LANEKO BAJA ETA GAIXOTASUN ASEGURUA
Gaixotasun nahiz istripu baten ondoriozko aldi baterako ezintasunagatiko Laneko Baja Aseguruari, normalean, laneko baja asegurua esaten zaio. Aseguruaren xedea da norberaren konturako jarduera bat egiten duten profesionalen diru sarrerak berrezartzea (autonomoak, profesional liberalak, freelanceak), gaixotasun baten edo istripu baten ondorioz osasun egoeran alterazioren bat izan dutela-eta ezin dutenean, aldi batez edo betiko, jarduera horretan jarraitu eta ospitaleraturik edo etxean atseden hartzen egotera beharturik daudenean.

Norberaren kontura diharduten eta Langile Autonomoen Erregimen Berezi, Mutualitate edo antzeko erakunde batean egoteagatik Gizarte Segurantzan kotizatzen duten autonomoak/enpresaburuak.
Gaixotasun edo istripu kasuan prestazio mutualak edo publikoak osatu nahi dituen edozein pertsona, lan edo lanbide jarduera batean norberaren kontura ari dena (profesional liberalak, freelanceak eta autonomoak).
OINARRIZKOA
Bi modalitate bereizten dira:
1. Modalitatea: eguneroko indemnizazio bermea gaixotasunagatik eta istripuagatik
Laneko bajako berme honek eguneroko prestazio ekonomikoa ziurtatzen dizu baldin eta aldi baterako lanerako ezintasun osoa badaukazu eta horrek, ikuspegi profesionaletik, zure ohiko jarduera egitea galarazten badizu, laneko baja eragin dizun gaixotasunaren edo istripuaren ondorioz.
2. Modalitatea: barematutako indemnizazio bermea gaixotasunagatik eta istripuagatik
Indemnizazio baremoan zerrendatutako gaixotasun edo istripu bat sufrituz gero, zuk indemnizazioa jasotzea du helburu.
Indemnizazio egunak baremoak adierazten dituenak dira beti, asegurudunaren sendatze denbora kontuan hartu barik. Asegurudunak indemnizazio finko bat kobratuko du beti, patologiaren arabera. Aseguru honetan indemnizazioa finkoa denez eta baremo bidez zehazten denez, asegurudunak ez dio alta medikoari itxoin beharko kobratzeko.
HAUTAZKOA
Ospitaleratzeagatiko indemnizazio bermea
Ohiko gastuen gehikuntzari estaldura emateko aukera ematen du, baldin eta gaixotasunagatik edo istripuagatik ospitaleratu egin behar bazaituzte. Eguneroko indemnizazio bat izango duzu gastuei aurre egiteko. Gaixotasun, istripu eta amatasunagatiko ospitaleratzeak sartzen dira aseguruan.
Istripuagatiko heriotza edo ezintasun iraunkor absoluturako bermea
Berme honek aukera ematen dizu kapital espezifiko bat aseguratzeko istripua gertatu eta, horren ondorioz, heriotza edo ezintasun iraunkor absolutua jasaten baduzu.
Istripuagatiko laguntza medikoa
Polizan jasotako edozein istripuren ondoriozko gastuak estaltzen ditu: laguntza medikoa, larrialdiko garraio sanitarioa, farmazia, sendategian sartzea eta errehabilitazio fisikoa.
Interbentzio kirurgikoagatiko indemnizazioa
Berme osagarri honek indemnizazio bat eskaintzen du oroharreko prezioan, interbentzio kirurgikoen kasuan. Ebakuntza mota kontuan hartuz, polizan agertzen den indemnizazio baremoan ezarritako zenbatekoa ordainduko da.
Orientazioa eta bigarren iritzi medikoa
Zerbitzu hau, funtsean, nazioarteko profesional ospetsu eta onenek urruneko balorazio bat egitean datza. Hala, gaixotasun edo patologia larri bat diagnostikatu zaien asegurudunek emandako proba diagnostikoetan oinarrituz, urruneko balorazioa egiten dute profesionalok, jasotako datuen analisian oinarritutako txosten bat egiteko..
Goiena Aseguruetan konpromisoa hartzen dugu gutxienez aseguruen hiru eskaintza prestatzeko eta aseguru konpainia nagusiek dauzkaten baldintzen eta estalduren analisi konparatibo bat egiteko, zuri aholku eman eta gehien komeni zaizuna aukera dezazun, zure beharren neurrira egindako plan bat eginez eta aseguru baldintza onenak bilatuz.
Beste abantaila batzuk
- Fiskalitatea: zuzeneko zenbatespenez kotizatzen ari diren langile autonomoek (ez moduluen sistemaren bidez) kostua ken dezakete beren PFEZ aitorpenean (500 euroraino gehienez ere).
- Edozein gaixotasun edo istripurentzako estaldura gabezialdi barik.
- Bizkar, ikusmen, entzumen eta hortzetako patologietarako estaldura, baldin eta aldez aurretik hor ez bazeuden.
- Haurdunaldi, erditze eta erdiondoko aldietako estaldura espezifikoak, 12 hilabeteko gabezialdiarekin.
- Ospitaleratzea ekarri duten nahasmendu mental eta psikiatrikoetarako estaldura.
- Kirol arriskuetarako estaldura.
- Aurrerakinak eskatzeko aukera, azken indemnizazioaren kontura.