Bizi aseguru kolektiboak
Bere langileak babesten dituen enpresa, loturak sortzen dituen enpresa bat da, fidelizatzen, harreman gune egonkorrak eraikitzen eta enplegatuentzako balioa sortzen duen enpresa bat.
Babes ezazu zure enpresaren aktibo nagusia.

Aseguru kolektibo hau bereziki pentsatuta dago langileak dauzkaten autonomoei, enpresa txiki, ertain eta handiei, eta enpresarekin zerikusirik ez duten kolektiboei –hala nola elkarteak, lanbide elkargoak, fundazioak, etab.– laguntzeko. Laguntza horrek langile zerrenda osoari edo kide konkretuei bakarrik eragin diezaieke.
Gaixotasunen nahiz istripuen ondoriozko heriotza, ezintasun iraunkor edo mendekotasun kontingentziei ematen zaie estaldura, hitzarmen kolektiboetan edo langileekiko bestelako hitzarmen batzuetan jasota egon ala ez.
BIZI ASEGURU KOLEKTIBOAK, IZENDUNA
Aseguruak kolektibo baten kide guztiak edo soilik zati bat barne har dezake, eta prima batera ordain daiteke, enpresaren beraren baliabideekin, edo bestela banaka, banku helbideratze bidez, borondatezko atxikipen batez ari bagara.
Prestazio bakoitzerako aseguratutako kapitalak asegurudun bakoitzarentzat zehaztu daitezke, eta edozein aldagai objektiboren nahiz moduluen arabera zehaztu daitezke, edo askatasunez aukeratzekoak izan daitezke.
BIZI ASEGURU KOLEKTIBOAK, IZENGABEA
Polizan asegurudun diren guztiek prestazio eta kapital berberak izango dituzte.
Aseguruak enpresa, kolektibo, lanbide elkargo edo elkarteko kide guztiak barne hartu behar ditu..
ALDI BATERAKO URTEKO ASEGURU BERRIZTAGARRIA
Enplegatuak hil edo ezindurik geldituz gero, prestazioaren ordainketa ziurtatu eta asegurudunen eta beren familiartekoen ongizatea eta lasaitasuna bermatzeko diseinatu da aseguru hau.
ASEGURUAREN ABANTAILAK
- Kolektibo bakoitzaren neurrira doituta
- Ezbehar kopuruak eragina izango du urteko kuota bakoitzaren priman, asegurudunen kopuru osoa zein den kontuan hartuta.
- Prestazioa kapital gisa edo errenta gisa kontratatu ahalko da
- Gaixotasun larrien kasuan, kapital bat kontratatzeko aukera
- Kapital bat kontratatzeko aukera istripuagatiko ezintasun iraunkor partzial baten kasuan.
ASEGURUAREN ESTALDURAK
Estaldura nagusia heriotzagatikoa da. Aukera gisa, urteko estaldura izango duten prestazio gehigarriak kontratatu ahalko dira honako arrisku hauetarako:
Derrigorrezko berme nagusia:
- Edozein arrazoiren ondoriozko heriotza
Hautazko bermeak:
- Istripuagatiko heriotza
- Aparteko kapitala, istripuagatiko heriotza kasuan
- Aparteko kapitala, zirkulazio istripuagatiko heriotza kasuan
- Ezintasun iraunkor osoa
- Istripuagatiko ezintasun iraunkor osoa
- Zirkulazio istripuagatiko ezintasun iraunkor osoa
- Ezintasun iraunkor absolutua
- Istripuagatiko ezintasun iraunkor absolutua
- Zirkulazio istripuagatiko ezintasun iraunkor absolutua, ezintasun handia
- Gaixotasun larriak (heriotza kapitalerako kapital gehigarria)
HITZARMENEKO BIZI ASEGURUA
Dirigido a la empresa para la cobertura de prestaciones de fallecimiento e invalidez de sus empleados derivados de los distintos convenios colectivos de ámbito nacional, autonómico o local.
Enpresaz gaindiko hitzarmen kolektiboetan jasota dauden heriotza eta ezintasun konpromisoak –edozein arrazoiren ondoriozkoak– aseguratzen ditu.
ERRENTETARAKO BIZI ASEGURUA
Aldi baterako urteko aseguru berriztagarri honek errentak ziurtatzen ditu heriotza kasuetan (alarguntasun edota zurztasun errenta) eta ezintasun kasuetan (asegurudunaren aldeko errenta), ezkontideei itzultzeko aukerarekin.
Zurztasun errentak aldi baterakoak (adin jakin bat bete arte) edo biziartekoak dira (ezintasun kasuan), eta biziarteko errentak alarguntasun kasuan edo bestelako berme baten kasuan.
Honako hauek kontratatu dezakete asegurua: erretiro pentsioengatiko konpromisoak harturik dauzkaten enpresek, konpromiso horien ondoriozko errenten ordainketa beren gain hartuz, bai egoera pasiboan dauden enplegatuen kasuan bai beren langileen eta beste edozein kolektiboren kasuan. Gutxieneko langile kopuru batetik aurrera, irabazietako partaidetza bat sor liteke.
Goeina Aseguruetakook espezialistak gara bizi, aurrezki eta inbertsio aseguruetan. Zure enpresaren aktibo nagusiaren babesa planifikatzen lagunduko dizugu, alegia, zure enplegatuen babesa planifikatzen.
ENPRESARENTZAKO ABANTAILAK
- Langileek gehien baloratzen duten onuretako bat da; lan giroa hobetzen eta enpresarekiko lotura sendotzen laguntzen du.
- Prima hasieratik jakiten da eta etorkizunera begira kalkula eta aurreikus daiteke, ustekabeko gehikuntza barik.
- Poliza hau erraza da kontratatzeko eta kudeatzeko, bai berritzeak bai altak eta bajak.
- Enpresak gastu gisa ken dezake prima sozietateen gaineko zergan.
- Pentsioengatiko konpromiso batez ari garenez, kontratatzeko beti ez dira beharrezkoak izaten ez osasun aitorpena ez azterketa medikoa. Nahikoa da enpresak zigilatutako eskaria eta aseguratutako langileen izen-abizenak, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta jaioteguna aurkeztearekin.
Polizaren estaldura iraungiko da enpresaren eta asegurudun langilearen arteko lan harremana hutsaltzen denean eta, betiere, asegurudunak 70 urte betetzen dituen urtean.