Zure enpresak dena delako administrazioari zerbitzu ematen dionez gero, guk zure enpresa bermatzen lagunduko dizugu administrazio horren aurrean.

Kauzio asegurua berme aseguru bat da, zeinaren bitartez aseguratzaileak asegurudunari ordaintzeko betebeharra hartzen baitu jasaten dituen kalteengatik, baldin eta aseguru hartzaileak asegurudunarekin dituen betebeharrak –legezkoak nahiz kontratuzkoak– betetzen ez baditu.

Kauzio aseguruaren izateko arrazoia mamitzen da kontratu bateko alderdi batek kontrako alderdiari berme bat exijitzen dionean hartu dituen obligazioak beteko dituela blindatzeko, zeren eta obligaziodunak betetzen ez badu, aseguratzaileak bere gain hartuko baititu ez-betetzearen ondoriozko indemnizazioak.

Banku abalen antzekoak dira, non erakunde/pertsona batek beste baten ordez erantzuten duen. Administrazio publikoekin egindako kontratuetan nahitaezkoak dira.

Aseguru kredituaren antzekoa bada ere, bien arteko oinarrizko aldea zera da: kauzio aseguruaren kasuan, asegurua kontratatzen (eta ordaintzen) duena zorduna da, eta hartzekoduna, berriz, onuraduna. Sektore publikoaren adibidera bueltatuz, kontratuaren hartzailea enpresa kontratista litzateke, eta aseguruduna edo onuraduna, berriz, eraikuntza obra, garbiketa nahiz mantentze zerbitzu, berritze eta abarretarako administrazio publiko kontratatzailea.

BERME NAGUSIAK

Lizitazioa – Behin-behineko bermeak

Administrazioak deitutako lehiaketa batera aurkeztutako eskaintza bat mantenduko dela ziurtatzen du.

Gauzatzea – Behin betiko bermeak

Kontratua adjudikazio baldintzen arabera beteko dela bermatzen da.

Osagarriak

Administrazioak exijitzen ditu, kontratuak gauzatze berme normala baino berme handiagoa behar duela irizten dionean. Behin betiko bermeen osagarriak dira.

Konturako ordainketa edo aurrerakinak

Kontratistak kontratuaren zenbatekoaren zati bat jaso dezake egindako prestaketa operazioengatik, alegia, materialak, instalazioak eta obrari atxikitako ekipamenduak biltzeagatik. Aurrerakinaren ordainketa, bermearen ekarpena egiteari lotuta dago.

BESTE BERME BATZUK

Aduanak

Estaldura honek aseguratzen du, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aurrean, enpresa inportatzaileek ordaindu beharrekoa ondasunen inportazioei dagozkien arantzelengatik. Aseguru hartzaileak enpresak dira.

Berme motak: zuzeneko inportazioa, ATA koadernoak (salgaien aldi baterako onarpena), aldi baterako inportazioak, hobekuntza aktiboko erregimena eta aduanako agenteak.

AENA

Berme hauek ziurtatzen dute AENAren aurrean aireportuko tasen ordainketa –gerora likidatuko direnak–. Airelineak daude horiek aurkeztera behartuta, eta beraiek dira aseguru hartzaileak.

MEFF Tecnología y Servicios, SAU.

Erakunde honetan aurkeztutako bermeek ziurtatzen dute aseguru hartzaile diren energia elektrikoaren merkatuko operadoreek (banatzaileak, komertzializatzaileak) aurreikusitako erosketen eta benetan egindakoen arteko aldea likidatuko dutela.

OMI, Polo Español, S.A.

Erakunde honetan aurkeztutako bermeek merkatuko energiaren zuzeneko erosketa ziurtatzen dute.

Energía

Energia berriztagarriei buruzko proiektuak aurkezteko beharrezkoak diren bermeak. Aseguru hartzailea, berez, instalazioaren enpresa sustatzailea da; aseguruduna, berriz, proiektuak esleitzen dituen administrazio publikoa da.

Etxebizitza erosleei aurrerakinak itzultzea.

Etxebizitza sustatzaileek, aseguru hartzaileak direnez gero, derrigorrez kontratatu behar dituzte. Etxebizitzak eraiki bitartean erosleek/asegurudunek sustatzaileari ordaindutako aurrerakinen itzulketa bermatzen da. Etxebizitzak entregatu ezean eta sustatzaileak aurrerakinak itzuli ezean, konpainiak indemnizatu egingo du.

Publizitate denborak kontratatzeagatiko bermeak.

Bermeak Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren aurrean.

Halako berme baten abantaila nagusia zera da: beste formula batzuek ez bezala –banku abala edo fidantza, kasu– ez dakar aktibo zirkulatzailearekiko galera handirik: nahikoa da aseguruaren prima ordaintzea legez estalita egoteko ondorio guztietarako.

Alabaina, aseguratzaileak aseguruduna indemnizatu behar izanez gero, aseguru hartzaileak derrigorrez itzuli beharko dio ordainduta dauden kopuruak aseguratzaileari.

Kauzio asegurua ez da banketxe batekin egindako zor gisa kontuan hartzen. Beraz, zuk zure kreditu ahalmenari eutsiko diozu, finantza baliabideen ibilgetzeak saihestuz.