ZIBERARRISKU ZIBERASEGURUA

Zein dira zure enpresan gehien aipatzen diren ziber arriskuak? Iruzurra? Informazio ihesa edo manipulazioa? Espioitza industriala? Informazioaren lapurreta? Sistemetako hutsegiteak?

Zure enpresan aurre egin beharreko erronka edozein dela ere, ondo prestatuta egoteak berebiziko garrantzia du, zeren eta halako arriskuek finantzetan eta ospean eragiten dituzten ondorio eta kalteek eragina izan baitezakete zure negozioaren jarraitutasun operazionalean..

Zergatik behar duzu halako bat?

Errealitatea zera da: ez dago enpresarik datuen urratzetik libre dagoenik. Dauzkazun babes sistemak eta inplementaturik dituzun segurtasun estandarrak gorabehera, oso zaila da enpresa bati aldi oro eragin diezazkioketen barne eta kanpo mehatxu guztiak kontrolatu eta neutralizatzea.

Eraso zibernetikoek edozein konpainiaren operazioan izan dezakete inpaktua. Sor daitezkeen kalteek eragina izan dezakete bai enpresaren produktibitatean bai lege arloko kostuetan, eta baita jabetza intelektualaren eta ospearen galeran ere.

Arrisku zibernetiko posibleak

Ondoren, arrisku zibernetiko posible batzuk aipatuko ditugu; horien ondorioak aseguru egoki baten bidez arindu daitezke.

  • Osasuna/Ospitaleak: produktu medikoen enpresa handi bateko enplegatu batek 40.000 pazienteren datuak lapurtu eta saldu zituen.
  • Txikizkako enpresak: asegurudun bat auzitara eraman zuten enplegatu batek lehiakide baten informazio konfidentziala bereganatu zuelako bidegabeki.
  • Hotelak: hacker batzuk 26 hotelen sistema informatikoetan sartu ziren eta gutxi gorabehera 480.000 bezeroren kreditu txartelen izen eta zenbakiak eskuratu zituzten.
  • Bankua: hacker batzuek baieztatu zutenez, banku baten sistemetara sartu ziren eta informazio konfidentziala publikatzeko mehatxu egin zuten baldin eta bankuak, data jakin bat iritsi baino lehen, diru kopuru jakin bat ordaintzen ez bazien.

Oinarrizkoak

  • Informazioa erabili eta tratatzeagatiko erantzukizuna.
  • Datu pertsonal edo korporatiboak urratzearekin lotutako kalte eta gastuen defentsa, asegurudunak eragindakoa izan edo asegurudunaren datuen tratamenduaren arduradun batek edo zerbitzu hornitzaile batek eragindakoa izan (azpikontratistak).
  • Datuen segurtasunagatiko erantzukizuna: honako hauekin lotutako kalteak eta defentsa gastuak:
    • Birus baten bidez hirugarrenen datuak kutsatzea.
    • Baimendutako hirugarren bati datuak eskuratzeko duen eskubidea era desegoki edo okerrean ukatzea.
    • Enpresaren instalazioetara, sistema informatikora edo enplegatuen sistema batera sartzeko kode bat ebastea.
    • Edozein sistema informatikotan biltegiratutako datuak suntsitu, aldatu, hondatu, kaltetu edo ezabatzea.
    • Enpresaren hardwarea –datu pertsonalak edo korporatiboak gordetzen dituena– ebastea.
    • Datuen segurtasuna urratzearen ondorioz, datuok ezagutzera ematea.

Gehigarriak

  • Ikuskapenak eta prozedura administratiboak.
  • Ikerketa: datuen babesari buruzko ikerketa batekin lotutako lege aholkularitzan eta ordezkaritzan jarduteko ordainsari profesionalen kostua.
  • Datu elektronikoak: datu elektronikoak berrezarri, berreskuratu edo birsortu daitezkeen erabakitzeko sortzen diren gastuak –ordainsari profesionalak–, berreskuratze lan horretan egindako gastuez gainera.
  • Asegurudunaren irudia leheneratzea: osagai mediatikoa duen gertaera zibernetiko batek izan ditzakeen ondorio kaltegarriak prebenitu edo arintzeko aholkulari independenteetan egindako gastuak eta ordaindu beharreko ordainsari profesionalak.
  • Jakinaraztea eta behatzea: segurtasunaren urraketa batek bezeroen datuei eragin diela eta, bezerooi (edo edozein agintari ikuskatzaile eskuduni) horixe jakinarazteko egindako gastuak. Eragindakoen identitatearen lapurreta kontrolatzearekin lotutako kostu eta gastuak ere sartzen dira.

Hautazkoak

  • Multimedia edukiengatiko erantzukizuna: hirugarren baten jabetza intelektualaren urraketarekin lotutako kalteak eta defentsa gastuak, edo eduki digitalekin lotutako egintza zabarrak.
  • Estortsio zibernetikoa: ikerketa kostuak hirugarrenek egindako estortsio kasuetan, non asegurudunaren informazioaren segurtasunari mehatxu egiten dieten, eta eragindako kaltearen ordainketa.
  • Sareetan segurtasun akatsak direla-eta galtzen diren etekinak.
  • Sareko etenaldia: sareetan, segurtasun akats bat dela eta, etenaldi materiala gertatu eta horren ondorioz asegurudunak galtzen duen etekin garbia.

Ikerketa administratibo eta zigor administratiboetarako estaldura, baldin eta lege xedapen bidez aseguratzeko modukoak badira eta gobernu entitate batek, entitate arautzaile batek edo datuak babesteko aginte batek ezartzen baditu.

Polizapean estalitako erreklamazio baten ondorioz ospeari egindako kalteak arintzeko egindako gastuen ordainketa

.