SALGAIEN GARRAIORAKO ASEGURUA

Leku eta une egokian egotea horren garrantzitsua den mundu honetan, ziur gaude logistikak berebiziko garrantzia duela zure negozioan. Neurrira egindako soluzio honen bidez, ez da egongo lur, itsaso nahiz airetiko ezustekorik zure aurreikuspenak zapuztuko dituenik eta zure enpresaren arrakasta txikituko duenik.

Salgaiak leku batetik bestera segurtasunez eramatea funtsezkoa da zure negozioan. Eta zure ondasunek arrisku potentzial ugari izaten dituzte garraioan zehar, lur, itsaso nahiz aire bidez eramaten dira eta.

Inportantea da, edozein enpresarentzat, salgaien ardura hartu eta garraiobidean kargatzen direnetik azken hartzaileak jasotzen dituenera arte, salgaiok ondo babestuta edukitzea. Salgaien garraioa jarduera konplexua da, eta kargaren balioa ahalik eta ondoen ziurtatzea eskatzen du.

Salgaien garraiorako aseguruak ordaindu egiten ditu garraioaren ondorioz salgaiek jasan ditzaketen kalteak, baldin eta salgaiok, beren nolakotasuna eta garraiobidea kontuan hartuta, behar bezala ontziratuta eta enbalatuta badoaz.

Aseguru hau honako hauei zuzenduta dago:

  • Zamaketariari: eroslea/saltzailea, jabea denez gero.
  • Bitartekariei: garraio kudeatzaileak, garraio agentziak, aduanazainak.
  • Garraiolariei: autonomoak eta garraio enpresak.
  • Erakusketen antolatzaileei eta artelanen jabeei.

Honako modalitate eta estaldura hauek bereizten ditugu.

Lur bidezko salgaiena: produktu honen xedea da garraiatutako salgaien jabeen interesak bermatzea eta salgaiak lur bidezko ibilgailuen bitartez eramaten diren bitartean garraiolarien interesak bermatzea.

Aire bidezko salgaiena: aire bidezko inportatzaile eta esportatzaileei zuzendua, garraiatutako salgaiek izandako kalteak estaltzeko.

Itsaso bidezko salgaiena: itsaso bidezko inportatzaile eta esportatzaileei zuzendua, garraiatutako salgaiek izandako kalteak estaltzeko.

Salgaiena, multimodala: batez ere inportatzaileei eta esportatzaileei zuzendua (hainbat garraiobide erabiliz – lur, aire eta itsaso bidez), garraiatutako salgaiek izandako kalteak estaltzeko.

Artelanak: xedea da asegurudunarenak diren edo asegurudunaren ardurapean dauden artelanen galera edo kalteak babestea, bai artelanak garraiatu bitartean bai museo, erakunde publiko, erakunde ofizial edo arte galerietako erakusketetan dauden bitartean.

Poliza motaren araberako modalitatea

  • Salgaien araberako fakturazioa. Urtebetean edozein garraiobide bidez egindako salgai garraio guztiak bermatzea ahalbidetzen du.
  • Urtekoa/matrikula. Ibilgailu jakin batek urtebetean egindako lur bidezko garraio guztiak estaltzen ditu.
  • Bidaiakoa. Bidaia edo ibilbide jakin batean eta iraupen mugatu batekin garraiatutako salgaiak bermatzen ditu. Edozein garraiobideri irekia dago.
  • Flotatzailea. Automatikoki bermatzen ditu asegurudun batek egiten dituen bidaia guztiak, polizan ezarritako markoaren barruan.
  • Zerbitzuen araberako fakturazioa.
  • Oinarrizko estaldura.  Estaldura hau ibilgailuaren istripuari dagokio.
  • Estaldura zabala.  Estaldura zabalean, zamalanak, lapurreta, hausturak, hotzeko ekipamenduaren matxura eta ezohiko arriskuak sartzen dira.
  • Hautazko berme bereziak: hondakinen lekualdaketa, grebak eta kargaren erantzukizun zibila, klausula ingelesak, markaren babesa, tenperatura kontrolatuan dauden ondasunak, salgai hauskorrak eta makinak.

Goienak, negozio arlo desberdinei buruzko espezializazioan sakonduz, esperientzia eta ezagutza eskaintzen dizkizu enpresa arrisku honen tratamendu eta kudeaketan, lur bidezko garraioaren sektorean.

Funtsezko bi abantaila hauekin:

  • Lur, itsaso edo aire bidez garraiatutako orotariko salgaientzako asegurua.
  • Mundu osoko estaldura eremua.