GOIENA ABANTAILAK

300 bezero baino gehiagoren bermea daukagu

Goiena Aseguru Artekaritza, SL aseguruen artekaritzan diharduen enpresa bat da, bere bezeroei balioa erantsiz eta pertsonak, ondasunak eta ondarea babesteko soluziorik onenen inguruan aholku emanez. Goienaren zereginak sektore guztietako enpresak barne hartzen ditu lurralde nazional osoan.

Gure helburua

Aholkularitza zerbitzu integralak eskaintzea enpresa, erakunde publiko, profesional, autonomo eta kolektiboetarako aseguruei buruz. Gure bezeroek arriskuei estaldura emateko dauzkaten premiei soluzio integralak emateaz arduratzen gara, epe luzera hazkunde iraunkor eta errentagarria lortzeko helburuz, etengabeko prestakuntzaren bidez eta teknologia berrietara egokituz.

Gure giza taldearen balioa, esperientzia eta bezeroarekiko gertutasuna dira gure aktibo korporatibo nagusiak.

Balio proposamena

Merkatuen eboluzio azkarrak, lehiakortasun handiak eta gero eta zorrotzagoak diren bezeroen eskakizunek bultzatuta, gure enpresak zerbitzu hurbil eta garden batean oinarritutako estrategia baterantz jo du, negozio arlo desberdinei eta enpresen arriskuei buruzko aholkularitzan espezializatuta.

Gure jardueraren premisa zera da: orain dauzkagun bezeroei eta bezero potentzialei profesionaltasunez aholku ematea, beren beharrak erabat beteko dituzten aseguru planen bidez, merkatuko aukera desberdinen analisia egin ondoren.

Horren guztiaren oinarrian giza talde trebe eta zintzo bat dago. Talde horrek zorrotz betetzen du bai legaltasuna bai gizarte erantzukizuna, eta erabateko konpromisoa hartua dauka bezeroaren gogobetetzearekin, hala arriskuen planteamenduari nola ezbeharraren kudeaketari dagokionez.

Gure balioak

Gertutasuna

Gure balio eskaintzarik inportanteena.  Hurbiltasuna eta konfiantza gizon-emakumeen arteko tratuan. Zugandik eta zure proiektutik gertu gaude.

Espezializazioa

Maila altua arriskuen gaineko aholkularitzan: kreditu asegurua.

Integritatea

Erantzukizuna, gardentasuna eta zintzotasuna.

Independentzia

Gure bezeroen interesak defendatzen ditugu aseguru konpainien nahiz hirugarren erantzuleen aurrean.  Negozio fluxuak eta kolaborazioa sortzen ditugu enpresa aholkularitza, kolektibo eta profesionalekin.

Pasioa

Egiten dugun horretan sinesten dugu.

Zuk bezeroa lortu; guk zure negozioa babestu.