bergara: 943 76 97 65 eta Gasteiz: 945 00 00 71) edo mezua bidali goienaaseguruak@gmail.com helbidera edo harremanetarako kontaktu orrira: http://www.segurosgoiena.com/es/contacto bideokonferentziarako eguna eta ordua adierazita. Ondoren, Goiena Aseguru-Artekaritzatik interneteko esteka bidaliko dizugu bertara konektatzeko.
Egoera berrietara egokitzen jarraitzen dugu!