Aurreikuspen (BGAE) eta pentsio aseguru kolektiboak
Zure etorkizuna babesteko modurik onena.
Zure langileei biharko egun hobe bat eraikitzen laguntzen diezunean, enpresarekiko gogobetetzea eta lotura sendotzen ari zara.

Enpleguko Aurreikuspen Planei dagokienez, esan behar da Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE) irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak direla, borondatezkoak eta izaera sozialekoak, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko Gizarte Segurantzaren gizarte aurreikuspen osagarri izatea xede dutenak. Askotariko kontingentziak estaltzen dituzte; horietan ohikoenak: erretiroa, ezintasuna, langabezia, osasuna, heriotzak, suteak, etab. EAEko gizarte aurreikuspen osagarriaren figura hau bat dator nazioartean dagoen pentsio funtsen figurarekin.
Euskal Autonomia Erkidegoan, zerga arloko eskumenak, Kontzertu Ekonomikoaren arabera, lurralde historikoetako Foru Aldundi eta Batzar Nagusiei dagozkie; hori guztia Eusko Jaurlaritzak, Autonomia Estatutuaren bidez, harmonizazio, koordinazio eta lankidetza arloan dauzkan eskumenen kalterik gabe (Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa).
Beren funtzionamendua Kontrol Batzorde batek gainbegiratzen du. Batzordea modu parekidean osatzen dute enpresaren eta langileen ordezkariek. Euskadin bizi direnentzako bakarrik: epe luzerako aurrezpen produktua, erabat malgua, tratamendu fiskal bikaina daukana
Araudiak, era berean, parte hartzaileentzako eta onuradunentzako informazio erregimen bat ezartzen du, eta horren bitartez eskubide kontsolidatuen balioaren berri, sortutako errentagarritasunaren berri eta planari eragin diezaiokeen edozein aldaketaren berri ematen zaie, besteak beste.
Aurreikuspen plan batean (BGAE), hauxe izango da erakunde sustatzailea: aurreikuspen plana sustatzen duen enpresa (edo enpresak), gutxienez BGAEaren aktiboak gorde eta haiek babestearen erantzukizuna hartuko duena, entitate gordailuzaina izaki.
- Askotariko modalitateak
- Enpleguko aurreikuspen plana: neurrira egindako plan bat diseinatzen da, ekarpen definitu, prestazio definitu edo mistorako konpromisoaren eskakizunekin bat etorriz.
- Baterako sustapena duen enpleguko aurreikuspen plana: hainbat enpresak (bazkide sustatzaileak) beren enplegatuen alde sustatutako enplegu modalitateko aurreikuspen plana, zeinari, gerora, beste enpresa sustatzaile batzuk gehi dakizkiokeen. Jadanik sortua dagoen aurreikuspen plan baten barruan txertatzen da eta oso soluzio egokia eta neurrira eginikoa da, tamaina txikiagoko konpromisoetarako, enpresa nahiz sektore taldeetarako.
- Planak aurreikusiz gero, borondatezko ekarpenak egiten dira, finantza eta zerga errentagarritasuna optimizatzeko.
Enpleguko aurreikuspen planeko espezifikazioetan ezartzen direnak; hala, izan daitezke ezintasun iraunkor osoari lotutako prestazioak ohiko
lanbiderako, ezintasun absolutua orotariko lanetarako, edo ezintasun handi, erretiro, mendekotasun larri, mendekotasun handi eta heriotzarako.
ENPLEGUKO PENTSIO PLANAK
Enpresek beren enplegatuekin hartutako konpromisoei estaldura emateko dituzten beharrei erantzuten diete, enpleguaren modalitatean pentsio plan eta funtsei buruz indarrean dauden legeekin bat etorriz.
Pentsio planak, berez, Espainiako araudiaren barruan erregulaziorik zorrotzena daukan gizarte aurreikuspeneko tresna osatzen dute.
Beren funtzionamendua Kontrol Batzorde batek gainbegiratzen du. Batzordea modu parekidean osatzen dute enpresaren eta langileen ordezkariek. Kontrol sistema zorrotz bat dago, non, besteak beste, profesional independenteek eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorrak esku hartzen duten.
Araudiak, era berean, parte hartzaileentzako eta onuradunentzako informazio erregimen bat ezartzen du, eta horren bitartez eskubide kontsolidatuen balioaren berri, sortutako errentagarritasunaren berri eta planari eragin diezaiokeen edozein aldaketaren berri ematen zaie, besteak beste.
ENPLEGUKO PENTSIO PLANAREN ABANTAILAK
- Askotariko modalitateak:
- Enpleguko pentsio plana: egokia da enpresek, gizarte aurreikuspenaren arloan eta pentsioengatiko konpromisoak kanpora ateratzeko legediaren barruan, langileekin hartutako pentsio konpromisoak prestatzeko. Plana neurrira diseinatzen da, konpromisoaren eskakizunekin bat etorriz.
- Baterako sustapena duen enpleguko pentsio plana: ekarpen definituaren modalitateko pentsio plan bat denez gero, enpresak zehazten du enplegatu bakoitzeko urtean zenbat ordaindu; horri esker, uneoro kontrola daiteke kostua, inolako desbiderapenik egotea galaraziz. Oso soluzio egokia eta neurrira eginikoa da, tamaina txikiagoko konpromisoetarako, enpresa nahiz sektore taldeetarako.
- Planak aurreikusiz gero, borondatezko ekarpenak egiten dira, finantza eta zerga errentagarritasuna optimizatzeko.
ENPLEGUKO PENTSIO PLANAREN ESTALDURAK
Pentsio planeko espezifikazioetan ezartzen direnak; hala, izan daitezke ezintasun iraunkor osoari lotutako prestazioak ohiko lanbiderako, ezintasun absolutua orotariko lanetarako, edo ezintasun handi, erretiro, mendekotasun larri, mendekotasun handi eta heriotzarako.
BAZKIDEENTZAKO PENTSIO PLANAK
Elkarte edo sindikatu batek sustatutako planak dira, eta parte hartzaileek bazkideak, kideak edo sustatzailearen afiliatuak izan behar dute. Enplegu planak ez bezalakoak dira, kasu horretan sustatzailea enpresa bat delako.
Bazkide planen kasuan, sustatzaileak izan daitezke elkarteak, sindikatuak, gremioak edo irabazi asmorik gabeko askotariko kolektiboak, denek ere ezaugarri komunak dituztenak, eta pentsio plan bat sortzeko asmoa beren izatearen arrazoitzat ez dutenak. Planaren izenpetzaileak, izatez, sustatzailetzat jotako elkarte edo kolektiboko kideak dira. Ekarpenak bazkide bakoitzak egiten ditu, ez elkarteak, enplegu planetan gertatzen denaz bestela, izan ere, enplegu planetan ekarpenak enpresak egiten ditu, bakarrik edo langilearekin batera.
ENPRESAKO GIZARTE AURREIKUSPENEKO PLANAK (EGAP)
Aldizkako ekarpeneko edo ekarpen bakarreko bizi aseguru – aurrezki aseguru kolektibo bat da, interes tekniko bat gehi irabazietako partaidetza bermatzen dituena. Hori guztia, enpleguko pentsio planek estalduretan, ekarpenetan eta fiskalitatean dauzkaten baldintza berberekin.
EGAP baten kontratazioa pentsioengatiko konpromiso bat da; hori dela eta, enpresaren eta langileen arteko akordio batean oinarritu behar da. Enpleguko pentsio planek bezala, diskriminazio ezaren, ekarpenen errebokaezintasunaren eta derrigorrezko egozpenaren irizpideei erantzun behar die.
Bermeak:
- Kapitala bermatuta baldin eta aseguruduna aurreikusitako erretiro datan bizirik badago.
- Heriotza.
- Ezintasuna.
- Mendekotasuna.
Ez dago erreskaterako aukerarik, kasu hauetan izan ezik: gaixotasun larria (langilea eta lehen graduko familiartekoak), iraupen luzeko desenplegua (titularrak izena emana eduki behar du enplegu eskatzaile gisa INEMen, eta eskaera egiteko unean ez du inolako prestaziorik jaso behar) eta beste EGAP batera aldatzea (konpromisoa egokitu edo desagertu egin delako).
Aseguru honek kontingentzia estalia gertatu arte iraungo du betiere (erretiroa, heriotza, ezintasuna eta mendekotasuna).
Hartzailea, enpresa da beti. Bizi, ezintasun edo mendekotasun kasuan, aseguruduna eta onuraduna langilea da. Heriotza kasuan, langile horrek izendatutako pertsona izango da onuraduna.
Primak langileari egozten zaizkio urterik urte; beraz, eskubideen transferentzia egiten zaio. Enpleguko pentsio planen muga berdinak dauzkate, adinaren arabera. Ekarpen muga hori zergaduna partaide edo asegurudun den gizarte aurreikuspeneko sistema guztietarako da.
Produktu honek pentsioengatiko konpromiso bat espezifikoki betetzea du helburu; beraz, enplegatuen zerrenda osoari edo zati bati estaldura emango dion aurrezkiaren aseguru poliza bat izan nahi duen edozein enpresarentzat da interesgarria.
Goeina Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Zure enpresaren aktibo nagusiaren babesa planifikatzen lagunduko dizugu, alegia, zure enplegatuen babesa planifikatzen.
Enpresarentzako abantaila fiskalak
- Langileen alde egindako ekarpenek txikitu egiten die enpresei sozietateen gaineko zergaren zerga oinarria; eta autonomoei, beren errentari aplikatzen zaion zergaren oinarria.
- Ez dago zertan atxikipenik egin PFEZaren kontura.
- Ekarpenen zenbatekoa Gizarte Segurantzako kotizazio oinarria osatzera doa, gehieneko kotizazio kasuan izan ezik..
Langileentzako abantaila fiskalak
- Zure errentan efektu neutroa dauka zeren eta, alde batetik, enpresaren ekarpenak handitu egiten baitu zure zerga oinarria, baina, bestetik, pentsio planetan jasotzen diren murrizketen onuraduna baitzara.
- Ez duzu PFEZaren konturako atxikipenik izango.
- Gizarte Segurantzako zure kotizazio oinarria handitu egin daiteke, gehieneko kotizazio kasuan izan ezik.