Laguntza
Ezbeharren ebazpena
Ezbehar bat gertatzen denean, funtsezkoa da arin-arin eta eraginkorki jardutea, ezbehar horrek enpresaren emaitza kontuan eta bere jarduera produktiboan eragin ditzakeen galerak minimizatzeko (kalte materialak, erantzukizun zibila, negozioa etetea, markari eragindako kaltea, besteak beste). Hori dela eta, ezbeharrak kudeatzeko alorrak guretzat berebiziko garrantzia dauka gure bezeroei ematen dizkiegun zerbitzuen barruan.
Gure esperientzia luzeari, negoziatzeko daukagun gaitasunari eta gure langileen prestakuntzari esker, Goienan ezbeharrak behar bezala tramitatzen ditugu, eta gure bezeroen interesak defendatzen ditugu aseguru konpainien nahiz hirugarren erantzuleen aurrean, indemnizazioak ahalik eta lasterren eskuratzen saiatuz eta bezeroei prozesu osoan zehar etengabeko babesa emanez.
Konpromisoak
Aseguru programak neurrira egindako jantziak dira; Goinakook bezeroari lagundu eta haren beharretara egokitzen gara. Filosofia hau bi konpromiso hauetan gauzatzen da:
- Ezbeharrean, enpresa mota bakoitzerako egokiena den pertsona identifikatzea.
- Hala behar duenean, ezbeharra ‘in situ’ kudeatzea.
Gainera, honako ardura hauek hartzen ditugu:
- Ezbeharra tramitatzeko prozedura espezifikoak martxan jarri
- Orientatu eta behar den dokumentazio guztia bildu
- Kaltearen kuantifikazioan aholku eman
- Aseguru konpainiari informazio zuzena jakinarazi
- Aseguru konpainiarekin negoziatu
- Peritu lana koordinatu eta ikuskatu
- Ezbeharren likidazioan modalitatea eta epeak kudeatu
- Aseguru kontratuen interpretazio teknikoari buruz aholku eman
- Ezbeharren eta ezbehar kopuruaren arrazoien kontrol estatistikoa egin
